Morioka (japonieraz: 盛岡市 Morioka-shi?) Japoniako Honshu uharteko Tōhoku eskualdeko hiri bat da, Iwate prefeturako hiriburua. 2014ko erroldaren arabera 300.093 biztanle ditu.

Morioka
盛岡市
盛岡市
Japoniako hiria
Administrazioa
Herrialdea Japonia
Uhartea
Eskualdea
Prefektura
Honshu
Tohoku
Iwate
AlkateaHiroaki Tanifuji (en) Itzuli
Izen ofiziala盛岡市
Jatorrizko izena盛岡市
Posta kodea020-8530
Geografia
Koordenatuak39°42′07″N 141°09′16″E / 39.70208°N 141.1545°E / 39.70208; 141.1545
Map
Azalera886,47 km²
MugakideakHanamaki (en) Itzuli, Hachimantai (en) Itzuli, Miyako (en) Itzuli, Takizawa (en) Itzuli, Shiwa (en) Itzuli, Shizukuishi (en) Itzuli, Iwaizumi (en) Itzuli, Yahaba (en) Itzuli, Iwate (en) Itzuli eta Kuzumaki (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria290.553 (2021eko martxoaren 1a)
−7.078 (2015)
Dentsitatea339 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1889ko apirilaren 1a
Ordu eremuaUTC+09:00 eta Japan Standard Time (en) Itzuli
Hiri senidetuakVictoria eta Bunkyō
http://www.city.morioka.iwate.jp/ www.city.morioka.iwate.jp

Historia

aldatu

Japoniako aurrehistoriatik populatua izan den eremua da eta indusketetan Jomon, Yayoi eta Kofun Aroetako hilobiak aurkitu dira.

Emishi herriak populatu izan zuenharana harik eta 803an Sakanoue no Tamuramarok eskuratu zuen arte. Hainbat leinuk agindu zuten hurrengo mendeetan eta 1592an Kozukata gaztelua eraiki zuen Nanbu leinuak. Sekigaharako Borrokaren ondoren Tokugawatarrek gazteluari izena aldatu zioten, orioka gaztelua deituz. Hurrengo mendeetan inguruan Morioka herria sortuz joan zen.

Meiji berrezarkuntzaren ondoren 1872an Iwate prefetura eratu zen eta 1889an Morioka udalerria fundatu eta prefeturako hiriburu bihurtu zen. 1890an Tokiorekin lotuko zuen trenbidea iritsi zen.

Bigarren Mundu Gerran kalte txikiak izan zituen. 2011 urteko lurrikarak ordea kalte handiagoak eragin zituen.

Geografia

aldatu

Kitakami haranean kokaturik dago, Iwate prefeturaren erdialdean, eta bertan bat egiten dute Shizukuishi eta Nakatsu ibaiek Kitakami ibaiarekin, Japoniako bosgarren luzeenarekin. Hiriaren ipar-mendebaldean Iwate sumendia dago.

      Datu klimatikoak (Morioka, Iwate (1981-2010))      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 1.8 2.9 7.0 14.4 19.7 23.5 26.4 28.3 23.6 17.6 10.6 4.6 15
Batez besteko tenperatura (ºC) -1.9 -1.2 2.2 8.6 14.0 18.3 21.8 23.4 18.7 12.1 5.9 1.0 10.2
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -5.6 -5.2 -2.2 3.0 8.5 13.8 18.1 19.6 14.6 7.3 1.5 -2.4 5.9
Pilatutako prezipitazioa (mm) 53.1 48.7 80.5 87.5 102.7 110.1 185.5 183.8 160.3 93.0 90.2 70.8 1266.2
Eguzki orduak 116.9 127.5 160.4 173.7 185.4 154.7 128.5 149.1 123.7 145.8 116.9 101.6 1684.2
Hezetasuna (%) 73 70 67 65 69 75 80 79 80 77 75 74 69
Iturria: Japan Meteorological Agency

Ondasun nabarmenak

aldatu
  • Iwateko Arte museoa.
  • Gereziondo harri-haustailea.
  • Hoon-ji tenplua.
  • Mitsuishi santutegia.
  • Gosho aintzira.

Iruditegia

aldatu

Hiri senidetuak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
  NODES
Idea 2
idea 2
multimedia 1
os 4
web 1