Miniatura
Miniatura edo edertzapena margolan txikia da; bereziki, paperean eta pergaminoetan eskuizkribuak apaintzeko egiten zen ilustrazioa. Inprimeria asmatu eta zabaldu zenean galdu zen eskuizkribuak miniaturaz apaintzeko ohitura. XVI. mendetik aurrera, jende ospetsuaren miniatura-erretratuak margotzeko ohitura zabaldu zen, dominetan agertzeko batez ere.
Miniatura | |
---|---|
Jatorria | |
Ezaugarriak | |
Miniaturagilerik ezagunak izan dira Jean Clouet Frantzian, Estatu Batuetan Sarah eta Elizabeth Goodrigde ahizpak, Ingalaterran Nicholas Hilliard eta Samuel Cooper, Alemanian Hans Holbein Gaztea eta Lucas Cranach Zaharra, eta Espainian Agustín Esteve eta Florentino De Craene.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.