Natalia Ginzburg

Idazle eta politikari italiarra

Natalia Ginzburg (jaiotza-izena: Natalia Levi; Palermo, Italia, 1916ko uztailaren 14a - Erroma, Italia, 1991ko urriaren 7a) italiar idazle, saiakeragile, antzerkigile eta politikaria izan zen.

Natalia Ginzburg


Italiako Errepublikako diputatua

1987ko ekainaren 25a - 1991ko urriaren 8a
Hautetsia: 10th Legislature of Italy (en) Itzuli

Italiako Errepublikako diputatua

1983ko uztailaren 8a - 1987ko uztailaren 1a
Hautetsia: 9th Legislature of Italy (en) Itzuli

Giulio Einaudi editions (en) Itzuli editore

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakNatalia Levi
JaiotzaPalermo1916ko uztailaren 14a
Herrialdea Italiako Erresuma  (1916ko uztailaren 14a -  1946ko ekainaren 18a)
 Italia  (1946ko ekainaren 18a -  1991ko urriaren 7a)
Lehen hizkuntzaitaliera
HeriotzaErroma1991ko urriaren 7a (75 urte)
Hobiratze lekuaUdako hilerria
Familia
AitaGiuseppe Levi
Ezkontidea(k)Leone Ginzburg (en) Itzuli  (1938 -  1944ko otsailaren 5a)
Gabriele Baldini  (1950 -  1969ko ekainaren 18a)
Seme-alabak
Haurrideak
Familia
LeinuaLevi-Tanzi family (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaTuringo Unibertsitatea
Hizkuntzakitaliera
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea, politikaria eta antzerkigilea
Lantokia(k)Erroma
Enplegatzailea(k)Giulio Einaudi editions (en) Itzuli
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaArteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Izengoitia(k)Alessandra Tornimparte
Genero artistikoaeleberria
antzerkia
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioajudaismoa
Alderdi politikoa Italiako Alderdi Komunista

IMDB: nm0320187 Musicbrainz: dd681ec2-e4eb-40b5-a0dc-f0d10aaf5037 Discogs: 5757556 Find a Grave: 93257492 Edit the value on Wikidata

Biografia

aldatu

Natalia Ginzburg Palermon jaio zen, 1916ko uztailaren 16an, jatorriz Triestekoa zen familia batean. Ama, Lidia Tanzi, abokatu sozialista baten alaba zen; aita, Giuseppe Levi, anatomiako irakaslea zen unibertsitatean.[1] 1919an, aita Turinera bidali zuten, eta familia guztia hara mugitu zen. Amak hezkuntza katolikoa jaso zuen, eta aita, familia judu bateko semea bazen ere, librepentsalaria zen; ez bata ez bestea ez ziren praktikanteak, eta Ginzburgek heziketa laikoa jaso zuen. Bigarren hezkuntzako ikasketak Alfieri institutuan egin zituen.[2]

1933an, bere lehen kontakizuna argitaratu zuen, I bambini, Solaria aldizkarian.[1]

Ezkontza, antifaxismoa eta Einaudi argitaletxea

aldatu

1938an Leone Ginzburgekin ezkondu zen. Jatorri errusiarreko intelektual antifaxista zen, eta errusiar literaturako eskolak ematen zituen; 1934 eta 1936 urteen bitartean kartzelan egona zen, bere ideologiagatik. Ginzburg senar-emazteek harreman handia izan zuten Turineko intelektual antifaxistekin, batez ere Einaudi argitaletxearen ingurukoekin; izan ere, Leone Ginzburg Einaudi argitaletxearen sortzaileetako bat izan zen 1933an. Esate baterako, harreman estua izan zuten Cesare Paveserekin eta Carlo Levirekin.

Erbestea eta senarraren heriotza

aldatu

1940an, Mussoliniren gobernuak Italiaren erdialdeko Abruzzo eskualdeko Pizzoli herrira erbesteratu zuen Leone Ginzburg, eta familia guztia hara joan zen bizitzera. Hiru seme-alaba izan zituzten: Carlo (1939) eta Andrea (1940), Turinen jaio zirenak, eta Alessandra (1943), Pizzolin jaioa.

1942an, Ginzburgek bere lehen nobela argitaratu zuen, La strada che va in città (Hirira doan bidea), Alessandra Tornimparte izengotiarekin argitaratu ere. 1945ean berriz argitaratu zuen, orduko hartan gerora beti erabiliko zuen izenarekin: Natalia Ginzburg.[1]

1944an, senarra atxilotu eta Erromako Regina de Coeli kartzelara eraman zuten, non heriotzaraino torturatu baitzuten.

Gerraostea: bigarren ezkontza eta argitalpenak

aldatu

Urte bereko urrian, Natalia Ginzburg Erromara itzuli zen, jada erbestealditik askatua, eta Einaudi argitaletxean lan egiten hasi zen, non bere nobelak argitaratu baitzituen. 1945eko udazkenean Turinera joan zen bizitzera; gurasoak eta seme-alabak ere hara joanak ziren, okupazio alemanak iraun zuen hilabeteetan Toscana eskualdean babestu ondoren

1945ean bigarren nobela argitaratu zuen, È stato cosí, eta Tempo saria irabazi zuen. Etsipenez, bortizkeriaz eta tristuraz gainezka egiten duen liburua da.[1]

1950ean bigarrenez ezkondu zen. Senarra, Gabriele Baldini, idazlea, unibertsitateko irakaslea eta ingeles literaturako aditua zen, eta Londreseko Kultura Institutu Italiarreko zuzendaria zen. Bi seme-alaba izan zituzten: Susanna (1954-2002) eta Antonio (1959-1960).

1952an Tutti i nostri ieri argitaratu zuen. 1961ean, berriz, Le voci della sera (Arratseko ahotsak) nobela laburra idatzi zuen, 2003an Salvador García Ruiz zuzendari espainiarrak zinemara egokitu zuena, Las voces de la noche izenburupean.

Liburu gehiago, senarraren heriotza eta politika

aldatu

1963an Lessico famigliare (Familiako lexikoa) liburu autobiografikoa argitaratu zuen, eta, arrakasta handia lortzeaz gain, izen handiko Strega saria irabazi zuen. Urte berean, Betaniako Mariaren papera jokatu zuen Pier Paolo Pasoliniren pelikula batean, Il Vangelo secondo Matteo; hori izan zen zineman egin zuen sartu-irten bakarra.

1969. urteak inflexio-puntu bat ezarri zuen 53 urteko idazlearen bizitzan. Batetik, senarra hil zitzaion; bestetik, Milaneko Piazza Fontanako sarraskiaren ondoren, tentsioaren estrategia abiatu zen Italian. Garai hartako ezkerreko militante intelektual italiar askoren antzera, Ginzburg gero eta gehiago eman zitzaion Italiako bizitza politiko eta kulturalari.[3] Nolanahi ere, idazten jarraitu zuen, familia-harremanek osatzen duten mikrokosmosarekiko gero eta interes handiagoa erakutsiz. Horren erakusgarri dira hurrengo urteetan argitaratu zituen liburuak: Caro Michele (1973), Famiglia (1977), La città e la casa (1984) eta La famiglia Manzoni (1983), liburu luze bezain sailkaezina, italiar idazle handiaren etxeko kontuei buruzkoa.

1983an Italiako Alderdi Komunistako diputatu hautatu zuten.

Saiakerak, antzerkia eta itzulpenak

aldatu

Kontakizunak eta eleberriak ez ezik, saiakerak eta antzerki-lanak ere idatzi zituen, eta itzulpen-lanak ere egin zituen.

Antzerkiari dagokionez, azpimarratzekoak dira Ti ho sposato per allegria (1970) eta Paese di mare (1972) lanak. Hasierako antzezlanak enkarguz idatzi zituen, baina, zaletu egin zen, eta ia-ia hil arte jarraitu zuen antzerkirako lanak idazten.

Itzulpenei dagokienez, berriz, frantsesetik itzulitakoak dira arrakasta handiena lortu dutenak: Marcel Proust, Gustave Flaubert eta Maupassant.

Erroman hil zen, 1991ko urriaren 7an, 75 urte zituela. Erromako Cimitero del Verano hilerrian lurperatu zuten.

Ginzburgek eleberri neorrealistak idatzi zituen, eta nabarmenak dira haietan ironia, jakinduria, argitasuna eta linealtasuna. Bereziki azpimarratzekoa da Ginzburgek familia-bizitza deskribatzeko zuen trebetasuna; familiarteko harremanak aztertu zituen; batez ere, emakumeek harreman horietan betetzen duten zeregina. Horixe izan zen, hain zuzen ere, bere lanetako gai nagusia, eta bai gaiagatik bai zerabilen estilo informalagatik bere obrak eragin handia izan du italiar idazle gazteengan.

Aurretik beste eleberri batzuk kaleratu ostean, halako batean bere familiaren historia kontatzea erabaki zuen, egiazko izenak aipatuz.[4] Asmo horren emaitza Lessico famigliare (1963) izan zen.

Bi lan itzuli dizkion Pello Lizarralde Larrazak dioenez, Natalia Ginzburg ez da kanon batean agertzen, hainbat arrazoirengatik: emakumea zen, eta gizon handi asko zituen inguruan (Pavese, Montale, Calvino, Passolini...); ez zuen landu genero jakin bat, eta bere literatura isiltasunaren literatura da. Bere ustez, horrek azaltzen du, neurri batean, gaur egun idazle ezagunagoa ez izatea.[4]

Nobela eta kontakizunak

aldatu
  • La strada che va in città , 1942
  • È stato così, 1947
  • Tutti i nostri ieri, 1952
  • Valentino, 1957
  • Sagittario, 1957
  • Le voci della sera, 1961
  • Lessico famigliare, 1963
  • Caro Michele, 1973
  • Famiglia, 1977
  • La famiglia Manzoni, 1983
  • La città e la casa, 1984

Saiakerak eta memoriak

aldatu
  • Marcel Proust, poeta della memoria, 1956.
  • Le piccole virtù, 1962
  • Mai devi domandarmi, 1970
  • Vita immaginaria, 1974
  • Serena Cruz o la vera giustizia, 1990
  • È difficile parlare di sé. Conversazione a più voci condotta da Marino Sinibaldi, 1999 (1991ko udaberrian Radio 3 irratian egindako elkarrizketa autobiografiko batekin)
  • Non possiamo saperlo. Saggi 1973-1990, 2001

Antzerki-lanak

aldatu
  • Ti ho sposato per allegria, 1966
  • Ti ho sposato per allegria e altre commedie, 19680 [Ti ho sposato per allegria; L'inserzione; Fragola e panna; La segretaria]
  • Paese di mare e altItzulpenakre commedie, 1971 [Dialogo; Paese di mare; La porta sbagliata; La parrucca]
  • Teatro, 1990 [Paese di mare e altre commedie, L'intervista eta La poltrona]

Itzulpenak

aldatu
  • Vercors, Il silenzio del mare, 1945
  • Marcel Proust, La strada di Swann, 1946
  • Gustave Flaubert, La signora Bovary, 1983
  • Molyda Szymusiak, Il racconto di Peuw, bambina cambogiana, 1986
  • Sirkku Talja, Non mi dimenticare, 1988
  • Guy de Maupassant, Una vita, 1994

Euskaraz

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c d SL, TAI GABE DIGITALA. (2021-10-08). «Natalia Ginzburg: Gauza txikiak kontatzeko handitasuna erakutsi zuen idazlea» naiz: (Noiz kontsultatua: 2021-10-09).
  2. Txantiloi:Cita web
  3. Vedi: Angela M. Jeannet, Giuliana Sanguinetti Katz "Natalia Ginzburg: a voice of the twentieth century University of Toronto Press, 2000.
  4. a b [|Lizarralde, Pello]. (Bideoa) Ehun urte bete dira Natalia Ginzburg jaio zela. (Noiz kontsultatua: 2017-08-02).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
  NODES
Done 1
eth 1