Mora (Suedia)
Mora, Suediako hiria da, Dalarnako konderrian dagoena. 2010eko erroldaren arabera hiriak 10.896 biztanle ditu.
Mora Mora | ||
---|---|---|
herria | ||
Administrazioa | ||
Herrialdea | Suedia | |
Probintzia | Dalarna | |
Dalarnako konderria | Konderria | |
Izen ofiziala | Mora | |
Jatorrizko izena | Mora | |
Geografia | ||
Koordenatuak | 61°00′35″N 14°33′49″E / 61.009614°N 14.563544°E | |
Azalera | 12,36 km² | |
Altuera | 155 m | |
Demografia | ||
Biztanleria | 12.854 (2020ko abenduaren 31) 28 (2020) | |
Dentsitatea | 882 bizt/km² | |
Informazio gehigarria | ||
Telefono aurrizkia | 0250 | |
Hiri senidetuak | baliorik ez | |
http://www.mora.se |
- Artikulu hau Suediako hiriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Mora».
Geografia
aldatuSiljan aintziraren ertzean dago, Orsa aintzirak bat egiten duen tokian. Hiriaren iparraldean Eskandinaviako Alpeen hasiera dago.
Historia
aldatuIndusketa arkeologikoek erakutsi dutenez K.a. 4000 urtean jadanik populatua bazegoen Mora ingurua. Eraikin zaharrenak VII mendekoak dira. XIII mendean Mora parrokia izendatu zuten. 1520 urtean Gustavo I.a Vasa erregea Moran gelditu zen daniarren aurkako borroka antolatzeko.
1669an sorginen aurkako epaiketa handia izan zen bertan, Suediaren historiako ezagunena. Sei emakume eta gizon bat exekutatu zituzten. XVIII mendean gosete handia jasan zuen eta biztanle gehienak Stockholmera eta Suedia hegoaldera egin zuten alde. Morara itzuli zirenen industria jakintzak ekarri zituzten hirian jarduera berriak ezarriz.
Ondasun nabarmenak
aldatu-
Morako eliza.
-
Anders Zorn margolariaren museoa.
-
Epaitegia.
-
Paisaia.