Michael Collins (astronauta)
Michael Collins (Erroma, 1930eko urriaren 31 – Naples, Florida, 2021eko apirilaren 28a) astronauta estatubatuarra, Erroman jaio zen, Italian, bere aita Estatu Batuetako enbaxadan lanean zegoelarik.
1952an Saint Albans eskolan graduatu zen eta zientzietako batxilergoa eskuratu zuen West Pointeko Akademia Militarrean (New York) eta gero Aireko Indarren Edwards Basean egon zen pilotu lanetan. 1959tik 1963 arte 4.200 hegaldi-ordu bete zituen.
1963ko uztailaren 18an, Collins, NASAk aukeratutako hirugarren taldeko astronauta bat izan zen. 1966an , Collinsek lehenengo hegaldi espaziala egin zuen Gemini 10 misioaren barnean, eta bertan altitude marka berria ezarri zuen. Espazio-ontzitik irten eta bi ibilaldi espazial (EVA) burutzen zituen hirugarren astronauta estatubatuarra bihurtu zen.
Collinsek bi hegaldi espazial bete zituen. 266 ordu igaro zituen espazioan eta hortik ordu 1 eta 27 minutu ibilaldi espazialak egiteko izan ziren. Azkenaldia Collinsek programa espazialean izandako esperientziei buruz hainbat liburu idazten jardun du, horien artean, Carrying the Fire eta Flying to the Moon and Other Strange Places. 1988an Liftoff: the Story of America's Adventure in Space idatzi zuen.
Hainbat herritako dominak jaso zituen, horien artean, NASAko Exceptional Service Medal domina. Erretiratu ondoren, aholkulari aeroespazial eta idazle lanetan aritu zen.
Bibliografia
aldatu- Carrying the Fire
- Flying to the Moon and Other Strange Places
- Liftoff: the Story of America's Adventure in Space
Kanpo estekak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Michael Collins (astronauta) |