Merton
Merton (ingelesez: London Borough of Merton) Londresko udalerrietako (borough) bat da, hegoaldean kokaturik dagoena. 2015eko erroldaren arabera 204.600 zituen 37,61 kilometro koadroko azaleran. Udalerriko auzorik ezagunenak Mitcham, Morden eta Wimbledon dira.
Merton | ||
---|---|---|
Londresen banaketa administratiboa | ||
Administrazioa | ||
Estatu burujabe | Erresuma Batua | |
Herrialdea | Ingalaterra | |
Ingalaterrako eskualdea | Londresko eskualdea | |
Ingalaterrako konderri zeremoniala | Londres Handia | |
Alkatea | Stephen Alambritis (en) | |
Posta kodea | CR, KT, SM eta SW | |
Geografia | ||
Koordenatuak | 51°24′05″N 0°11′46″W / 51.4014°N 0.1961°W | |
Azalera | 37,6248 km² | |
Demografia | ||
Biztanleria | 206.186 (2018) 0 (2018) | |
Dentsitatea | 5.480 bizt/km² | |
Informazio gehigarria | ||
Sorrera | 1965eko apirilaren 1a | |
Telefono aurrizkia | 020 | |
Ordu eremua | UTC±00:00 eta UTC+01:00 | |
merton.gov.uk |
Historia
aldatuMitcham inguruan zeltiarren gotorleku bat izan zen Pollards Hill muinoan. Ondoren erromatarrek eta saxoiek okupatu zuten eremua. XII mendean Andre Mariaren pioretxea sortu zen Mertonen. XVIII mendean Mitcham ingurua industrializatzen hasi zen gainerakoak nekazal eremua izaten jarraitzen zuen bitartean. XIX mendean Londresko familia aberatsak ezarri ziren Wimbledon inguruan.
1965 urtean gaur egungo udalerria eratu zen Merton, Mitcham, Morden eta Wimbledon elkartzean.
Auzoak
aldatuUdalerria honako auzoek osatzen dute:
|
|
|
Kirolak
aldatuKirol ekintzarik ezagunena Wimbledongo txapelketa da, munduan dauden lau Grand Slam-en artean zaharrena. 1877an biatu zen.
Wimbledon F.C. izan da udalerriak izan duen futbol talderik indartsuena. Ingalaterrako Futbol Kopa irabazi zuen 1987-88 denboraldian finalean Liverpooli 1-0 irabazita. 2003an deslokatu egin zuten eta berria sortu behar izan zuten, AFC Wimbledon.
Ondasun nabarmenak
aldatu-
Wimbledon erdigunea.
-
Eagle House (1705).
Kanpo estekak
aldatu- (Ingelesez) Merton barrutiko kontseiluaren webgunea.