Martin Gardner (Tulsa, Oklahoma, 1914ko urriaren 21Norman, Oklahoma, 2010eko maiatzaren 22) matematikaren eta zientziaren dibulgazioan aritutako amerikar idazle bat izan zen. Jolas-matematikari buruz idatzitako lanengatik nabarmendu zen eta entzutetsuak izan ziren Scientific American aldizkarian idatzitako zutabeak (1956-1981), matematikaren inguruan. Horrela, geroago hain ezagunak diren Tangram jolasa, fraktalak edo Escherren lanak irakurleriari aurkeztu zizkion bertatik lehenengo aldiz.

Martin Gardner

(1979)
Bizitza
JaiotzaTulsa1914ko urriaren 21a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaNorman2010eko maiatzaren 22a (95 urte)
Hobiratze lekuaErrausketa (hileta-ohikunea)
Familia
AitaJames Henry Gardner
Hezkuntza
HeziketaChicagoko Unibertsitatea 1936) Artean graduatu : filosofia
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakzientzia idazlea, idazlea, kazetaria, literatura-kritikaria, zientzia-fikzio idazlea, magialaria, filosofoa, matematikaria eta zientzia-dibulgatzailea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaArteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Izengoitia(k)Armand T. Ringer
Genero artistikoaJolas-matematika
Buru-hausgarria
micromagic (en) Itzuli
annotated edition (en) Itzuli
Zerbitzu militarra
Adar militarraAmeriketako Estatu Batuetako Itsas Armada
Parte hartutako gatazkakBigarren Mundu Gerra

martin-gardner.org
Find a Grave: 52930562 Edit the value on Wikidata

1977ko abuztuan, Scientific American-eko bere zutabean, hautsi ahal izateko milioika urte beharko diren zifratze-gako berria artikulua argitaratu zuen Gardner-ek ("a new kind of cipher that would take millions of years to break"). Bertan, Gardner-ek bere ikerketa-lana eta MIT-ko hiru ikertzaile aurkeztu zituen.

Rivest, Shamir eta Adleman ziren ikertzaileok, konputazio-zientzian espezializatuak eta beren eskutik etorri zen sistema kriptografiko berria, RSA izenekoa (ikertzaileen izenen siglak hartuta).

Pseudozientziaren aurka ere jardun zuen, The Skeptical Inquirer aldizkarian 1983tik 2002ra arte zutabea idatziz (Notes of a Fringe-Watcher) eta Ikerketa eszeptikorako Komitea antolatuz. Haur-literatura ere idatzi zuen. Guztira, 70 liburu baino gehiago argitara eman zuen, filosofia, matematika problemak, paradoxak, kriptografia, buruhausgarriak, Sam Loyd edo Henry Dudeney bezalako autore anglosaxoiren enigma klasikoak... gai harturik.

Bizitza

aldatu

1914 urtean jaio zen Oklahomako Tulsa hirian, petrolio-enpresaburu aberats baten seme. Chicagoko Unibertsitatean filosofiako titulua eskuratuta, II. Mundu Gerran parte hartu zuen. 2000 urtean hil baitzen, Charlotte Greenwald izan zuen bizilagun 48 urtez. Bi seme, James eta Tom, eta hiru biloba utzi zituen, 2010eko maiatzaren 22an Norman hiriko ospitalean hil zenean.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Martin Gardner  
  Artikulu hau Oklahomako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.


  NODES
Note 1