Mononukleosi infekzioso

Mononukleosi infekziosoa (musuaren gaixotasuna izenez ere ezagutua) gaixotasun kutsakorra da, jatorri birikoa duena. Epstein-Barr birusak (EBB) sortzen du, Zitomegalobirusen taldeko birusek ere sor dezakete eta kasu gutxi batzuetan baitaToxoplasma gondii protozooak ere.

Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Mononukleosi infekzioso
Deskribapena
MotaEpstein–Barr virus infection (en) Itzuli, cytomegaloviral disease (en) Itzuli, gaixotasun biriko kutsakorra
angina (en) Itzuli
Espezialitateainfektologia
Arrazoia(k)Epstein-Barr birus
Human betaherpesvirus 5
Sintoma(k)sukarra, adenopatia, hepatomegalia, esplenomegalia, Amigdalitisa, Leukozitosia, Linfozitosia, Negela
enlargement of lymph nodes (en) Itzuli
Patogenoaren transmisioaaire bidezko kutsadura, haemocontact transmission of pathogen (en) Itzuli
placental transmission (en) Itzuli
Azterketa medikoamiaketa fisiko, Hemograma, odol-analisi, Polimerasaren kate-erreakzioa
ELISA
Identifikatzaileak
GNS-10-MKB27.0, B27.9 eta B27
GNS-9-MK075
GNS-10B27.027.0
GNS-9075075
DiseasesDB4387
MedlinePlus000591
eMedicine000591
MeSHD007244
Disease Ontology IDDOID:8568

Gazteengan agertzen da gehienbat, eta sintomak sukarra, faringitisa edo eztarriko mina, gongoil linfatikoen inflamazioa eta neke handia izaten dira.

Historia

aldatu

Mononukleosi terminoa 1920. urtean sortu zen, sukarra, linfadenomegalia, nekea eta linfozitosia sintomak zituen sindromea sei pazientetan agertzean. Gero, 1968. urtean Henlek sindrome mononukleosidoen (antigorputz heterofiloen laguntzarekin agertuak) agente etiologikoa Epstein-Barr birusa (EBB) zela egiaztatu zuen.

Gaitzaren kausarik ohikoena EBB agentea da, Afrikako Burkitten linfoma ere eragiten duena. Datu batzuek EBB eta Hodgkinen gaixotasunaren artean lotura dagoela ere pentsarazten dute. Honez gain, EBBa lepo uterinoaren minbiziaren koeragilea izan daiteke.

Etiologia

aldatu

Gaitz honen eragile nagusia Herpesbirusen taldeko birus bat da, Epstein-Barr birusa, hain zuzen. Herpesbirusek DNA dute material genetiko gisa, eta simetria ikosaedriko duen kapsidea.

Mononukleosi infekziosoa sortzeaz gain, birus honek beste patologia larriak ere eragiten ditu: Burkitten linfoma (B linfozitoen minbizia) eta kartzinoma nasofaringeoa, besteak beste.

Infekzioa

aldatu

Epstein-Barr birusak sintomarik gabeko infekzioak eragiten ditu sarritan. Pertsona osasuntsu askotan birus honen aurkako antigorputzak aurkitu dira, infektatuak izan diren seinalea, nahiz eta gaitzik ez garatu.

Pertsonen arteko ohiko kutsapena listuaren bidez gertatzen da. Hortik datorkio izena gaitzari ("musuaren gaixotasuna"). Gaixoak kanporatzen dituen txistu-tanten bidez ere gauza daiteke kutsapena, hitz egiterakoan edo eztula edo doministiku egiterakoan, esaterako. Birusez kutsatutako objektuak ere (fomiteak) gaitzaren iturburua izan daitezke.

Birusak faringeko zelula epitelialak kaltetzen ditu hasieran, baina gero B linfozitoak ere. B linfozitoen genomari eragiten dio, linfozitoen ugalketa prozesua azkartuz. Horren ondorioz B linfozitoen kontrolik gabeko hazkuntza burutzen da, gongoil linfatikoen hantura eta gaitzaren sintomatologia nagusia sortzen duena.

Sintoma klinikoak

aldatu

Gaitzaren inkubazio epea 4-8 aste bitartekoa da. Pertsona askotan birusaren infekzioak ez du sintomarik sortzen.

Sintomak agertzen direnean hauek dira ohikoenak: sukarra, amigdalitisa, gongoil linfatikoen hantura eta neke handia (astenia). Batzuetan larruazaleko erupzioa ere agertzen da.

Sintomei dagokionez mononukleosi infekziosoa amigdalitis edo faringitis batekin konfunditu daiteke lehenengo egunetan. Odol-analisiak, baina, gaitz honen berezko ezaugarria erakusten du: linfozitoen gehiegizko kopurua, hain zuzen ere.

Gibelaren eta barearen hantura sarritan gertatzen da. Gaixo immunogutxituengan infekzioa kronikoa bihur daiteke, kalte neurologikoak ere agertuz.

Tratamendua

aldatu

Ez dago tratamendu berezirik. Kasu gehienetan gaitza berez sendatzen da, 3-4 asteetan. Atseden hartzea gomendatzen da beti.

Gaitzaren ondorengo batzuei aurre egiteko kortikoideak erabil daitezke.

Botika antibiralak kasu gutxi batzuetan besterik ez dira ematen.

Kanpo estekak

aldatu
  NODES
Idea 2
idea 2