Nazio Batuen Giza Eskubideetarako Goi Mandatariaren Bulegoa
Nazio Batuen Giza Eskubideetarako Goi Mandatariaren Bulegoa (ingelesez, Office of the United Nations High Commissioner for Human Rights - OHCHR), Nazio Batuen sistema barruan dagoen erakundea da. Haren helburua munduan giza eskubideak zabaltzea eta babestea da. Haren egoitza Genevako Wilson jauregian dago (Suitzan). New Yorken ere Nazio Batuen egoitzan bulegoa du ere bai.
Nazio Batuen Giza Eskubideetarako Goi Mandatariaren Bulegoa | |
---|---|
Datuak | |
Izen laburra | HCDH |
Mota | Nazio Batuek ezarritako erakundea, human rights organization (en) eta idazkaritza |
Jarduera sektorea | international activities (en) |
Agintea | |
Lehendakaria | Michelle Bachelet, Prince Zeid bin Ra'ad (en) , Navanethem Pillay (en) , Louise Arbour (en) , Bertrand Ramcharan (en) , Sérgio Vieira de Mello (en) , Mary Robinson, José Ayala Lasso (en) eta Volker Türk (en) |
Egoitza nagusi |
|
Historia | |
Sorrera | 1993ko abenduaren 20a |
Jasotako sariak | |
webgune ofiziala |
Goi Mandatariaren funtzioak
aldatuGoi Mandataria giza eskubideen ardura duen Nazio Batuen funtzionario nagusia da. Idazkari Nagusiaren Albokoaren maila du eta zuzenean Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusiaren agindupean dago. Kargua 1993ko Vienako Adierazpena eta Ekintza Programan sortu zen.
Funtzio nagusiak:
aldatu-Giza Eskubideen aldeko mundu mailako mugimendua zuzendu behar du, biktimen bozeramalea eta aginte morala izanik. Mundu osoan zehar ibili behar du Giza Eskubideak zabaltzeko asmoz.
-Giza Eskubideen krisialdiak gertatzen direnean publikoki adierazpenak egitea.
-Giza Eskubideen alorreko hezkuntza zabaldu behar du eta zenbait gaietan prebentzio lanak egin behar ditu: pertsonen trafikoaren aurrean, homosexualitatearen jazarpenaren aurka, bioteknologiaren aurrean...
-NBEn esparru guztietan Giza Eskubideen arauak eta kontzeptuak zabaltzea.
-Egiten diren batzarretan Giza Eskubideen Batzordeari eta Batzorde Aholkulariari laguntzea.
Goi Mandatarien zerrenda
aldatu1994. urtetik hainbat goi mandatari izan dira,[1] egungoa Michelle Bachelet da, 2018ko irailean hasi zen karguan.
Argazkia | Agintalida | Izen-Abizenak | Herrialdea | Oharrak |
---|---|---|---|---|
1994-1997 | José Ayala Lasso | Ekuador | 1994ko apirilaren 5ean izendatu zuten,[2] | |
1997-2002 | Mary Robinson | Irlanda | 1997ko irailaren 12an hartu zuen kargua, Kofi Annan izendatua.[3] | |
2002-2003 | Sergio Vieira de Mello | Brasil | 2002ko irailaren 12an hartu zuen kargua, Kofi Annan izendatu zuen eta Irakera bidaiatzeko eskaria egin zion, Baghdaden erahil zuten 2003ko abuztuaren 19an, beste 22 kiderekin batera.[4] | |
2003-2004 | Bertrand Ramcharan | Guyana | Sergio Vieira de Melloren ondokoa zen, eta erahil zutenean kargua hartu zuen behin-behinean.[5] | |
2004-2008 | Louise Arbour | Kanada | 2004ko uztailaren 1ean hartu zuen kargua.[6] | |
2008-2014 | Navanethem Pillay | Hegoafrika | 2008ko uztailaren 28an izendatu eta irailaren 1ean hartu zuen kargua, izendapena bi urtez luzatu zioten.[7] | |
2014-2018 | Zeid Ra'ad Al Hussein | Jordania | 2014ko irailaren 1ean hartu zuen kargua, lehenengo asiar, musulman eta arabiarra izanik.[8] | |
2018-egun | Michelle Bachelet | Txile | 2018ko irailaren 1ean hartu zuen kargua.[9] |
Ikusi ere
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ (Ingelesez) «OHCHR | Past High Commissioners» OHCHR (Noiz kontsultatua: 2022-07-23).
- ↑ (Ingelesez) «OHCHR | José Ayala-Lasso» OHCHR (Noiz kontsultatua: 2022-07-23).
- ↑ (Ingelesez) «OHCHR | Mary Robinson» OHCHR (Noiz kontsultatua: 2022-07-23).
- ↑ (Ingelesez) «OHCHR | Sergio Vieira de Mello» OHCHR (Noiz kontsultatua: 2022-07-23).
- ↑ (Ingelesez) «OHCHR | Bertrand Ramcharan (Acting High Commissioner)» OHCHR (Noiz kontsultatua: 2022-07-23).
- ↑ (Ingelesez) «OHCHR | Louise Arbour» OHCHR (Noiz kontsultatua: 2022-07-23).
- ↑ (Ingelesez) «OHCHR | Navanethem Pillay» OHCHR (Noiz kontsultatua: 2022-07-23).
- ↑ (Ingelesez) «OHCHR | Zeid Ra'ad Al Hussein» OHCHR (Noiz kontsultatua: 2022-07-23).
- ↑ (Ingelesez) «OHCHR | Michelle Bachelet Jeria» OHCHR (Noiz kontsultatua: 2022-07-23).