Melilla Zaharra

Espainiako Melilla hiriko ziudadela

Melilla Zaharra (gaztelaniaz: Melilla la Vieja) Afrikako lurretan dagoen Melilla hirian dagoen gotorleku harresitua da. Harresia espektakularra da zeren eta 2.000 metroko luzera baitu. Eraikinak XVI. mendetik XIXra altxatu ziren eta, ondorioz, estilo desberdinak ikus daitezke, Pizkundetik borboien garaiko eraikinak arte. Multzo historiko hau egun babestuta dago, kultura ondasun gisa.[1]

Melilla Zaharra
Melilla La Vieja
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Espainiako autonomia hiri Melilla
Koordenatuak35°17′38″N 2°56′02″W / 35.294°N 2.934°W / 35.294; -2.934
Map
Inaugurazioa1515
Arkitektura
EraikitzaileaCatholic Monarchy (en) Itzuli
Estiloamilitary architecture (en) Itzuli
Azalera27.270 m²
Ondarea

Deskribapena

aldatu

Multzoa lau esparru gotortutan antolatuta dago:[2]

Lehen esparru gotortua

aldatu

Gailur batean kokatuta, XVI. eta XVIII. mendeko harresiak eta eraikinak ditu.

Lehen esparru gotortua

aldatu

Istmon kokatuta, harresiak XVII. eta XVIII. mendekoak dira.

Hirugarren esparru gotortua

aldatu

Musulmanen setioen aurrean eraikia da. Lehenengo aztarnak 1604koak dira; XVII. mendean zehar handitu eta konpondu egin zitzaion.

Laugarren esparru gotortua

aldatu

XVIII. mendeko gotorlekuak dira.

Erreferentziak

aldatu
  1. Moreno Peralta, Salvador; Bravo Nieto, Antonio; Saéz Cazorla, Jesús Miguel (1990). Melilla la Vieja Plan Especial de los Cuatro Recintos Fortificados. Ediciones Seyer, 252-253 or. ISBN 84-87291-95-3.
  2. http://melillaturismo.com/melilla-la-vieja/

Kanpo estekak

aldatu
  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, gaztelaniazko wikipediako «Melilla La Vieja» artikulutik itzulia izan da, 2022-03-27 data duen 141747397 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2022-03-27 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
  NODES