Mycena stylobates Mycenaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Jangarritasuna ezezaguna, saihestu beharrekoa.

Mycena stylobates
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaMycenaceae
GeneroaMycena
Espeziea Mycena stylobates
P.Kumm., 1871
BasionimoaAgaricus stylobates
Mikologia
 
orriak himenioan
 
kono-formako txapela
 
himenioa adnatua da
 
hanka biluzik dago
 
espora zuriak dauzka
 
saprobioa da
 
ez da jangarria

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Sinonimoak: Agaricus dilatatus, Agaricus stylobates, Marasmius torquatus, Mycena dilatata.

Deskribapena

aldatu

Kapela: 0,2 et 0,7 cm bitarteko diametrokoa, konikoa, kanpai-itxurakotik lau-ganbilera. Gardentasunak edo hezetasunak ildaskatutako azala, kolore zurixkakoa, goia krema antzeko kolorekoa, geruza likatsu banangarri batez estalia.

Orriak: Libreak, sinuadoak, goranzkoak, lamelulekin, zuriak.

Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.

Hanka: 1 eta 4 cm bitarteko garaierakoa, zuzenetik okertura, fistulosoa, zurixka, oinarrian, disko nabarmenarekin, erradialki ildaskatua, ertzean ile luzeekin koroa moduan.

Haragia: Hutsala, zurixka kolorekoa. Usain eta zapore nabarmenik gabeak. Espora-jalkina zurixka.[2]

Etimologia: Mycena terminoa latinetik dator, perretxikoa, onddoa, esan nahi du. Stylobates epitetoa berriz grekotik dator, zutabeei eusten dien oinarria, esan nahi duen, "stylobate" hitzetik. Oinarrian duen erraboilari erreferentzia eginez.

Jangarriatasuna

aldatu

Ez du interes gastronomikorik.[3]

Sasoia eta lekua

aldatu

Urteko fruktifikazioak, sakabanatuak eta isolatuak, eroritako orrietan.

Banaketa eremua

aldatu

Mundu osoan barreiatzen da, kontinente guztietan zehar, Antartikan izan ezik, eta habitat ugaritan garatzen da.[4]

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 182 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Velazquez Vergara José Ignacio, Suarez Gil Angela. (2009). Catalogo micológico. Banco de setas.
  4. Mycena stylobates: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

aldatu
  NODES