Mendebaldeko Artearen Museo Nazionala (Tokio)


Mendebaldeko Artearen Museo Nazionala (japonieraz: 国立西洋美術館 Kokuritsu Seiyō Bijutsukan?) Tokioko arte museoetako bat da, Japonian mendebaldeko artea erakusten duen museo bakarra hain zuzen ere. Ueno parkearen ipar-ekialdean dago beste hainbat museorekin batera.

Mendebaldeko Artearen Museo Nazionala
eta
Map
Kokapena
Estatu burujabe Japonia
Metropolitan prefecture Tokio
Special ward of JapanTaitō
ChōchōUeno-kōen
Arkitektura
Deskribapena
Irekitze data1959
Webguneahttp://www.nmwa.go.jp

Historia

aldatu

Museoak 1959an ireki zituen ateak Kōjirō Matsukata (1865-1950) negoziogizonaren arte bildumarekin. 1963an Marc Chagallen 450 artelanekin erakusketa bikaina antolatu zuenean mundu mailan ezagutzera eman zen museoa. Horretarako 15 herrialdetan sakabanaturik zeuden lanak bildu zituen, tartean Sobietar Batasunekoak ere bai. Gaur egun oraindik Matsukataren bilduma da museoaren oinarria.

Artelanak

aldatu

Pizkundetik hasi eta XX menderarteko mendebaldeko artelanak daude ikusgai, guztira 4.500 margolan eta eskultura. Hauetaz gain marrazkiak eta grabatuak ere ugari ikus daitezke.

Eraikina

aldatu

Le Corbusier arkitekto suitzarrak diseinatu zuen Mendebaldeko Artearen Museo Nazionalaren eraikin nagusia. 1959an bukatu zen baina ondoren hainbat atal gehitu zaizkio, azkenengoa 1998an. 2005ean Japoniako ehun eraikin modernoenen zerrenmdan sartu zuten eta 2007an UNESCOk Gizateriaren Ondare izenda dezan eskatu zuen Japoniak Frantziaren laguntzarekin.

Kanpo estekak

aldatu
  NODES