Metronidazol
Metronidazola[1] nitroimidazolen taldeko antibiotiko eta antiparasitarioa da. Guztiz sintetikoa da, naturan ez baitago bera ekoizten duen inongo organismorik. Eraginkorra da hainbat protozoo eta bakterio anaerobioen aurka, besteak beste.
- Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Erasobidea
aldatuMetranidazola profarmakoa da, hots, modu inaktiboan administratzen den substantzia farmakologikoa, organismoan metabolizatzen dena eta farmako aktiboa bihurtzen dena. Antza, hainbat mikrobiok botika hau erreduzitzen dute, eta modu horretan aktibatzen da.
Metronidazolek ADNaren sintesia inhibitzen du, molekula horren helize bikoitzari eraso egiten baitio.
Aplikazioak
aldatuDigestio-aparatuan, larruazalean eta ugaltze-aparatuan infekzioak eragiten dituzten mikrobioen aurka erabiltzen da.
Botika honekiko sentikorrak diren mikrobioen zerrenda luzea da: Trichomonas vaginalis (trikomoniasia), Giardia lamblia (giardiasia), Entamoeba histolytica, Clostridium difficile (kolitis pseudomenbranosoa) eta Clostridium perfringens, Helicobacter pylori, Bacteroides eta Fusobacterium, besteak beste.
Albo-ondorioak
aldatuArinak dira; zefaleak eta asaldura gastro-intestinalak dira ohikoenak.
Tratamendu luzeetan leukopenia eta neutropenia ager daitezke.
Frogatuta dago laborategiko akuriengan minbizia sor dezakeela. Gizakiarengan efektu bera eragiten duenik froga sendorik ez bada ere, tentuz erabili behar da. Haurdun dauden emakumeek ez dute hartu behar.