Nazio Batuen Egoitza
Nazio Batuen Egoitza New York hiriko eraikin multzo bat da. Arkitektura-konplexu hau Nazio Batuen Erakundearen egoitza izan da eraikitzen lanak burutu zirenetik, 1952an[1]. Manhattango Turtle Bay auzunean dago kokatua, East River-era ematen duten zoru zabaletan. Bere mugak hauek dira: mendebaldean, Fist Avenue; hegoaldean East 42nd Street; iparraldean East 48th Street eta, ekialdean, East River itsasartea. "Turtle Bay" terminoa batzuetan Nazio Batuen egoitza edo Nazio Batuak bere osotasunean izendatzeko ere erabiltzen da.
Nazio Batuen Egoitza | |
---|---|
Headquarters of the United Nations | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Ameriketako Estatu Batuak |
Estatua | New York |
Ameriketako Estatu Batuetako hiri | New York |
Borough | Manhattan |
Ur-masa | East River |
Koordenatuak | 40°44′59″N 73°58′03″W / 40.7496292°N 73.96739°W |
Altitudea | 12 m, itsas mailaren gainetik |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntzaren hasiera | 1948ko irailaren 14a |
Jabea | Nazio Batuen Erakundea |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Oscar Niemeyer Le Corbusier Harrison & Abramovitz (en) Julio Vilamajó Echaniz Howard Robertson (en) Skidmore, Owings and Merrill Liang Sicheng (en) Ernest Cormier (en) Sven Markelius (en) Best Overend (en) Wallace Harrison Gaston Brunfaut (en) |
Eraikitzailea | Turner Construction (en) Walsh Construction (en) |
Diseinatzailea | Arnstein Arneberg |
Estiloa | Nazioarteko estiloa |
Dimentsioak | 154,3 () m |
Solairuak | 39 |
Azalera | 18 acre |
20 | |
Honez gain, Nazio Batuen Erakundeak baditu beste hiru azpi-egoitza. Genevan (Suitza) 1946an, Vienan (Austria) 1980an, eta Nairobin (Kenia) 2011n. Egoitza hauek NBEen interesak ordezkatzen lagundu eta lan diplomatikoa errazteaz gain, badituzte lurraldez kanpotasun pribilegioak ere. Hala ere, New Yorkeko egoitzan aurkitzen dira NBEren organo nagusiak, besteak beste, Batzar Nagusia eta Segurtasun Kontseilua. Nazio Batuen Erakundeak dituen hamabost agentziak New Yorketik kanpo daude, beste egoitzetan edo beste hiri batzuetan. Alta, tokiko poliziaren, suhiltzaileen eta beste hainbat zerbitzuren ordainean, Nazio Batuen Erakundeak onartzen ditu tokiko, estatuko eta nazio mailako lege gehienak.
Nazio Batuen Erakundearen egoitza multzoa hainbat alditan eraiki zen eta arkitektura-konplexu guztia 1948a eta 1952a bitarte eraiki zen. Egoitzak East River itsasartearen ondoan dagoen lursail bat okupatzen du, 7 hektarea ingurukoa, eta William Zeckendorf-i erosi zitzaion, garai hartan New Yorkeko eraikitzaile nagusietako bat. Nelson Rockefeller-ek erosi zuen, familiaren Kykuit jabegoan kokatzeari ezezkoa esan ondoren, Manhattandik urrutiegi baitzegoen. 8 milioi dolarrengatik erosi zen lursaila eta Nelsonen aitak, John D. Rockefeller Jr.-ek finantzatu zuen, ondoren hiriari dohaintzan emateko. Wallace Harrison-ek, Rockefeller familiaren arkitekto pertsonalak, egoitza eraikitzeko lanak zuzendu zituen. Bere bulegoak, Harrison and Abramovitz, diseinuaren exekuzioa gainbegiratu zuen.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Erainkuntza nagusia 1948an hasi zen eta 1952an amaitu zen. Halere, 1951ko irailaren 9an inauguratu zen
Ikus, gainera
aldatu- Nazioen Jauregia Genevan