Mutinus elegans
Mutinus elegans Phallaceae familiako onddo espezie bat da.[1]
Mutinus elegans | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Phallales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Phallaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Mutinus | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Mutinus elegans E.Fisch., 1888 | |||||||||||||||||||||||||||
Basionimoa | Corynites elegans | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Deskribapena
aldatuKapela: (Errezeptakulu emankorra): 0,5-1 x 4-6 cm. Ez da ondo bereizten oinetik, kono itxurakoa, ia puntaduna, gorria, oinean lausotzen oinarrirantz; oliba antzeko edo oliba-arrexka koloreko glebaz estalita, delikueszentea, usain higuingarri indartsu samarra dariona.
Hanka: 0,5 eta 1 cm bitarteko diametrokoa eta 8 eta 12 cm bitarteko garaierakoa. Zilindrikoa, barnehutsa, oinarrira mehetua, zuria, baina arrosaz zikinduta ia denean.
Haragia: Zuri-arrosa, hauskorra, zulatua.
Bolba: Gaztetan arrautza luzanga bat bezala, zuria edo izokin kolore argikoa.
Exoperidioa: Lodia, muzilagotsua.[2]
Etimologia: Mutinus terminoa latinetik dator, zakila esan nahi duen “muto” hitzetik. Zakilaren txikigarritik. Elegans epitetoa ere latinetik dator, dotorea esan nahi duen “elegans” hitzetik. Bere itxuragatik.
Jangarritasuna
aldatuEz da jangarria.
Nahasketa arriskua
aldatuMutinus caninus-ekin nahasten den espeziea da.
Sasoia eta lekua
aldatuUdan. Basoetan edo soilgune belartsuetan.
Banaketa eremua
aldatuKanada, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Hawaii, Guatemala, Costa Rica, Kolonbia, Brasil, Azoreak, Kanariak, Europa, Taiwan, Ruanda, Australia.[3]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 641 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ Mutinus elegans: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.