Mercè Rodoreda i Gurguí (Bartzelona, 1908ko urriaren 10a - Girona, 1983ko apirilaren 13a) kataluniar idazlea izan zen.

Mercè Rodoreda

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMercè Rodoreda i Gurguí
JaiotzaBartzelona1908ko urriaren 10a
Herrialdea Katalunia
BizilekuaBartzelona
Roissy-en-Brie
Limoges
Bordele
Paris
Geneva
Romanyà de la Selva (en) Itzuli
Lehen hizkuntzakatalana
HeriotzaGirona1983ko apirilaren 13a (74 urte)
Hobiratze lekuaCementiri de Romanyà de la Selva (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: gibeleko minbizia
Familia
AitaAndreu Rodoreda i Sallent
AmaMontserrat Gurguí i Guàrdia
Ezkontidea(k)Joan Gurguí  (1928ko urriaren 10a -  1937)
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaEscola Menéndez Pelayo (en) Itzuli
(1915 - 1916)
Liceu Dalmau
(1931 - 1934)
Hizkuntzakkatalana
gaztelania
esperantoa
Jarduerak
Jarduerakidazlea, eleberrigilea, poeta, esperantista eta ipuingilea
Enplegatzailea(k)Institució de les Lletres Catalanes
La Publicitat (en) Itzuli  (1935 -  1939)
Comissariat de propaganda (en) Itzuli  (1937 -  1939)
Revista de Catalunya (en) Itzuli  (1947 -
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
InfluentziakPere Gurguí eta Delfí Dalmau i Gener
KidetzaAssociació d'Escriptors en Llengua Catalana
Genero artistikoaolerkigintza

mercerodoreda.cat
IMDB: nm1288393 Find a Grave: 7558064 Edit the value on Wikidata

XX. mendeko literatura katalaneko idazlerik ezagunenetako bat da; bai Katalunian, bai Kataluniatik kanpo. Bere obra hogeita hamar hizkuntzetara itzulia izan da.[1] Letra katalanen ohorezko saria eman zioten 1980ean. Ipuinak, antzezlanak eta poesia ere idatzi zuen arren, eleberriengatik da, batez ere, ezaguna. Erbestean bizitzea tokatu zitzaion, Espainiako Gerra Zibilaren eta Franco diktadorearen garaipenaren ostean. Frantzian bizi izan zen, hainbat tokitan.[2]


Bizitza

aldatu

Lehen urteak

aldatu

Mercè Rodoreda Bartzelonan jaio zen 1908ko urriaren 10ean. Hogeita hamar urtez, San Gervasi auzoan bizi izan zen eta literatura eta antzerkirako zaletasuna famili giroan bizi izan zuen. Eskolara berriz 1915etik 1917ra bitartean joan zen bakarrik. Loreekiko interesaz gain, katalan hizkuntzarekiko zaletasuna zuen, eta sentimendu katalanista ere garatu zuen, Pere Gurguí bere aitonaren eraginez, haurra zela aitonak zaintzen baitzuen.[1]


1928an, hogei urte zituela, Joan Gurguí osaba indianoarekin ezkondu zen Rodoreda. 1929an jaio zen haien seme bakarra, Jordi Gurguí Rodoreda. Haurra jaio ondoren Mercek, etxea eta senarra utzi zituen.[3] Gaztetatk idazten zuen zaletasunez, baina garai honetan hasi zen ofizioz idazten. Era berean, eskolak jasotzen hasi zen Delfí Dalmau pedagogo eta hizkuntzalariaren Lizeoan. Bertan ortografia eta gramatika katalana landu zituen. Ikasketa hauek burutzeak, aukera eman zioten kultur munduan sartzeko eta hainbat idazle ezagutzeko ere: batik bat Francesc Trabal eta Joan Oliver.


Lehen eleberriak

aldatu

1930eko hamarkadan argitaratu zituen bere lehenengo eleberriak.[1] II Errepublika garaian, Institució de le Lletres Catalanes-en lan egin zuen.[3] 1937an, altxamendu faxistaren ondoren, Generalitateko Propaganda Komisariotzan aritu zen lanean, testu-zuzentzaile gisa. Andreu Nin anarkisten buruarekin mantendu zuen erlazioagatik ere, senarrarengandik behin betiko banatzera bultzatu zuen 1937an.[3] 1938an, Rodoredak Francesc Trabal idazlearekin batera hartu zuen parte PEN klubaren nazioarteko kongresuan, Pragan, Kataluniako ordezkari gisa.[1]


Erbestea

aldatu

1939ko urtarrilaren 29an, Institucióko hainbat kideekin batera erbestera abiatu zen semea amonarekin utzita. Frantziako herri ezberdinetan bizi ondoren, Bigarren Mundu Gerra hasi zenean Bordelen egokitu zen. Garai honetan Anna Murià idazlearen lagun mina bihurtu zen eta Armand Obiolsekin (Joan Praten ezizena) bikote-harreman bat izaten hasi zen. Rodoredak eta Obiolsek, biek ezkonduta jarraitzen zuten legearen aurrean, eta Obiolsek alaba bat zuen. Era berean, Rodoreda ez zen inoiz arduratu senarrarengandik dibortziatzeaz.[3] Jostun lanak egin behar izan zituen urte haietan bizimodua atera ahal izateko, idazteari utzi ez bazion ere: ipuinak, poemak eta antzerki-lanak.[1]


1946an Parisera itzuli zen. Bertan Revista de Catalunya hilabetekarian hasi zen lanean, Obiolsen zuzendaritzapean. Osasun arazoak medio, urte horietan ipuinak eta poemak sortu zituen soilik. Edonola, Katalan HIzkuntzaren Lore Jokoetan sariak irabazi zituen hiru urtean segidan, 1947tik 1949ra. Parisen bizi zela ere margolaritza lantzeko aukera izan zuen.[1]


1954an Genevara joan zen bizitzera, Obiols UNESCOn itzultzaile lanetan hasi zelako. Genevan, idazteko behar zuen giroa aurkitu zuen Rodoredak: bakardadea, denbora eta egonkortasun ekonomikoa. Honela eleberriak idazteari ekin zion berriro. Diamantearen Plaza eleberria hemen bizi zela idatzi zuen. Garaiko literatur lehiaketetan arrakastarik izan ez arren, Joan Sales idazle eta editorearen eskuetara iritsi zen eleberria eta honek berehala argitaratzea erabaki zuen, Sales berak sortutako Club Editor argitaletxean.[1] Zalantzarik gabe bere lanik hoberenak Genevan idatzi zituela esan daiteke.[3]


Kataluniara itzulera

aldatu

1971n, Arnand Obiols hiltzearekin eta diktaduraren amaierarekin batera, Rodoreda Kataluniara itzuli zen. Bartzelonara itzuli beharrean, Romanyà de la Selva herrian hartu zuen egoitza. Hemen bizi zela amaitu zuen Ispilu hautsiak (1974) nobela eta Semblava de seda i altres contes (1978) idatzi zuen. 1980 bitartean beste bi narrazio liburu argitaratu zituen eta urte horretan bertan Kataluniako Generalitaten aitorpena jaso zuen, Kataluniako Letren Ohorezko Saria jaso zuelarik.

Bizitzako azken urteak irakurtzen eta etxeko lorategia zaintzen eman zituen. 1983ko apirilaren 13an hil zen, Gironan, minibiziak jota.[1]

Literatura ibilbidea

aldatu

II Errepublika garaian urtebetez Clarisme izeneko aldizkarian kazetari lanak bete zituen. Bestalde, Mirador, La Rambla eta La Publicitat egunkarietan idazten zuen, eta 1938an ospea eman zion Aloma eleberria argitaratu zuen.

Erbestera jo behar izan zuen Gerra Zibilean, eta Frantzian bizi izan zen garaia ez zen emankorrena izan literatur arloan. Genevan berriz, itzultzaile gisa hasi zen lanean [4] eta eleberri sonatuenetako bat bilakatu zenari idazteari idazteari ekin zion: Ispilu hautsia. Literatura Unibertsala bildumaren bitartez iritsi zen euskarara Rodoredaren lan hori.[2] Rodoredaren eleberrietako gai nagusiak amodioa, heriotza eta denboraren igaroa dira. Haren lanak hamabost hizkuntzetara itzulita daude, eta mundu guztian ezaguna da.

Lan nagusiak: Vint-i-dos contes (1958, Hogeita bi ipuin), La plaça del Diamant (1962, Diamantearen plaza, Maite Gonzalezek euskaratua), El carrer de les Camèlies (1966, Kamelien kalea), La meva Cristina i altres contes (1967), Nire Kristina eta beste ipuin batzuk), Jardí vora la mar (1967, Itsas ondoko lorategia), Mirall trencat (1975, Ispilu hautsia), Semblava de seda i altres contes (1978, Zetazkoa zirudien eta beste ipuinak), L´hostal de les tres camèlies (1979, Hiru kamelia zituen ostatua), El maniquí (1979, Manikia), Viatges i flors (1980, Bidaiak eta loreak) eta Quanta, quanta guerra (1980, Gerra, zenbat gerra). Rodoredaren ipuin-sorta bat Maite Gonzalezek euskaratu du: Ipuin hautatuak.

Bai Aloman eta bai 1960ko Diamantearen plazan, oso nabari da emaztearen biziarekiko ikuspuntua islatzea lortzen duela Rodoredak.

Diamantearen plazan, emazte ezkondu baten pasadizoak agertzen dizkigu[5]. Nobela femeninotzat hartu daiteke, ez emakume batek idatzia delako, protagonistaren deskribapen guztiak "emakumeen mundu" horren isla direlako baizik. Protagonistaren oroitzapenak etxeko kontuekin dute lotura: txokolate tazak erosi zituen egunari, enbutua erosi zuenari, zerbait erregalatu zioten egunari...[6] Era berean Diamantearen Plaza irakurtzeko gehien erakartzen duena bere estilo bakuna da, hitzaren zentzurik onenean.[7]

Ispilu hautsia (Mirall trencat) nobela ere ezagunenetakoa da, eta Antton Olanok itzuli du euskarara. Erbestetik Herrialde Katalanetara itzuli ondoren amaitu zuen eleberria, 1974ean. Gai aldetik, nobelak islatzen duena goi klasearen bizimodua da, haren legeekin, moralarekin, formalismoekin, eta abarrekin. Beharbada hor badago muga bat. Izan ere, nekez sentitzen da gaurko irakurlea XX. mende hasierako jauntxo-familia batekin identifikatua. Halere, esan behar da protagonismo handia dutela kasu honetan neskameek. Beste gai nagusia denbora da: pertsonek bizi dutena, eta pertsonengan pasatzen dena.[8] Beraz, familia baten inguruko eleberria, hiru belaunalditan zehar, igoera eta erorikoa.[9] Bestalde, diferentzia politikoak gora behera (katalanen artean ere oso latzak izan omen ziren), katalan guztiek beren hizkuntza eta kulturarekiko zeukaten konpromiso esplizituaren erakusgarria izan omen zen Rodoreda. Liburu hau bera gerraurreko gizarte horren ispilu izateko idatzi omen zuen, baina ispilu hautsia. Izan ere, katalanismo burges horrek erreka jo zuen guztiz gerran eta badirudi autorearen asmoa izan zela joandako garai haien erretratua berregitea, 1900-1936 bitartean urrezko aro moduko bat bizi zuen klase sozial baten gomuta gogora ekartzea, ahanzturatik erreskatatzea. Burges katalanak, burges katalanistak.[10]

Garaiko emakume idazleekin gertatzen zenaren eredu izan zen Rodoreda eta urte luzez bere obra ez zen nabarmendua izan. Azkenean baina, 1980an Kataluniako Letren Ohorezko Saria irabazi zuen. Sari hori eskuratu zuen Kataluniako lehenengo emakumea bihurtuz. Zegokion aitorpena atzeratu zuten arrazoiak ezberdinak izan ziren: emakume izatea, munduan ezezaguna zen hizkuntzan idaztea, katalana, debekatutako hizkuntza zena bere sorterrian era berean, Rodoredak jaso zuen hezkuntza ez-formalak, erbestean bizi izanak eta bere bizimoduak garaiko moldeekin bat ez zetozenak izan zirelako.[3]

Eleberriak

aldatu
  • Sóc una dona honrada? (1932).
  • Del que hom no pot fugir (1934).
  • Un dia en la vida d'un home (1934).
  • Crim (1936).
  • Aloma (1938).
  • La plaça del Diamant (1962).
  • El carrer de les Camèlies (1966).
  • Jardí vora el mar (1959, 1967 an argitaratua).
  • Mirall trencat (1974).
  • Quanta, quanta guerra... (1980).
  • La mort i la primavera Barcelona (1961, 1986an argitaratua).
  • Isabel i Maria (1991).

Ipuinak

aldatu
  • La meva Cristina i altres contes (1967)
  • Semblava de seda i altres contes (1978)
  • Viatges i flors (1980)

Antzerkia

aldatu
  • Un día (1959 idatzia)
  • El parc de les magnòlies (1976)
  • La Senyora Florentina i el seu amor Homer (1953 idatzia)
  • L'hostal de les tres Camèlies (1973 argitaletxera bidalia)
  • El maniquí (1979)
  • El torrent de les flors (1993 bertan biltzen dira Un dia, La Senyora Florentina i el seu amor Homer, L'hostal de les tres Camèlies i El maniquí.)

Euskaratuak

aldatu
  • Ipuin Hautatuak. Donostia: Elkar, 1984. (Itz. Maite González Esnal)
  • Diamantearen Plaza [La plaça del Diamant]. Donostia: Elkar, 1994. (Itz. Maite González Esnal)
  • Ispilu hautsia [Mirall trencat]. [Irun] : Alberdania ; [Donostia] : Erein ; [Iruñea] : Igela, L.G. 2013 (Itz. Antton Olano Irurtia)

Sariak

aldatu

Wikipedia CAT etik itzulita

Urtea Saria Saritutako lana Ref.
1934 LLeidako Casino Independientearen Lore Jokoen Saria La sireneta i el delfí
1937 Joan Crexells  Narratiba Saria Aloma
1947 Katalan Hizkuntzaren Lore Jokoen Saria Rosa, Amor novell, Adam a Eva, Ocell

i dos sonets més sense títol.

1948 Katalan Hizkuntzaren Lore Jokoen Saria Món d'Ulisses
1949 Katalan Hizkuntzaren Lore Jokoen Saria Albes i nits (nomenada Mestre en Gai Saber)
1956 Premi d'Assaig Joan Maragall Tres sonets i una cançó
1956 Joan Santamaria Saria Carnaval
1957 Víctor Català Saria Vint-i-dos contes
1965 Serra d'Or Kritka Saria.Nobela El carrer de les Camèlies
1966 Sant Jordi Saria El carrer de les Camèlies
1968 Serra d'Or Kritka Saria.Ipuinak La meva Cristina i altres contes
1969 Ramon Llull Saria. Nobela El carrer de les Camèlies
1976 Lletra d'Or Saria Mirall trencat
1980 Kataluniako Letren Ohorezko Saria Ibilbilbide literarioari
1980 Bartzelonako Hiria Kataluniako Literatur Saria Viatges i flors
1981 Serra d'Or Kritka Saria.Prosa Viatges i flors
1981 Kritika Saria Viatges i flors
1982 Serra d'Or Kritka Saria.Nobela Quanta, quanta guerra...
1987 Serra d'Or Kritka Saria.Nobela La mort i la primavera

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c d e f g h Olano Irurtia, Antton. (2013). Ispilu hautsia. Alberdania - Erein - Igela, HItzaurre or. ISBN 9788497468138..
  2. a b Uberan. Letra katalanei begira. (Noiz kontsultatua: 2018-05-18).
  3. a b c d e f McNerney, Kathleen. (2000). Breve historia feminista de la literatura española (en lengua catalana, gallega y vasca). Anthropos, 84-91 or. ISBN 9788476585772..
  4. Rodoreda, Mercè. (1994). Diamantearen plaza. , Hegala or. ISBN 9788479174071..
  5. Borda, Itxaro. Bizia bizitzen baizik ez eta. (Noiz kontsultatua: 2018-05-23).
  6. Muruaga, Begoña. Emakumeen munduaren isla. (Noiz kontsultatua: 2018-05-23).
  7. Iturbide, Amaia. «Colometa usoa» Euskaldunon Egunkaria (Noiz kontsultatua: 2018-05-23).
  8. Gurrutxaga, Alex. «Hasieran bazen nobela» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-05-23).
  9. (Noiz kontsultatua: 2018-05-23).
  10. Gartzia, Pruden. Katalunia modan dago. (Noiz kontsultatua: 2018-05-23).

Kanpo estekak

aldatu

Ikus, gainera

aldatu
  NODES
Idea 4
idea 4