Meryl Streep

aktore estatubatuarra

Meryl Louise Streep (Summit, 1949ko ekainaren 22a - ) Estatu Batuetako aktorea da. Hirutan irabazi du Oscar Saria, eta izendapenei dagokienez, errekorra dauka 21ekin. Hori guztia dela eta, bere belaunaldiko aktore hoberenetakotzat jotzen da Meryl Streep.[1] Urrezko Globoetarako 31 izendapen jaso ditu, eta zortzi aldiz izan da irabazlea. Horrela, historian beste inork baino hautagaitza gehiago lortu ditu. Bere ibilbidean, besteak beste, bi SAG, bi BAFTA eta Grammy sarietarako bost izendapen ere izan ditu. 2004an American Film Institute erakundeak omendu zuen, interpretazio-arteen bidez kultura estatubatuarrari egindako ekarpenagatik, eta saria jaso zuen aktorerik gazteena izan zen. 2008an Donostia Saria jaso zuen.[2] 2010ean, Arteen Domina Nazionala eman zion Barack Obamak.[3]

Meryl Streep

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMary Louise Streep
JaiotzaSummit1949ko ekainaren 22a (75 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaConnecticut
Brentwood
Connecticut
Bernardsville
New York
Lehen hizkuntzaingelesa
Familia
AmaMary Wilkinson Streep
Ezkontidea(k)Don Gummer  (1978ko irailaren 30a -  2017)
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Familia
Hezkuntza
HeziketaVassar College (en) Itzuli 1971) Artean graduatu
Yale School of Drama
Yale Unibertsitatea 1975) Master of Fine Arts (en) Itzuli
Bernards High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Irakaslea(k)Gladys Greene
Carmen De Lavallade
Robert Lewis
Estelle Liebling (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakzinema aktorea, antzerki aktorea, telebista-aktorea, ahots-aktorea, aktorea, zinema ekoizlea eta telebista-ekoizlea
Jasotako sariak
KidetzaArteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
SAG-AFTRA (en) Itzuli
Screen Actors Guild (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaateismoa
Alderdi politikoa Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokrata

IMDB: nm0000658 Allocine: 9 Rottentomatoes: celebrity/meryl_streep Allmovie: p68676 184287 Metacritic: person/meryl-streep TV.com: people/meryl-streep IBDB: 61324
Last fm: Meryl Streep Musicbrainz: eb8b0a8a-dc7d-480c-b83a-70a069150d05 Songkick: 854750 Discogs: 1171936 Allmusic: mn0000855529 Edit the value on Wikidata

Biografia

aldatu

Mary Wolf (Wilkinson) artista komertzialaren eta Harry William Streep, Jr., farmaziako exekutiboaren alaba zen. Aitaren arbasoak suediarrrak eta alemaniarrak ziren eta amarenak ingelesak, irlandarrak eta alemaniarrak.[4] [5] Opera gogoko zuen.[6] 12 urterekin hasi zen ahotsa lantzen eta institutuan hasi zen antzezten. 1971ean Vassar Collegen graduatu zen, New Yorken, antzerki eta jantzien diseinuan. Drama ikssketak egin zituen Yale Unibertsitatean, non arte ederretako masterra lortu zuen 1975ean.[7]

Aktorea

aldatu

70eko hamarkada

aldatu

Yalen graduatu ondoren, Streepek New York eta New Jerseyko antzerki-ekoizpen ugaritan parte hartu zuen, besteak beste, Shakespeare in the Park jaialdian Sam Waterston eta John Cazalerekin batera. 1975ean egin zuen debuta Broadwayn. Bi urte geroago bere lehen film luzean agertu zen, Julia (1977), baina The Deer Hunter (1978) filmarekin lortu zuen Streepek ezaguna izatea eta Oscarretarako lehen nominazioa, nahiz eta bere papera ez zen protagonista. Urte berean, Holokausto telebistako minisailetako protagonista izan zen, eta Emmy sari bat irabazi zuen.

80eko hamarkada

aldatu

Hurrengo 10 urteetan, Streepek Hollywoodeko aktore dramatiko onenaren ospea berretsi zuen. Kramer vs. Kramerren (1979) — seme gaztea utzi eta gero zaintza berreskuratzeko borrokan ari den ama gisa — eta Sophie 's Choice (1982)nazien kontzentrazio-esparru batetik bizirik atera zen poloniar bat — interpretazioekin Akademia Sariak irabazi zituen, bigarren mailako aktorea eta aktore nagusia kategorietan. Emakume viktoriar bat erretratatu zuen The French Lieutenant 's Woman (1981) filmean, Silkwood-en (1983) ekintzaile bat eta Isak Dinesen daniar aristokrata Out of Africa (1985) filmean. Cannesko Zinemaldian eta New Yorkeko Zinema Kritikarien Zirkuluan emakumezko aktore onenaren saria irabazi zuen A Cry in the Dark (1988) filmean egindako antzezpen hunkigarriagatik. 1984 eta 1990 urteen artean sei People 's Choice Awards sari jaso zituen aktore faborito gisa.[7]

90eko hamarkada

aldatu

Orduko Streepek zortzi izendapen zituen Oscarretarako, eta garai hartan izendapen gehien zituen aktoreetako bat izan zen. Dramaz gain, komedia ere egiten hasi zen, genero desberdinetan sartu zen, oso rol desberdinekin. The House of the Spirits(1993) filmean Jeremy Irons, Glenn Close, Winona Ryder eta Antonio Banderas aktoreekin aritu zen. Bille Augustek zuzendu zuen eta Isabel Allende idazle txiletarraren La casa de los Espíritus eleberrian oinarrituta dago.[8] 1995ean, The Bridges of Madison County filmak arrakasta lortu zuen Clint Eastwoodekin batera.[9]

2000ko hamarkada

aldatu

The Hours (2002) filma Virginia Woolfen Mrs. Dalloway eleberrian oinarrituta zegoen. [10] 2003an, Streepek Akademiaren 13. saria jaso zuen. Oscar sarietarako beste izendapen bat lortu zuen (emakumezko aktore onenarena) The Devil Wears Prada (2006) filmarekin.[11] 2008an, Mamma Mia! filma musikala egin zuen. [12] Eta, urte horren amaieran, Philip Seymour Hoffmanekin aritu zen Doubt filmean. [13]Azken film horrekin Akademia Sarirako beste izendapen bat lortu zuen. Gainera, Julia Child chef estatubatuarraren erretratua egin zuen Julie & Julia (2009) filmean, eta Urrezko Globo Saria eta Oscarretarako 16 izendapen jaso zituen.[14][7]

2010eko hamarkada

aldatu

The Iron Lady filmean (2011) Margaret Thatcher pertsonaia interpretatu zuen eta, horri esker, bere lehen BAFTA, Urrezko Globo bat eta bere hirugarren Oscarra lortu zituen.[15] [16][17][18] 2015aren amaieran, Suffragette filmean, XIX. mendearen amaierako eta XX. mendearen hasierako Emmeline Pankhurst lider sufragista britainiarra interpretatzeko aukeratu zuten.[19]

Bere ofizioan perfekzionista eta bere pertsonaien prestaketan zorrotz aritzen da.[6]

Euskal Herrian

aldatu

2008ko irailaren 25ean Donostiara iritsi zen, bertako Zinemaldian Donostia Saria jasotzera.[20]

Harro nago aktore izateaz, artearentzako une erabakigarri batean, kulturak hurbiltzeko beharrezkoa den elementu bat. (Meryl Streep)[21]

Filmografia

aldatu

Zinema

aldatu

Telebista

aldatu

Taula honetan ikus daitezke film bakoitzaren zuzendaria, enpresa ekoizlea eta beste izenburuak (gaztelaniaz, frantsesez):

Urtea Filma Zuzendaria Ekoizlea Izenburuak (es,fr)
0 Kiss Me, Petruchio -- --
1975 Everybody Rides the Carousel John Hubley --
1977 Julia Fred Zinnemann 20th Century Studios
1977 The Deadliest Season Robert Markowitz CBS frantsesez: Ombres sur le stade
1978 The Deer Hunter Michael Cimino EMI Films frantsesez: Voyage au bout de l'enfer
1979 Kramer vs. Kramer Robert Benton Columbia Pictures frantsesez: Kramer contre Kramer
1979 Uncommon Women and Others -- PBS frantsesez: Uncommon Women... and Others
1979 The Seduction of Joe Tynan Jerry Schatzberg -- gaztelaniaz: Escalada al poder frantsesez: La Vie privée d'un sénateur
1979 Manhattan Woody Allen Jack Rollins & Charles H. Joffe Productions
1981 The French Lieutenant's Woman Karel Reisz -- gaztelaniaz: La mujer del teniente francés frantsesez: La Maîtresse du lieutenant français
1982 Alice at the Palace Emile Ardolino --
1982 Still of the Night Robert Benton Metro-Goldwyn-Mayer gaztelaniaz: Bajo sospecha frantsesez: La Mort aux enchères
1982 Sophie's Choice Alan J. Pakula ITC Entertainment gaztelaniaz: La decisión de Sophie frantsesez: Le Choix de Sophie
1983 Silkwood Mike Nichols American Broadcasting Company frantsesez: Le Mystère Silkwood
1984 Falling in Love Ulu Grosbard Paramount Pictures frantsesez: Falling in Love (film, 1984)
1985 Plenty Fred Schepisi RKO Pictures
1985 Out of Africa Sydney Pollack Mirage Studios
1986 Heartburn Mike Nichols -- frantsesez: La Brûlure
1987 Ironweed Héctor Babenco Taft Broadcasting gaztelaniaz: Tallo de hierro
1987 Rabbit Ears: The Tale of Peter Rabbit -- --
1987 Rabbit Ears: The Tale of Mr. Jeremy Fisher -- --
1988 Evil Angels Fred Schepisi Metro-Goldwyn-Mayer gaztelaniaz: Un grito en la oscuridad frantsesez: Un cri dans la nuit
1989 She-Devil Susan Seidelman -- frantsesez: She-Devil, la diable
1989 Rabbit Ears: The Fisherman and His Wife -- --
1990 Postcards from the Edge Mike Nichols Columbia Pictures gaztelaniaz: Postales desde el filo frantsesez: Bons Baisers d'Hollywood
1991 Defending Your Life Albert Brooks The Geffen Film Company gaztelaniaz: El cielo... próximamente frantsesez: Rendez-vous au paradis
1992 Death Becomes Her Robert Zemeckis Universal Pictures frantsesez: La mort vous va si bien
1993 The House of the deadsubstance Bille August Constantin Film gaztelaniaz: La casa de los espíritus frantsesez: La Maison aux esprits
1994 A Century of Cinema Caroline Thomas -- gaztelaniaz: Un siglo de cine
1994 The River Wild Curtis Hanson -- gaztelaniaz: Río salvaje frantsesez: La Rivière sauvage
1995 The Bridges of Madison County Clint Eastwood Warner Bros. gaztelaniaz: Los puentes de Madison frantsesez: Sur la route de Madison
1996 Before and After Barbet Schroeder Caravan Pictures gaztelaniaz: Antes y después frantsesez: Le Poids du déshonneur
1996 Marvin's Room Jerry Zaks TriBeCa Productions gaztelaniaz: La habitación de Marvin frantsesez: Simples Secrets
1997 ...First Do No Harm Jim Abrahams -- gaztelaniaz: Quiero salvar a mi hijo frantsesez: Au risque de te perdre
1998 One True Thing Carl Franklin Universal Pictures gaztelaniaz: Cosas que importan frantsesez: Contre-jour
1998 Dancing at Lughnasa Pat O'Connor Bord Scannan na Heireann frantsesez: Les Moissons d'Irlande
1999 Music of the Heart Wes Craven -- gaztelaniaz: Música del corazón frantsesez: La Musique de mon cœur
2001 A.I. Artificial Intelligence Steven Spielberg Amblin Entertainment gaztelaniaz: Inteligencia artificial frantsesez: A.I. Intelligence artificielle
2001 Vermeer: Master of Light -- --
2002 Adaptation Spike Jonze Saturn Films
2002 The Hours Stephen Daldry Miramax gaztelaniaz: Las horas
2003 Stuck on You Peter Farrelly Conundrum Entertainment frantsesez: Deux en un
2004 Imaginary Witness Daniel Anker --
2004 The Manchurian Candidate Jonathan Demme Scott Rudin Productions frantsesez: Un crime dans la tête
2004 Lemony Snicket's A Series of Unfortunate Events Brad Silberling Nickelodeon Movies gaztelaniaz: Lemony Snicket's a series of unfortunate events frantsesez: Les Désastreuses Aventures des orphelins Baudelaire
2005 Prime Ben Younger Relativity Media frantsesez: Petites Confidences
2005 Karen Blixen - Out of This World Anna von Lowzow --
2006 Hurricane on the Bayou Greg MacGillivray --
2006 A Prairie Home Companion Robert Altman -- frantsesez: The Last Show
2006 The Devil Wears Prada David Frankel 20th Century Studios frantsesez: Le diable s'habille en Prada
2006 The Music of Regret Laurie Simmons --
2007 Dark Matter Chen Shi-Zheng -- gaztelaniaz: Dark matter, un asunto muy oscuro
2007 Rendition Gavin Hood Level 1 Entertainment frantsesez: Détention secrète
2007 Lions for Lambs Robert Redford United Artists Corporation gaztelaniaz: Leones por corderos frantsesez: Lions et Agneaux
2007 Evening Lajos Koltai -- frantsesez: Le Temps d'un été
2007 Ocean Voyagers Joe Kennedy --
2008 Mamma Mia! Phyllida Lloyd Playtone
2008 Doubt John Patrick Shanley Miramax gaztelaniaz: La duda frantsesez: Doute
2008 Roman Polanski: Wanted and Desired Marina Zenovich -- gaztelaniaz: Roman Polanski: Se busca
2009 Julie & Julia Nora Ephron Columbia Pictures frantsesez: Julie et Julia
2009 I Knew It Was You Richard Shepard -- gaztelaniaz: Descubriendo a John Cazale
2009 The Magic 7 Roger Holzberg --
2010 It's Complicated Nancy Meyers Relativity Media frantsesez: Pas si simple
2010 Higglety Pigglety Pop! or There Must Be More to Life Chris Lavis National Film Board of Canada frantsesez: Higglety Piggelty Pop! or There Must Be More to Life
2011 Wings of Life Louis Schwartzberg Disneynature gaztelaniaz: Alas de la vida frantsesez: Pollen
2011 The Iron Lady Phyllida Lloyd Pathé gaztelaniaz: La dama de hierro frantsesez: La Dame de fer
2012 Hope Springs David Frankel Metro-Goldwyn-Mayer gaztelaniaz: Si de verdad quieres... frantsesez: Tous les espoirs sont permis
2013 August: Osage County John Wells The Weinstein Company frantsesez: Un été à Osage County
2014 Into the Woods Rob Marshall Lucamar Productions gaztelaniaz: En el Bosque
2014 The Homesman Tommy Lee Jones EuropaCorp
2014 The Giver Phillip Noyce Walden Media
2015 Suffragette Sarah Gavron Film4 Productions frantsesez: Les Suffragettes
2015 Ricki and the Flash Jonathan Demme TriStar Pictures
2016 Florence Foster Jenkins Stephen Frears Qwerty Films
2017 The Post Steven Spielberg Amblin Entertainment frantsesez: Pentagon Papers
2018 Mamma Mia! Here We Go Again Ol Parker Playtone
2018 Mary Poppins Returns Rob Marshall Walt Disney Pictures frantsesez: Le Retour de Mary Poppins
2019 The Laundromat Steven Soderbergh -- gaztelaniaz: La lavandería
2020 Little Women Greta Gerwig Columbia Pictures frantsesez: Les Filles du docteur March
2020 Let Them All Talk Steven Soderbergh -- frantsesez: La Grande Traversée
2020 The Prom Ryan Murphy --
2021 Don't Look Up Adam McKay -- frantsesez: Don't Look Up : Déni cosmique
Izenburua Urtea Pertsonaia Oharrak
Everybody Rides the Carousel 1976 Maitalea Ahotsa; Telefilma
The Deadliest Season 1977 Sharon Miller Telefilma
Secret Service 1977 Edith Varney Atal 1
Holocaust 1978 Inga Helms Minisaila
Uncommon Women and Others 1979 Leilah Telefilma
Kiss Me, Petruchio 1981 Katherine Dokumentala
Alice at the Palace 1982 Alice Telefilma
The Earth Day Special 1990 Kezkatutako herritarra Saio berezia
The Simpsons 1994 Jessica Lovejoy Ahotsa; Atala: "Bart's Girlfriend"
...First Do No Harm 1997 Lori Reimuller Telefilma
King of the Hill 1999 Esme Dauterive izeba Ahotsa; Atala: "A Beer Can Named Desire"
Angels in America 2003 Hannah Pitt / Ethel Rosenberg /
Errabinoa
Minisaila
Freedom: A History of US 2003 Abigail Adams / Mary Eastey /
Mary Harris Jones / Margaret Chase Smith
Minisaila (4 atal)
Ocean Voyagers 2007 Kontalaria Dokumentala
Web Therapy 2010–12 Camilla Bowner 5 atal
Makers: Women Who Make America 2013 Kontalaria Dokumentala
The Roosevelts 2014 Eleanor Roosevelt Ahotsa; dokumentala
Five Came Back 2017 Kontalaria Dokumentala
Big Little Lies 2019 Mary Louise Wright 2. denboraldia

Antzerkia

aldatu
Urtea Antzezlana Pertsonaia Zuzendaria
1975 Trelawny of the Wells Miss Imogen Parrott A.J. Antoon
1976 27 Wagons Full of Cotton Flora Meighan Arvin Brown
1976 A Memory of Two Mondays Patricia Arvin Brown
1976 Secret Service Edith Varney Daniel Freudenberger
1976 Henry V Katherine Joseph Papp
1976 Measure for Measure Isabella John Pasquin
1977 Happy End Lieutenant Lillian Holiday Robert Kalfin and Patricia Birch
1977 The Cherry Orchard Dunyasha Andrei Şerban
1978 Alice at the Palace Alice Elizabeth Swados
1978 The Taming of the Shrew Kate Wilford Leach
1979 Taken in Marriage Andrea Robert Allan Ackerman
1980-81 Alice at the Palace Alice Joseph Papp
2001 The Seagull Irina Nikolayevna Mike Nichols
2006 Mother Courage and her Children Mother Courage George C. Wolfe
Urtea Kategoría Filma Emaitza
2017 Emakumezko aktore onena The Post Izendatua
2016 Emakumezko aktore onena Florence Foster Jenkins Izendatua
2014 Taldeko emakumezko aktore onena Into the Woods Izendatua
2013 Emakumezko aktore onena August: Osage County Izendatua
2011 Emakumezko aktore onena The Iron Lady Irabazlea
2009 Emakumezko aktore onena Julie & Julia Izendatua
2008 Emakumezko aktore onena Doubt Izendatua
2006 Emakumezko aktore onena The Devil Wears Prada Izendatua
2002 Taldeko emakumezko aktore onena Adaptation. Izendatua
1999 Emakumezko aktore onena Music of the Heart Izendatua
1998 Emakumezko aktore onena One True Thing Izendatua
1995 Emakumezko aktore onena The Bridges of Madison County Izendatua
1990 Emakumezko aktore onena Postcards from the Edge Izendatua
1988 Emakumezko aktore onena A Cry in the Dark Izendatua
1987 Emakumezko aktore onena Ironweed Izendatua
1985 Emakumezko aktore onena Out of Africa Izendatua
1983 Emakumezko aktore onena Silkwood Izendatua
1982 Emakumezko aktore onena Sophie's Choice Irabazlea
1981 Emakumezko aktore onena The French Lieutenant's Woman Izendatua
1979 Taldeko emakumezko aktore onena Kramer vs. Kramer Irabazlea
1978 Taldeko emakumezko aktore onena The Deer Hunter Izendatua

Bitxikeriak

aldatu
  • Oscar sarietarako 21 izendapen lortu ditu. Jack Nicholson eta Katherine Hepburn dira hurrengoak nominatuenen zerrendan, 12 izendapenekin.[22][23]
  • Urrezko Globoetarako izendapen errekorra du ere bai (30), horietatik 8 irabazi dituelarik, gizonezko edo emakumezko edozein aktorek baino gehiago.[24]
  • Bere lehenengo Oscar saria komunean ahaztu zuen galaren ondoren egindako festan.[22]
  • Aditua da hizkuntzak eta azentuak menderatzen: australiarra, britainiarra, italiarra, baita beste batzuk ere, hala nola poloniarra edo daniarra. [22]
  • Ekintzailea da: 2011n The Iron Lady-n egindako lanagatik irabazitako soldata National Women’s History Museum-i eman zion.[22]

Amonak hiru seme-alaba zituen eskolan, eta golf-zelaira joan eta aitona atera behar zuen eskolako batzarreko hauteskundeetara joan zedin, berak ezin izan baitzuen botoa eman. Hori oso presente izan dut nire bizitzan. Eskubideak kendu zizkiguteneko oroitzapen hori ikastea garrantzitsua da. (Meryl Streep) [25]

  • Publikoki Trumpen aurka agertu da.[24]
  • Barnerakoia da.[24]
  • Sarritan, jendeak Meryl Streep eta Glenn Close aktorea nahasten ditu elkarren artean duten antzekotasunagataik.[24]

Irudi galeria

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. «Meryl Streep» IMDb (Noiz kontsultatua: 2022-07-10).
  2. «Meryl Streep eta Antonio Banderas aktoreek jasoko dute Donostia Saria» www.argia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-08-19).
  3. «Meryl Streep awards» IMDb (Noiz kontsultatua: 2022-08-19).
  4. «Baftas: Meryl Streep's British ancestor 'helped start war with Native Americans'» www.telegraph.co.uk (Noiz kontsultatua: 2022-08-20).
  5. Webmaster. (2010-01-04). «Meryl Streep | Faces of America | PBS» Faces of America (Noiz kontsultatua: 2022-08-20).
  6. a b «Meryl Streep biography» IMDb (Noiz kontsultatua: 2022-08-19).
  7. a b c (Ingelesez) «Meryl Streep | Biography, Movies, Oscars, & Facts | Britannica» www.britannica.com (Noiz kontsultatua: 2022-08-19).
  8. August, Bille. (1994-04-01). The House of the Spirits. Constantin Film, Spring Creek Productions, House of Spirits Film (Noiz kontsultatua: 2022-08-20).
  9. Eastwood, Clint. (1995-06-02). The Bridges of Madison County. Warner Bros., Amblin Entertainment, Malpaso Productions (Noiz kontsultatua: 2022-08-20).
  10. Daldry, Stephen. (2003-02-14). The Hours. Paramount Pictures, Miramax, Scott Rudin Productions (Noiz kontsultatua: 2022-08-20).
  11. Frankel, David. (2006-06-30). The Devil Wears Prada. Fox 2000 Pictures, Dune Entertainment, Major Studio Partners (Noiz kontsultatua: 2022-08-20).
  12. Lloyd, Phyllida. (2008-07-18). Mamma Mia!. Universal Pictures, Relativity Media, Littlestar (Noiz kontsultatua: 2022-08-20).
  13. Shanley, John Patrick. (2008-12-25). Doubt. Goodspeed Productions, Scott Rudin Productions (Noiz kontsultatua: 2022-08-20).
  14. Ephron, Nora. (2009-08-07). Julie & Julia. Columbia Pictures, Easy There Tiger Productions, Scott Rudin Productions (Noiz kontsultatua: 2022-08-20).
  15. Lloyd, Phyllida. (2012-01-13). The Iron Lady. DJ Films, Pathé, Film4 (Noiz kontsultatua: 2022-08-20).
  16. (Ingelesez) Coverage, BWW Special. «2012 GOLDEN GLOBES Nominees and Winners - Complete List!» BroadwayWorld.com (Noiz kontsultatua: 2022-08-20).
  17. (Ingelesez) February 12, Dave Karger Updated; EST, 2012 at 10:05 PM. «BAFTA winners announced» EW.com (Noiz kontsultatua: 2022-08-20).[Betiko hautsitako esteka]
  18. (Ingelesez) February 26, John Young Updated; EST, 2012 at 12:00 PM. «Oscar winners list 2012» EW.com (Noiz kontsultatua: 2022-08-20).
  19. Gavron, Sarah. (2015-10-12). Suffragette. Ruby Films, Pathé, Film4 (Noiz kontsultatua: 2022-08-20).
  20. «Meryl Streepek gaur jasoko dau Donostia Saria» bizkaie.biz (Noiz kontsultatua: 2022-07-10).
  21. (Gaztelaniaz) 20minutos. (2008-09-27). «Meryl Streep recoge el Premio Donostia seduciendo al público y a la prensa» www.20minutos.es - Últimas Noticias (Noiz kontsultatua: 2022-08-19).
  22. a b c d «Meryl Streepek 72 urte bete ditu eta hauek dira bere bizitzako eta ibilbide profesionaleko bitxikeriak» El Correo 2021-06-24 (Noiz kontsultatua: 2022-08-28).
  23. (Ingelesez) McNary, Dave; McNary, Dave. (2018-01-23). «Meryl Streep Breaks Own Record With 21st Oscar Nomination» Variety (Noiz kontsultatua: 2022-08-28).
  24. a b c d (Gaztelaniaz) «5 cosas que quizá no sabías de Meryl Streep, la actriz con más nominaciones en la historia de los Oscar» BBC News Mundo (Noiz kontsultatua: 2022-08-29).
  25. (Ingelesez) Facebook; Twitter; options, Show more sharing; Facebook; Twitter; LinkedIn; Email; URLCopied!, Copy Link et al.. (2011-12-28). «Meryl Streep's next project: A national women's history museum» Los Angeles Times (Noiz kontsultatua: 2022-08-28).

Kanpo loturak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Meryl Streep  
  NODES
chat 1
ELIZA 1
HOME 2
Idea 4
idea 4
iOS 3
mac 1
multimedia 1
musik 1
os 72
twitter 2
web 3