Mirarizko produktu

produktu, substantzia, energia edo metodoak, zeinak, zenbaitetan, iruzur diren kontsumitzaileentzat

Mirarizko produktuak (ingelesez: Drug fraud), Mirarizko sendagaiak eta Produktu miraritsuak ere deituak, itxuraz helburu sanitarioa duten substantziak, jarduerak edo zerbitzuak dira, baina benetan kontsumitzaile eta erabiltzaileen osasunerako arriskutsuak dira. Produktu horietako askok, pisua galtzeko pomadek eta alopeziaren kontrako beste produktu askok, adibidez, ez dute indarrean dagoen legeria betetzen. Fabrikatzaileek eta banatzaileek edozein zirrikitu erabiltzen dute merkatuan inolako zehaztasunik gabe sartzeko.[1]

"Sendabide miragarria!"

Oro har, iruzurrezko produktutzat hartzen dira, legez errekonozimendu hori ez dutenean saltzen eta iragartzen baitira medikamentu gisa. Farmako gisa ez onartzea saihesteko, fabrikatzaileek propietate osasungarriak dituzten nutrizio-produktuak direla argudiatu dute, "elikagai" edo "osagarri dietetiko" gisa saltzen saiatzeko, baina etiketatzea engainagarria edo kontsumitzailearentzat ulergaitza izan ohi da.

Sarritan, mirarizko artikulu horiek informazio gisa aurkezten dira hedabideetan, osasun-langileen testigantzak erabiltzen dituzte, “farmazietan saltzen dira” argudiora jotzen dute salgaiaren ustezko propietateak emateko, albo-ondoriorik ez dagoela eta urrutiko unibertsitateetan egindako proba “zientifikoak” aipatzen dituzte.

Aholkuak

aldatu

Consumer aldizkariak produktu hauen inguruko aholku batzuk eman zituen:[2]

  • Ez dira botika: hala balira, ez lirateke mirarigarriak.
  • Ezin da inola ere bermatu produktu miraritsuek iragarritako funtzioa (zuzentzailea izan, terapeutikoa izan) beteko dutela.
  • Medikuntzak oraindik konpontzerik izan ez dituen arazoentzako irtenbide azkarrak eskaintzen dituzten produktuek, hasteko, zalantza asko sortarazi behar dizkigute. Hobe horiekin ez fidatzea.
  • Ez gure osasunarentzat, ez gure ekonomiarentzat, ez dira konponbide egokiena. Galdetu zure medikuari: aurretiaz diagnostikoa eginik, mirari produktuak hartzea baino beste zeinahi irtenbide eraginkorrago izango da.
  • Ez erosi botikarik katalogo, Internet edo antzekoen bidez: horrelako bideak baliatuz saltzea debekatuta dago. Produktu miraritsuak baldin badira, hobe farmazian eskatu.
  • Tratamendu terapeutikoa eman beharreko gaitz edo lesiorik baldin baduzu, produktu miraritsuen kontsumoak denbora-galera larria ondoriozta diezazuke, beharrezko tratamendua geroratu edo galaraz diezazukeena.
  • Kosmetikoen eginkizuna da gorputz atalen azalera edo larrua garbitzea, egoera onean mantentzea edo babestea baina (legeak dionez) ezin beregana dezakete propietate terapeutikorik.
  • “Farmazietan salgai” esakune komertzialak ez du bermatzen produktuaren eraginkortasuna.
  • Sendagileari galdetu gabe ez hartu osasunarentzat mesedegarriak omen diren produktuak.
  • Pertsona batzuentzat mirarizko produktu horiek plazebo eragina izan dezakete.

Produktu mota batzuk

aldatu

Mirarizko produktu hauek helburu oso desberdinak eduki ditzakete:

  • Pisua galtzea edo obesitatearen aurkakoa.
  • Zelulitisa.
  • Irudia edo itxura fisikoa zaintzea.
  • Minaren aurka.
  • Sexu-potentzia handitzea.
  • Afrodisiakoak edo sexu-estimulatzaileak.
  • Bularren bolumena handitzea.
  • Zakilaren luzera handitzea.
  • Ilea gehitzea («erortzearen aurkakoa»).
  • Memoria handitzea.
  • Adimena areagotzea.
  • Ikusmena hobetzea.
  • Elikadura-gosea areagotzea, batez ere haurrentzat.
  • Gaixotasun larriak edo kronikoak sendatzea (minbizia, diabetesa, bihotzeko gaixotasunak, artritisa edo Alzheimerra).

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
  NODES
Idea 1
idea 1
Intern 1
multimedia 1
os 11
todo 1