Needful Things
Needful Things (euskaraz Beharrezko Gauzak) Stephen King estatubatuar idazlearen beldurrezko eleberri bat da. 1991ko urriaan Viking Press argitaletxeak argitaratu zen.
Needful Things | |
---|---|
Datuak | |
Idazlea | Stephen King (1991) |
Argitaratze-data | 1991ko urria |
Generoa | Beldurrezko eleberria |
Jatorrizko izenburua | Needful Things |
Hizkuntza | ingelesa |
Argitaletxea | Viking Press |
Herrialdea | AEB |
Orrialdeak | 690 |
ISBN | 978-0-670-83953-7 |
OCLC | 28488981 |
Euskaraz | |
Izenburua | Beharrezko Gauzak |
Argumentua
aldatuAEBtako Maine estatuko Castle Rock udalerrian "Beharrezko Gauzak" deritzon denda berria ireki da, honek herritarren jakinmina piztu du. Dendaren nagusia Leland Gaunt izeneko adineko gizona da, edonor aldiro dendara hurbiltzen denean bezeroari beti ongi egokitzen zaion artikuluren bat eskura duen tipo atsegin eta jatorra.
Gainera saltzaileak eskeintzen dituen salgaien prezioak ikaragarri merkeak dira: Sandy Koufax beisbol jokalariaren kromoa, inauterietako beirazko pantaila edota Noeren ontziaren ezpala. Halere, Lelandek trukean bere bezero bakoitzak erosketa egitean Castle Rock udalerriko biztanle bati txantxaren bat egin diezaion eskatu ohi die. Gaunt herriko hainbat bizilagunen arteko ezinikusi, eztabaida eta istiluei buruz jakitun da, eta txantxa horiek liskar horiek areagotzeko bidea besterik ez dira, azkenean herria osoa eta biztanle guztiak buruagaldu eta biolentzia giro batean murgilduko direlarik.
Zinema
aldatu- Needful Things: 1993an Fraser C. Hestonek zuzendu eta Max von Sydow, Ed Harris, Bonnie Bedelia, J. T. Walsh eta Amanda Plummer aktoreek antzeztu zuten.