Malko-guruinek[1] (bat nagusia, malko barrunbean dagoena, begi orbita bakoitzaren gainaldean, kanpoaldeko alboan dagoena, eta beste gehigarri batzuk, konjuntiba epitelioan aurkitzen direnak), funtzio bezala, malkoak isurtzea dute, urez, sodio kloruroz (gatz arrunta) eta albuminaz osatuak daudenak. Isurketaren funtzioa, begiaren azala garbi eta heze mantentzea, kornearen kanpoaldea elikatzea eta betazalen mugimendua errazteko labaingarri bezala aritzea da.

Malko-guruin
Xehetasunak
Honen parteMalko-aparatua
Arterialacrimal artery (en) Itzuli
Identifikadoreak
Latinezglandula lacrimalis
TAA15.2.07.057
FMA59101
Terminologia anatomikoa

Malko guruina, goiko betazalaren gihar altxatzailearen zurdaren alboko hedapenaren bidez, bi zatitan banatua dago: goiko zati bat edo orbitakoa eta beste bat behekoa edo palpebrala. Gainera, zenbait malko guruin gehigarri daude, goiko betazalean ugariagoak direnak.

Malkoak malko-sudurreko hoditik, sudurzuloetara iristen dira, behealdeko adarretik behera behealdeko sudur meatura, han, lurrundu egiten dira, airea sudurretik igarotzean.

Nerbiotzea

aldatu

Malko-guruinaren sentsibilitatea (mina adibidez) hartzen duen nerbioa, malko nerbioa da, begi nerbioaren adar bat, hau, aldi berean, nerbio trigeminoaren adar bat delarik.

Malko guruina estimulatzen duen nerbioa (ez da aurrekoarekin nahastu behar) malkoak sortzeko, nerbio motore eta begetatibo parasinpatiko bat da. Zuntz parasinpatiko aurregongoildar isurmotoreak, aurpegiko nerbiotik (burezurreko zazpigarren parea) nerbio petroso nagusiaren bidez eta hodi pterigoideoaren bidez, gongoil pterigopalatinora heldu arte bidaiatzen du, toki honetan, neurona gorputzekin sinapsia egiten dutelarik eta gongoilondoko zuntz bezala irteten direlarik.

Gaixotasunak

aldatu

Guruin honek jasan dezakeen gaixotasunetako bat, Mikuliczen sindromea deritzona da.

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskalterm: [Oftalmologia Hiztegia] [2018]

Kanpo estekak

aldatu
  NODES
os 2