Millie Bobby Brown
aktore britainiarra
Millie Bobby Brown (Marbella, Málaga, Espainia, 2004ko otsailaren 19a - ) Espainian jaiotako aktore britainiarra da. Bere aktore karrera 2011n hasi zen, Orlandora mugitu zenean, Floridan. BBCren Intruders seriean parte hartu zuen eta, ondoren, Once Upon a Time in Wonderland, NCIS, Modern Family eta Grey's Anatomy telesailetan. Batez ere Netflixen Stranger Things telesailan egindako Eleven pertsonaiagatik ezaguna da. Zenbait sari irabazi zituen interpretazio hori dela eta.