Matematikan eta informatikan, n-kotea edo tupla n objektuen zerrenda ordenatua da, eta objektu horiek bere elementuak dira. Lehenengo elementua a1 adierazten badugu, bigarrena a2 eta horrela gainerakoak, an n-garren elementua; dagokion n-kotea honela adierazten da: (a1,a2,...,an).

Eredu erlazionala

aldatu

Datu-base erlazional batean, n-kotea entitate bati dagozkion atributuen multzoa da. n-kote bakoitzak atributuak irudikatzen dituzten zutabeak zeharkatzen dituen lerro bat betetzen du.

Kanpo estekak

aldatu
  NODES