Nazioarteko Eskubaloi Federazioa
Nazioarteko Eskubaloi Federazioa[1] (ingelesez: International Handball Federation edo IHF) eskubaloiaren arauak lehiaketa mailan erregulatzen eta aldiro nazioarteko txapelketak antolatzeaz arduratzen den mundu erakundea da.
Nazioarteko Eskubaloi Federazioa | |
---|---|
Datuak | |
Izen laburra | IHF |
Mota | nazioarteko kirol-federazioa eta handball federation (en) |
Jarduera | |
Kidetza | Association of Summer Olympic International Federations (en) |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Historia | |
Sorrera | 1946ko uztailaren 11 |
Aurrekoak | International Amateur Handball Federation (en) |
webgune ofiziala |
Bere egoitza Suitzako Basilea hirian du. 2007an 159 federakuntza nazional ditu afiliatuta, guztien artean 800.000 talde eta 19 milioi jokalari baino gehiago ordezkatzen dituztenak. Funtzioko presidentea 2000tik Hasan Mustafa egiptoarra da.
Historia
aldatuNazioarteko Eskubaloi Federakuntza 1946ko uztailak 11n sortu zuten Danimarkako hiriburua den Kopenhagen zortzi federakuntza nazionalek: Danimarka, Finlandia, Frantzia, Suedia, Norvegia, Herbehereak, Polonia eta Suitza.
1954an lehen Gizonezkoen Munduko Eskubaloi txapelketa ospatu zen Nazioarteko Eskubaloi Federakuntzaren agintaritzapean, Suedian, 6 selekzio nazionalek parte hartuz.
1957an Emakumezkoen Munduko Eskubaloi txapelketaren lehen edizioa ospatu zen Jugoslavian 9 selekzio nazionalen parte hartzearekin.
Olinpiar Jokoetan eskubaloiak lehen aldiz 1972an Münichen parte hartu zuen gizonezkoen mailan eta 1976koan emakumezkoen mailan.
Txapelketak
aldatu- Gizonezkoen Munduko Eskubaloi txapelketa
- Emakumezkoen Munduko Eskubaloi txapelketa
- Junior mailako Gizonezkoen Munduko Eskubaloi txapelketa
- Junior mailako Emakumezkoen Munduko Eskubaloi txapelketa
- Gazte mailako Gizonezkoen Munduko Eskubaloi txapelketa
- Gazte mailako Emakumezkoen Munduko Eskubaloi txapelketa
- Challenge Garaikurra
Antolaketa
aldatuFederakuntzaren egitura hierarkikoa Presidenteak, Idazkari Nagusiak eta Presidenteordeek, Kongresuak (bi urtez behin egiten dena), Talde Exekutiboak eta Batzorde Teknikoek osatzen dute.
Presidenteak
aldatuZenbakia | Epea | Izena | Herrialdea |
---|---|---|---|
1 | 1946 – 1950 | Gösta Björg | Suedia |
2 | 1950 – 1971 | Hans Baumann | Suitza |
3 | 1971 – 1984 | Paul Högberg | Suedia |
4 | 1984 – 2000 | Erwin Lanc | Austria |
5 | 2000 – | Hasan Mustafa | Egipto |
Federakuntza kontinentalak
aldatu2007an IHFk 160 federakuntza nazional afiliatuta ditu bost federakuntza kontinentaletan:
Izena | Siglak | Egoitza | Federakuntza kopurua | Web orrialdea |
---|---|---|---|---|
Afrikako Eskubaloi Konfederakuntza | (CAHB) | Abijan ( ) | 48 | [1] |
Panamerikar Eskubaloi Federakuntza | (PATHF) | Guaynabo (Txantiloi:PUR) | 24 | [2] |
Asiako Eskubaloi Federakuntza | (AHF) | Safat ( KUW) | 34 | [3] |
Europako Eskubaloi Federakuntza | (EHF) | Viena ( Austria) | 48 | [4] |
Ozeaniako Eskubaloi Federakuntza | (OHF) | Melbourne ( Australia) | 6 | [5] |
Federakuntza nazionalak
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ Euskalterm: [Eskubaloia Hiztegia] [2012]
Kanpo estekak
aldatu- (Ingelesez)IHFren webgune ofiziala