Mukarna (مقرنس moqarnas persieraz, مقرنص , mouqarnas arabieraz, mocárabes gaztelaniaz) arkitektura islamiarreko igeltsulana da (igeltsuzko apaingarria); elkarren ondoan dauden prisma nahastura zintzilikatu baten itzura du, estalaktita solteak edo taldekatuak diruditenak. Oro har gangak edo intradosak estaltzen jarri ohi da.

Dos Hermanas Aretoko mukarna, Alhambra, Granada .

Islamdar arkitekturako elementu berezia da eta, Almorabideek sortutako apaingarria izan arren, Afrikako iparraldean besterik ez dira ageri garai horretako adibideak. Iberiar Penintsulan almohadeek sartu zuten dekorazio mota hau, beraz ez da ageri XII mendera arte, halabaina, adibide bikainak daude Sevillako Alcazarrean eta Granadako Alhambran.

Kanpo estekak

aldatu
  NODES
Idea 1
idea 1
multimedia 1
os 2