Meath konderria
Meath konderria (gaeleraz Contae na Mí) Irlandako ekialdean dago kokatuta, Leinsterreko probintzian. 2.342 km2-ko azalera dauka eta 184.135 biztanle zituen 2011an. Leinsterreko bigarren konderri handiena da.
Meath konderria | |||
---|---|---|---|
Irlandako Errepublika | |||
Administrazioa | |||
Estatu burujabe | Irlandako Errepublika | ||
Province of Ireland | Leinster | ||
ISO 3166-2 | IE-MH | ||
Hiriburua | Navan eta Trim | ||
Zatiketa | |||
Geografia | |||
Koordenatuak | 53°40′00″N 6°40′00″W / 53.666666666667°N 6.6666666666667°W | ||
Azalera | 2.342 km² | ||
Mugakideak | Loutheko konderria, Cavan konderria, Westmeatheko konderria, Offalyko konderria, Kildareko konderria eta Dublingo konderria | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 194.942 (2016) | ||
Dentsitatea | 83,24 bizt/km² | ||
Ordu eremua | UTC±00:00 | ||
Matrikula | MH | ||
meathcoco.ie |
Historia
aldatuKonderriaren ezizena The Royal County ("Erret konderria") da, izan ere bertan bizi izan baitziren Irlandako aintzinako erregeak, Tarako muinoan hain zuzen ere. Irlandaren erdialdeko eskualdean kokaturik dago eta bertan izan zen Meatheko Erresumaren ekialdea hartzen du. Meath hitzak "erdikoa" esan nahi du. Erresuma horrek Westmeatheko konderria ere hartzen zuen, baita inguruko konderrietako lur ugari ere. Dena den aintzinagotik populatua izan da konderria, bertan baitago UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu duen K.a. 5000 urteko Brú na Bóinne hilobi megalitikoa.
Hiriak eta herriak
aldatuNavan/An Uaimh dauka hiriburu eta herri nagusia (28.158), hiriburu historikoa Trim bada ere. Rath Cairn/Rathcarne herria Gaeltachteko udalerria da, Conamaratik hara bizitzera joandako pertsonei esker.
Hiriak
aldatuHiru dira Meatheko konderriko hiriak, historikoki garrantzitsuak izan direnak hain zuzen ere.
- Navan/An Uaimh (28.158 biztanle), hiriburua
- Trim/Baile Átha Troim (8.268), hiriburu historikoa
- Kells/Ceanannas (5.248)
Herriak
aldatuAzken urteetan hainbat herrik hazkunde demografiko handia ezagutu dute Dublinekiko gertutasunagatik.
- Ashbourne/Cill Dhéagláin (14.019)
- Ratoath/Ráth Tó (9.043)
- Bettystown/Baile an Bhiataigh (8.978)
Ekonomia
aldatuAbeltzaintza eta nekazaritzan oinarrituriko ekonomia izan du Meatheko konderria, bi jarduera hauek indar handia izan baitute. Irlandako konderrien artean patata ekoizle handiena da baina txahala, garagarra, esnea eta garia ere ekoizten ditu.
Bigarren jarduera garrantzitsua meagintza da. Navan ondoko Tarako zink meategiak Europa mailan aurrenak izan dira ekoizpenean.
Gaur egun ordea Dublinen lan egiten duen jendearen proportzioa nabarmen igo da, eta konderriaren mugan dauden herriak Lo-hiri bihurtu dira.
Ondasun nabarmenak
aldatu- Historiaurreko monumentuak:
- Brú na Bóinne (barnean Newgrange-Sí an Bhrú)
- Tarako muinoa
- Loughcrew hilobia
- Erdi Aroko eraikinak:
Pertsona ezagunak
aldatu- Turlough Carolan (1670-1738), harpajole ezaguna.
- Richard Wellesley (1760-1842), politikaria eta Wellingtonen anaia.
- John Bruton (1947- ), Irlandako Errepublikaren gobernuko burua (1994-1997).
Kirolak
aldatuJoko gaelikoak dira nagusi, bereziki futbol gaelikoa, izan ere konderriko Meath GAA taldeak zazpina aldiz irabazi baititu All-Ireland Senior Football Championship txapelketa nagusia eta Liga.
Navan R.F.C. errugby talde indartsua izan zen 60. hamarkadan, baina orain hirugarren mailan ari da.
Iruditegia
aldatu-
Sheelin aintzira
-
Nanny ibaia
Kanpo estekak
aldatu{{#coordinates:}}: cannot have more than one primary tag per page