Mordor (sindarinez Herrialde Beltza) Tolkienen Eraztunen Jauna eleberrian agertzen den fikziozko toki bat da. Sauron Jaun Ilunaren egoitza izan zen Erdialdeko Lurraldean Eraztunaren Gerra amaitu zen arte, Eguzkiaren Hirugarren Aroko 3019. urtean. Tolkienen lanean, gaizkiaren lurralderik garrantzitsuena da.

Mordor
Motafikziozko herrialde
Geografia
Ur-gorputzaNurnen itsasoa

Nagusiki bolkanikoa den eskualde honetan, Gondorretik ekialdera dagoena, Sauronek Eraztun Bakarra sortu zuen Orodruin edo Patuaren Mendiaren sutan, Eguzkiaren Bigarren Aroko 1600. urte inguruan, Erdialdeko Lurraldeko herri guztiak domeinatzeko asmoz. Milaka urte beranduago, Eraztunaren Elkartearen kideen azken abenturen eskenategi bihurtu zen, Eraztunaren Gerran zehar, Eraztun Bakarra suntsitzeko euren nahiaren ondorioz.

Geografia

aldatu

Elfoeraz "Lurralde Beltza" esan nahi du. Idazlearen arabera, gutxi gorabehera, Mediterraneo itsasoko sumendi arroaren latitudean zegoen, Orodruin sumendia Stromboli sumendiarekin parekatzen delarik. Mordor, Gondorretik ekialdera dago, Anduineko behe ibilbidearen ekialdeko ibarrean, Harad Hurbila eta Khandetik iparraldera eta Rhûn itsasotik hego-mendebaldera.

Bere geografia, nagusiki, hiru lurralde bolkaniko motaz osatua dago: Gorgorotheko ordokia, Lithladeko lautadak (Errautsezko lautadak) Nurn inguruan, eta, iparmendebaldean, angeluan elkartzen diren bi mendilerro handik osatutako mendi harresiak, eta, Mordorri, gutxi gora-behera, ekialdeko zatitik irekitako karratu baten forma ematen diotenak. Iparraldeko mendilerroa, Ered Lithui edo Errautsezko Mendiak izenekoa da. Mendebaldekoa, berriz, barneko Morgai mendilerroaz eta kanpoaldeko Ephel Duath edo Itzalen Mendiak izeneko mendilerroaz osatua dago, barne eta kanpo aurpegiak, bata bestearengandik failen bidez bananduak dituen mendilerro bikoitz bat, Fonstaden arabera.

Ered Lithui eta Ephel Duath mendilerroak elkartzen diren tokia, ipar-mendebaldeko ertzean dago. Toki hori, Cirith Gorgor edo Espektruen Pasabidea bezala ezagutzen da, eta bertan dago Morannon edo Mordorreko Ate Beltza. Ered Lithuik alde batetik zein Ephel Duathek bestetik, Gorgorothen barneratzen diren mendi adarrak dituzte. Horietako bat, Ered Lithuitik dator, Orodruin sumendirantz gerturatzen dena, eta, ondoren, beste bi daude, ekialderago, horietako bat Ered Lithuitik datorrelarik, eta, bestea, Ephel Duath-Morgaitik; azken bi hauek, Mordorren erdialdean ia elkartuz, ekialdetik eta hegoaldetik mugatzen dute Gorgorotheko ordokia, Nurnetik, hegomendebaldeko Mordorretik bananduz.

Aireko ikuspegi batetik, Morannonetik sartuz, Cirith Gorgor zeharka daiteke Udûn haraneraino, ziuraski, antzinako sumendi galdara bat (antzinako sumendiren baten hondoratzeak eragina, Everest mendia baino askoz handiagoa) K. W. Fonstaden arabera, ondoren Burdinazko Zintzurretik jarraitu eta Gorgorotheko ordoki erraldoira iritsi.

Aurrean, milia gutxitara, Orodruin edo Patuaren Mendia ikus daiteke. Burdinazko Zintzurretik abiatzen den bidea, beste bitan banatzen da: batek, Orodruin mendia iparraldetik inguratzen du beste aldera iritsi arte, Barad-Dûr dagoen tokian, Dorre Iluna, Ered Lithui mendilerroaren mendi desbideraketaren muturrean.

Beste bidea, beste zenbaitetan banatzen da, Morgaiko mendilerroarekiko paraleloan doazenak hegoalderaino. Horietako bat, lehenik mendietatik igotzen da, eta, Durthangeko gotorleku orkoaren ondoren, Morgai mendilerroa jarraitzen du Cirith Ungoleko dorreraino.

Gorgorotheko erdialderantz biratuz gero, goitik eta Orodruinera eta haratago begiratuz, urrunean, Barad-Dûrretik irtetzen den burdinazko zubi handia ere ikus daiteke, bere bidea, Sauronen bidea, sumendiaren magaletara ordokia zeharkatuz iristen delarik, eta, ahul distantziagatik, beharbada, Sammath Naurren ekialdeko sarrera nabari daiteke. Hegoekialderantz jarraituz gero, bi mendi adarren artean dagoen pasabidetik Gorgorothetik irten eta Nurnen sartzen da.

Urrunean, Nurnen itsasoa ikus daiteke, ur gazizko toki handia, Mordorreko mendilerroetan jaiotzen diren ur iluneko zenbait ibaik elikatzen dutena (guztiak Poros ibaia izan ezik, Itsasoa elikatu beharrean, bere urak Anduin ibaira daramatzana, Mordorretik kanpora. Itsasoaren ondoan, Lithlad dago, Errautsezko Lautada. Dorre Iluneko jaki hornitzaileak ziren Sauronen agindupean zeuden esklabuek landutako baratza erraldoietatik igarotzen da.

Nurnen itsasotik haratago, ekialderantz, Mordorreko ekialdeko muga dago. Beste aldean, Khand eta Rhûn daude.

Historia

aldatu
 

Mordor Sauronek sortu zuen Eguzkiaren Bigarren Aroko 1000. urtean, Numenortarren beldur izaten hasi zenean, hauen boterea gehitzen ari baitzihoan eta Erdialdeko Lurraldean koloniak ezartzen ari baitziren. Garai horretan bertan hasi zen Barad-Dûr eraikitzen. Ordutik, gaizkiaren gotorleku bat izan zen.

Eguzkiaren Bigarren Aroko 1600. urtean, Sauronek, bere dorrea eraikitzen amaitu eta Eraztun Bakarra sortu zuen Orodruin mendian.

Mordorretik, Sauronek, ondorengo elfoen aurkako gerra zuzendu eta Eriador suntsitu zuen, 1700. urtean, Sauron, garaitua eta ekialderantz kanporatua den arte, urte batzuk beranduago itzultzen den arren.

Eguzkiaren Bigarren Aroko 3262. urtean, Mordor, berriz ere, Jaunik gabe geratzen da, Sauronek, bere burua Ar-Phârazoni entregatzen duenean eta Numenorrera eramana denean.

Sauron, Mordorrera itzuli zen Eguzkiaren Bigarren Aroko 3320. urtean, Numenor erori ondoren, eta, 3429. urtean sortu berri zen Gondor erresuma eraso zuen.

Azken Aliantzako armadak Mordor inbaditu zuen 3434. urtean eta Barad-Dûr setiatu zuen. Zazpi urte beranduago, Sauron beste bein garaitua da, Eraztun bakarra kentzen diotenean, eta bere zerbitzari guztiak kanporatuak izan ziren.

Mordor hutsik geratu zen. Eguzkiaren Hirugarren Aroan, Gondorrek, Mordorren berriz gaizkirik sartzea eragotzi nahi izan zuen, eta, horretarako, Morannonen aurrean aurkitzen ziren Durthang eta Hortzen Dorreak, eta izen bereko pasabidearen aurrean eraikitako Cirith Ungoleko dorrea bezalako gotorlekuak eraiki zituen.

Baina, Eguzkiaren Hirugarren Aroko 1636. urteko Izurri Handiak, gotorlekuak utzita geratzea eragin zuen, eta Mordor zaintzarik gabe geratu zen.

Nazgûlak, Mordorren sartu ziren 1980. urtean, eta berriz populatu zuten, lurra, poliki-poliki, Sauronen itzulerarako prestatzen hasiz, garai horretan, Dol-Guldurren mozorrotuta bizi zena.

2002. urtean, Nazgûlek Minas Ithil setiatu zuten, eta, bi urte beranduago, Minas Morgul bihurtu zuten, eta, Cirith Ungol ere, gaizkiak hartua izan zen. Ordutik aurrera, Mordor, beste behin, hutsik geratu zen, Nazgûlak Minas Morgulen ezarri baitziren, pixkana-pixkana, Nazgûlen Jaunaren aginduetara ezarri eta hazi ziren uruk herriak agertu ziren arren, Eguzkiaren Hirugarren Aroko 2900. urte inguruan zenbait alditan Ithilien erasoz.

2942. urtean, Sauron Mordorrera itzuli zen, eta, 2951. urtean, agerian utzi zuen bere presentzia, eta Barad-Dûr berreraikitzen hasi zen.

2954. urtean, Orodruineko sumendi aktibitatea berrabiatu zen, Ithilieneko azken biztanleek, ondorioz, ihes egin zutelarik.

Handik gutxira, Gollum Mordora iritsi eta preso hartua izan zen. Askatua izan ondoren, Cirith Ungoleko pasabidea (Mordorrerako ezkutuko sarrera) eta Shelob armiarma erraldoiaren bizilekua aurkitu zuen.

3000. urtean, Mordorren boterea luzatu egin zen Minas Ithileko eta Orthanceko Palantirren arteko loturaren ondorioz.

Eraztunaren Gerran, armada asko, orkoenak zein hegoaldeko eta ekialdeko gizakienak, Mordorren batu ziren, eta, ondoren, Gondor eraso zuten.

Azkenik, Eraztun Bakarraren suntsipenarekin eta Orodruinen eztanda izugarriarekin, Mordor, lurraldea suntsitu zuten lurrikarek astindu zuten, eta Sauronen lanetako asko suntsituak izan ziren.

Eguzkiaren Laugarren Aroan, Nurn, jada aspalditik lantzen zuten Sauronen esklaboei eman zitzaien, Mordorreko ipar-mendebaldea, denbora luzez, lur lugorri eta hila izan zelarik

  NODES
Idea 8
idea 8