Muezzina[1] (turkieraz: müezzin, arabierazko مؤذن, muʾaḏḏin- muʔaðːɪn ahoskatua- hitzetik ekarria, euskaraz «oihularia» esan nahi duena) Islamean, bost aldiz egunean adhan edo otoitzera deitzeko ardura duen meskitako kidea da, sarritan dorre edo minaretetik.

Muezzina otoitzerako deia egiten, Almonaster la Realgo meskitan (Espainia).

Muezzina bere ahots eta izaeragatik aukeratzen da. Batzuetan, adhana egiteaz gain, otoitzean zehar pulpitu edo minbarraren kontrako aldean dagoen plataforma batean jartzen da eta imamaren sermoiei erantzuten die. Gaur egun, muezzinak sarritan ez dira minareteetara igotzen, baizik eta otoitzerako deia megafonia bidez egiten dutela.

Islameko lehen muezzina izan zen Bilal bin Rabah (arabieraz: بلال بن رباح‎). Badira euren ahotsaren kalitateagatik ospetsuak diren beste muezzin batzuk ere.

Erreferentziak

aldatu
  Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.


Kanpo estekak

aldatu
  NODES
Idea 1
idea 1