Mosku (errusieraz Москва́, Moskva, mɐˈskva, ahoskera) Errusiako hiriburua eta hiri nagusia da, eta baita Ekialdeko Europako politika, ekonomia, finantza, hezkuntza eta garraio gune nagusia ere. Moskova ibai ertzean kokaturik dago. 2010ean 11.503.501 biztanle zituen[1]. Munduko 7. hiri jendetsuena eta Europako bigarrena (Istanbulen ondotik) da.

Mosku
Москва
capital of Russia (en) Itzuli
Administrazioa
Estatu burujabe Errusia
AlkateaSergej Sobjanin (en) Itzuli
Izen ofizialaМосква
Moscow
Moskva
Moszkva
Jatorrizko izenaМосква
Posta kodea101001–135999
Geografia
Koordenatuak55°45′02″N 37°37′03″E / 55.7506°N 37.6175°E / 55.7506; 37.6175
Map
Azalera2.562 km²
Altuera156 m
MugakideakMoskuko oblasta eta Kalugako oblasta
Demografia
Biztanleria13.149.000 (2024)
13.149.000 (2024)/(2021)/(2021)/(2020)/(2019)/(2018)/(2018)/(2017)/(2015)/(2014)/(2013)/(2012)/(2011)/(2010)/(2009)/(2008)/(2007)/(2006)/(2005)/(2004)/(2003)/(2002)/(2001)/(2000)/(1999)/(1998)/(1997)/(1996)/(1995)/(1994)/(1993)/(1992)/(1991)/(1990)/(1989)/(1987)/(1986)/(1985)/(1982)/(1979)/(1976)/(1975)/(1973)/(1972)/(1970)/(1967)/(1959)/(1956)/(1939)/(1936)/(1931)/(1928)/(1926)/(1923)/(1920)/(1917)/(1915)/(1914)/(1913)/(1912)/(1908)/(1907)/(1902)/(1900)/(1897)/(1891)/(1886)/(1882)/(1871)/(1868)/(1864)/(1863)/(1859)/(1858)/(1856)/(1852)/(1847)/(1840)/(1835)/(1830)/(1825)/(1813)/(1811)/(1800)/(1785)/(1775)/(1750)/(1738)/(1725)/(1710)/(1638)/(1600)/(1400 (egutegi gregorianoa))/(1350 (egutegi gregorianoa))
Dentsitatea5.132 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorreraezezaguna
Telefono aurrizkia495, 499
Ordu eremuaMoskuko Ordua, UTC+03:00 eta Europa/Mosku
Hiri senidetuakBerlin, Delhi, Madril, Tel Aviv, Teheran, Pekin, Valenciennes, Londres, Ljubljana, Buenos Aires, Astana, Atenas, Düsseldorf, Viena, Bangkok, Belgrad, Zagreb, Ankara, Ulan Bator, Bixkek, Seul, Habana, Sebastopol, Dubai, Tokio, Piongiang, Baku, Manila, Luhansk, Debrecen, Eindhoven, Ingolstadt, Bratislava, Krasnoiarsk, Cusco eta Banja Luka
Matrikula77, 97, 99, 177, 197, 199, 777 eta 799
Hizkuntza ofizialaerrusiera
mos.ru

Etimologia

aldatu

Hiriaren izena zeharkatzen duen ibaitik dator, Moskova (Moskvá, antzinako errusieraz град Москов).

Historia

aldatu
 
Moskuko Plaza Gorria

Ez da ezagutzen Moskuren jatorria. 1147koa da lehen aipamena, Juri Dolgoruki printzeak Novhorod-Siverskiko printze aliatuari egindako gonbidapena: «etorri neregana, anaia, Moskura»[2]. Mongolek erre zuten 1237an, eta haien eskuetan izan zen ondoren. Mongolen beherakadaren eta Konstantinoplaren gainbeheraren ondorioz Mosku Errusiako hiriburu eta mundu ortodoxoaren gune nagusi bilakatu zen.

Petri Handiak San Petersburgon ezarri zuen Errusiako hiriburua. Hori zela eta Moskuk garrantzia galdu zuen eta behera egin zuen biztanle kopuruak. 1812an Napoleonen osteek hartu zuten. Napoleonek kalte larriak egin zituen eta Moskutik alde egin ondoren berriz eraiki behar izan zen hiria; ondoren bere behinolako indarra berreskuratu zuen.

Hirian bizi ziren langileek parte hartu zuten 1905eko iraultzan, eta 1917an boltxebikeak jabetu ziren hiriaz. Hurrengo urtean, 1918an alegia, Sobietar Batasuneko hiriburu egin zuten. Urte horretatik aurrera, Moskuk ezagutu duen hazkundea ikusgarria izan da. Bigarren Mundu Gerran, alemaniarren erasoa Moskutik 100 km baino gutxiagora utzi zen indar gabe, baina hiriak ez zuen kalte handirik izan. Bigarren Mundu Gerraz geroztik are gehiago hazi zen Mosku, eta Sobietar Batasuna zeneko inmigraziogune nagusi bihurtu zen. Garai hartan Mosku eta Washingtonek nazioarteko botere eta politika gune bihurtu ziren.

Geografia

aldatu

Moskuk klima kontinental hezea du, Dfb Köppen klima sailkapenaren arabera.

      Datu klimatikoak (Mosku (batez-bestekoak 1981–2010, errekorrak 1879tik aurrera))      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 8.6 8.3 17.5 28.9 33.2 34.9 38.2 37.3 32.3 24.0 14.5 9.6 38.2
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) −4.0 −3.7 2.6 11.3 18.6 22.0 24.2 21.9 15.7 8.7 0.9 −3.0 9.6
Batez besteko tenperatura (ºC) −6.5 −6.7 −1.0 6.7 13.2 17.0 19.2 17.0 11.3 5.6 −1.2 −5.2 5.8
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) −9.1 −9.8 −4.4 2.2 7.7 12.1 14.4 12.5 7.4 2.7 −3.3 −7.6 2.1
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) −42.2 −38.2 −32.4 −21.0 −7.5 −2.3 1.3 −1.2 −8.5 −16.1 −32.8 −38.8 −42.2
Pilatutako prezipitazioa (mm) 52 41 35 37 49 80 85 82 68 71 55 52 707
Euri egunak (≥ 1 mm) 0.8 0.7 3 9 13 14 15 15 15 12 6 2 105.5
Elur egunak (≥ 1 mm) 18 15 9 1 0.1 0 0 0 0.1 2 10 17 72.2
Eguzki orduak 33 72 128 170 265 279 271 238 147 78 32 18 1731
Hezetasuna (%) 83 80 74 67 64 70 74 77 81 81 84 85 76.7
Iturria: thermograph.ru

Banaketa administratiboa

aldatu
 
Moskuko barrutien mapa.

Mosku hamar barruti edo okrugez osaturik dago.

Garraioa

aldatu

Moskuko metroa, Lur azpiko jauregia ezizenaz ezaguna, hiriburuaren gune asko lotzen ditu eta munduko metrorik erabilienetakoa da. 185 geltoki ditu eta 305,5 km luze da, lerro guztien batura eginda. Munduko hirugarren metrorik luzeena da, New York eta Londreskoaren ostean[3]. 1935an ireki zen eta ezaguna da geltokiek duten diseinuagatik. Errealismo sozialista bezala ezagutzen den korrontearen hainbat artelan daude bertan.

Bada ustezko sekretupeko metro sistema bat Metro-2 izenekoa, lur azpikoa eta Moskuko metro publikoaren parekoa.

Ondasun nabarmenak

aldatu
 
Moskuko Nazioarteko Finantza Gunea

Herri eta hiri senidetuak

aldatu

Mosku ondorengo herri eta hiriekin senidetuta dago:

Erreferentziak

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu


  NODES
Idea 1
idea 1
Ideen 1
multimedia 1
os 59
todo 1
web 4