Museo Nacional de Arte (Mexiko)
Mexikoko Arte Museo Nazionala (MUNAL) Mexiko Hiriko Zentro Historikoan dago, Tacuba kaleko 8 zenbakiarekin markatutako eraikin batean, Manuel Tolsá plazan. Mexikoko artearen bilduma adierazgarri bat dago jasota bertan, erregeordetzaren garaitik 1950eko hamarkadara arte.
Museo Nacional de Arte (Mexiko) | |
---|---|
Datuak | |
Izen laburra | Munal |
Mota | Arte galeria, museo nazionala eta erakargarri turistikoa |
Herrialdea | Mexiko |
Jarduera | |
Honen parte | Instituto Nacional de Bellas Artes y Literatura (en) |
Historia | |
Sorrera | 1982 |
webgune ofiziala |
Eraikina
aldatuEraikina Komunikazio eta Herri Lan Idazkaritzaren Jauregia da. Arkitektura eklektikoa du, XX. mendearen hasieran oso ohikoa, baina batez ere neoklasikoa eta errenazentista da. 1982an Arte Museo Nazionalera bideratu zen, eta 1997an zaharberritu zen.
Eraikina erraz identifika daiteke Karlos IV.a Espainiakoaren zaldizko estatua handiagatik, Espainiako errege izan baitzen Mexikok independentzia irabazi baino lehentxeago. Estatua, El Caballito izenez ezaguna, jatorriz Zokalo plazan zegoen, baina hainbat lekutara mugitu zen. Oinarrian duen plakaren arabera, Mexikok ez du Espainiako errege baten gorespen gisa mantentzen, artelan gisa duen kalitateagatik baizik.[1]
Bildumak
aldatuMuseo honetan Mexikok artearen historiaren bost mende erakusten ditu. Egile batzuk aipatzeagatik hauek jasoko ditugu: Andrés de la Concha, José Juárez, Sebastián López de Arteaga, Cristóbal de Villalpando, Miguel Cabrera, Manuel Tolsá, Santiago Rebull, Felipe S. Gutiérrez, Juan Cordero, José María Velasco, Saturnino Herrán, Ángel Zárraga, Alfredo Ramos Martínez, Gerardo Murillo (Dr. Atl), María Izquierdo, Diego Rivera, Frida Kahlo, José Clemente Orozco eta David Alfaro Siqueiros.[2]
Iruditegia
aldatu-
Gaueko irudia.
-
Barruko eskailerak.
-
Contrerasen Malgré Tout lana sarreran.
-
Eskulturak areto batean.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Noble, John (2000). Lonely Planet Mexico City. Oakland California: Lonely Planet. 115.or. ISBN 1 86450 087 5. [1]
- ↑ https://www.creadores.unam.mx/instituciones/museo-nacional-de-arte-munal/[Betiko hautsitako esteka]