Maritsa
Maritsa edo Evros[1] (bulgarieraz: Марица; antzinako grezieraz: Ἕβρος, Hebro[2]; latinez: Hebrus; grezieraz: Έβρος, Evros; turkieraz: Meriç) bere 480 kilometroko ibilbidea Turkia, Grezia eta Bulgaria artean egiten duen ibaia da.
Maritsa / Evros | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 2.378 m |
Mota | ibai |
Luzera | 490 km |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°09′53″N 23°35′45″E / 42.16481°N 23.59589°E |
Estatu burujabe | Grezia |
Decentralized administration of Greece | Decentralized Administration of Macedonia and Thrace |
Eskualdea | Ekialdeko Mazedonia eta Trazia |
Unitate periferikoa | Hebro (unitate erregionala) |
Udalerria | Alexandroupolis Municipality |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak | ikusi
|
Arroaren azalera | 53.846 km² |
Arro hidrografikoa | Maritsa Basin (en) |
Ur-emaria | 200 m³/s |
Iturburua | Rila |
Bokalea () | Traziako itsasoa |
Ibilbidea
aldatuBulgaria mendebaldeko Rila mendilerroan sortzen da 2.378 metrotako altueran. Hasiera Marichini aintziretan du. Berehala ekialderanzko norabidea hartzen du. Plovdiv eta Dimitrovgrad hiriak zeharkatu ondoren Turkian sartzen da. Edirne hirian norabidea aldatzen du eta hegoalderantz zuzentzen da. Traziako itsasora iritsi arteko kilometroetan Turkia eta Greziaren arteko nazioarteko muga egiten du.
Ibaiadarrak
aldatu- Ezkerraldetik:
- Topolnitsa (Pazardzhiketik hurbil)
- Luda Yana (Ognyanovotik hurbil)
- Stryama (Sadovotik hurbil)
- Sazliyka (Simeonovgradetik hurbil)
- Tundzha/Tunca (Edirnen)
- Ergene (İpsalatik hurbil)
- Eskuinaldetik:
- Chepinska reka (Septemvritik hurbil)
- Vacha (Stamboliyskitik hurbil)
- Chepelarska reka (Sadovotik hurbil)
- Harmanliyska reka (Harmanlitik hurbil)
- Arda/Ardas (Edirnetik hurbil)
- Erythropotamos/Luda reka (Didymoteichotik hurbil)
Uholdeak
aldatuMaritsa ibaiaren azken kilometroetan oso ohikoak izaten dira uholdeak. Urtero lau hilabetetan zehar ibaiak gainez egin eta ertzetako lurrak hartzen ditu. 2006, 2007, 2014 eta 2021ean uholde handiak izan ziren.
Erreferentziak
aldatu- ↑ 159. araua. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2013-07-02).
- ↑ Euskaltzaindia. (PDF) 154. arauaː Europako eskualde historiko-politiko nagusiak. .