Neagh[1] (ingelesez Lough Neagh eta irlanderaz Loch nEathach) bere 392 km²-ko azalerarekin Irlanda osoko aintzirarik handiena da. Belfast hiritik 30 km mendebaldera dago. Ipar Irlandan dagoenez, Erresuma Batuko aintzirarik handiena ere bada. Luzeraz 30 km eta zabaleraz 15 km ditu. Antzira bere ertzeetan ez da oso sakona, ertzeetako batez besteko sakonera 9 metrokoa duelarik; aldiz, aintziraren sakonerarik handiena 25 metrokoa da.

Neagh
Lough Neagh (en), Loch Neagh (sco), Loch nEathach (ga)
Datu orokorrak
Garaiera16 m
Motaaintzira
Luzera30 km
Zabalera15 km
Azalera392 km²
Sakonera25 m
Bolumena3.600.000.000 m³
Geografia
Map
Koordenatuak54°37′06″N 6°23′43″W / 54.618333333333°N 6.3952777777778°W / 54.618333333333; -6.3952777777778
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Ipar Irlanda
Leku geografikoaIrlanda
Hidrografia
Betebidea
HustubideaLower Bann
Erresidentzia denbora1,24 a
Arroaren azalera4.550 km²

Hidrologia

aldatu

4.550 km²-ko arroa betetzen du, Ipar Irlandaren %91a hain zuzen ere. Hegoaldetik hainbat ibairen urak jasotzen ditu, garrantzitsuenak Upper Bann (Ipar Irlandako luzeena) eta Six Mile Water dira. Hustubide nagusia berriz Lower Bann da. Horregatik sarritan Bann ibaiak eraturiko aintziratzat hartzen da.

Konderriak eta hiriak

aldatu

Neagh aintzirak Antrim, Armagh, Down, Derry eta Tyroneko konderrien kostaldeak bustitzen ditu. Bere inguruetako hiri nabarmenenak Antrim, Toomebridge, Ballyronan, Lurgan, Craigavon eta Magherafelt dira.

Uharteak

aldatu

Erabilerak

aldatu

Aisialdia garrantzitsua bada ere, egun haizetsuetan urak asko harrotzen dira eta arriskutsua izan daiteke nabigatzea.

XIX mendean hainbat ubide eraiki ziren Neagh aintzira Ipar Irlandako kaiekin elkartzeko, hala Belfast, nola Newry. Erne aintzirarekin ere lotura eratu zen eta honi esker Limerick, Waterford eta Dublineraino iristea lortu zuen.

Arrantzarako egokia ere bada, batez ere aingirak hartzen direlarik. Azkenik hegazti migratzaileek ere turista ugari erakartzen dituzte.

Iruditegia

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. 159. araua. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2011-04-11).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
  NODES
Done 1