Mileto
Mileto[1] (antzinako grezieraz: Μίλητος, Miletos, turkieraz: Milet) antzinako hiri greziarra zen, Asia Txikiko kostaldean kokatua, gaur egungo Turkian.
Mileto | |
---|---|
Datuak | |
Estatu burujabe | Turkia |
Turkiako probintzia | Aydin probintzia |
Turkiako barrutia | Didim |
Mahalle | Balat |
Koordenatuak | 37°31′52″N 27°16′32″E / 37.53111°N 27.27556°E |
muze.gov.tr… |
Antzinatean lau portu zituen, baina Meandro ibaiak lurrez bete zituen eta biztanleek hiria bertan bera utzi. Hemen jaio ziren Tales, Aspasia eta Hipodamo Miletokoa.
Historia
aldatuIliadan karioen hiri bezala izendatzen da, troiatarren alde egon zena.
K.a. 546 urtean Joniako kostaldea Pertsiako inperioak garaitu egin zuen. Mileto, Joniako kostaldean zegoenez, Pertsiakoen eskuetan erori zen, leku garrantzitsuenetako bat izateagatik agian, baina persiarrek Mileto ez inbaditzea erabaki zuten. Helenar hiria ekialdeko pentsamenduarekin hasi zen kontaktuan, eta ez zuten bakarrik grekoek beren ideiak zabaldu baita ere beste kultura batzuk ezagutzeko aukera izan zuten. Autore batzuek Talesi esleitzen diote pentsamendu arrazional hori.
K.a. 499 eta 494 urte artean matxinada jonikoa egon zen Aristagoras zuzentzen zuena, Histieo bitartean preso zegoen persiar lurraldean. Esparta, bere laguntza ukatu zuen, Atenas laguntza txiki bat bidali zuen eta flota persiarraren kontra zuzenean borrokan ez egiteko lagundu zien. Espartaren laguntzarik gabe, iraultza gelditzea erraza izan zen eta Mileto erre egin zuten, horregatik ez zen inoiz guztiz berreraiki.
Uste da Miletok 90 kolonia edo sortu egin zituela Itsaso Beltzaren inguruan (Abidos, Amisos, Berezan, Zepi, Kolona, Eszepsis, Fasis, Istria, Limnas, Miletopolis, Odeso, Olbia Pontika, Paesos, Pantikapea, Priapo, Proconeso, Sinope, Teodosia, Tieo, Tiras, Tomis, beste batzuen artean), gaur egun horietako 45 egin zurtuela konfirmatuta dago.
Miletoar ezagunak
aldatu- Tales Miletokoa, matematikari eta filosofoa
- Anaximandros, filosofoa
- Anaximenes, filosfoa
- Hipodamo Miletokoa, arkitekto eta hirigilea
- Hekateo Miletokoa, historialari eta geografoa
- Isidoro Miletokoa, arkitektoa
- Arktino Miletokoa (K.a. VIII. mendea), poeta greziarra. Bi poema idatzi zituela esaten da, troiako ziklo epikoan: Etiopida eta Iliongo suntsitzea
- Aspasia Miletokoa, (K.a. V. mendean) erretorikar greziarra. Ospetsua izan zen bere edertasun eta jakinduriarengatik, Periklesek emaztea utzi zuen Aspasiarekin ezkontzeko. Askotan Sokrates, Herodoto, Alkibiades eta Fidiasengana joaten zen.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskaltzaindia. (2006-1-27). Antzinateko hirien euskarazko izenak. .