Morteroa jaurtigailu bat da, jaurtigai lehergarriak edo su-eragileak jaurtitzen dituen arma, berrogeita bost gradu baino gehiagoko angeluan eta abiadura baxuan. Ezaugarri hauek artilleria-piezen bestelakoak dira, hauek abiadura handian eta jeneralean tiro-angelu txikiarekin jaurtitzen baitute.

M224 morteroa, 60 mm-koa
Artikulu hau armari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Mortero».

Historia

aldatu

Jatorria non duen zehaztea erraza ez bada ere, badirudi lehen aldiz Konstantinoplaren erorialdian erabili zela. XVI. menderako morteroaren erabilera nahiko zabaldua zegoen, eta izen hori hartu zuen lehen aleak biribil-antzekoak eta eltze-itxurakoak zirelako.

Lehen Mundu Gerran zanga eta parapetoen barnetik tiro egiteko arma egokitzat jo zirelako, infanteriari laguntza emateko eta etsaiak setiatzeko erabili ziren.

1915ean, britainiarrek arima lauko hodi bi oinekoa zuen diseinu trinkoa lortu zuten, eta hori lehen mortero modernotzat hartu izan da. Stokes morteroa deitu zioten, haren sortzaile Wilfred Stokes-en omenez.

Bigarren Mundu Gerran, herrialde guztiek hobetu zituzten beren diseinuak, eta horien artean nabarmentzekoak dira Sobietar Batasuneko 120 milimetroko kalibredunak eta AEBetako 82 milimetroko kalibredunak.


Kanpo estekak

aldatu
  NODES