Manuel Antonio Noriega
Manuel Antonio Noriega Moreno (Panama Hiria, 1934ko otsailaren 11 - Panama Hiria, 2017ko maiatzaren 29a) panamar jenerala eta politikaria izan zen. Herrialdeko diktadore militarra izan zen 1983tik 1989 arte, nahiz eta presidente titulua inoiz ez zuen hartu.
Manuel Antonio Noriega | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Manuel Antonio Noriega Moreno |
Jaiotza | Panama Hiria, 1934ko otsailaren 11 |
Herrialdea | Panama |
Heriotza | Panama Hiria, 2017ko maiatzaren 29a (83 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: garuneko odoljarioa |
Hezkuntza | |
Heziketa | Western Hemisphere Institute for Security Cooperation (en) Chorrillos Military School (en) |
Hizkuntzak | gaztelania ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | politikaria, militarra, droga kapoa eta military engineer (en) |
Jasotako sariak | |
Zerbitzu militarra | |
Gradua | jeneral soldadu |
Parte hartutako gatazkak | Panamako estatubatuar inbasioa |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | katolizismoa Protestantismoa |
Alderdi politikoa | Democratic Revolutionary Party (en) |
Bizitza
aldatuMilitar ikasketak egin zituen Perun. 1968an, Omar Torrijos jeneralaren kolpe militarra lagundu zuen, eta urtebete geroago, Guarda Nazionalaren Zerbitzu Sekretuen buru izendatu zuten. Agintaritzatik arma eta droga trafikoari bidea erraztu zion, eta Panamako botere guztiak kontrolatzera iritsi zen erakunde demokratikoei muzin eginez. Hasiera batean AEBetako aliatu hurbila zen; izan ere, CIArentzat lan egin zuen 1950eko hamarkadaren amaieratik 1986 arte. 1980ko hamarkadaren amaieran, ordea, Noriegaren eta AEBen arteko hartu-emanak oso zailak ziren. 1989an, Estatu Batuetako armadak Panama inbaditu eta Noriega atxilotu zuen. Floridan epaitu zuten 1992an, droga trafikoa, diru zuritzea, Hugo Spadaforaren heriotzean parte hartzea eta beste delitu batzuk egiteaz akusatuta. Berrogei urteko kartzela zigorra ezarri zioten.
Ikus, gainera
aldatuErreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2017/12/20 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Manuel Antonio Noriega |