Mugimendu Demokratiko Brasildarra
Mugimendu Demokratiko Brasildarra (portugesez: Movimento Democrático Brasileiro), alderdi politiko brasildar bat izan zen, 1966ko martxoak 24an sortua, diktadura militarraren garaian, bipartidismoa derrigorrezkoa zenean. 1979ko azaroak 27an desagertu zen, sistema bipartidistarekin batera, baina Mugimendu Demokratiko Brasildarraren Alderdia izenarekin birsortu zen.
Mugimendu Demokratiko Brasildarra Movimento Democrático Brasileiro | |
---|---|
Sorrera | 1966ko martxoaren 24a |
Desegitea | 1979ko abenduaren 20a |
Egoitza nagusia | Berlin |
Ideologia politikoa | Liberal eta sozialista demokratikoa |
Diktadura militarrean, udal karguak eta Senatu eta Diputatuen Ganberatako partaideak hauta zitezkeen. Bi azken organo hauetan, MDBak garaipen garrantzitsuak lortu zituen, batez ere 1970eko hamarkadan, alderdi ofizialista arerioa zen Aliantza Berritzaile Nazionalaren aurka. Erregimenaren alde gogorrak, beti ados ez zegoen alderdiaren aurka egin zuen, zabalkuntza politikoa, segurtasun nazionalaren kalterako izango zela ustez.