New Age musika inspirazio artistikoa, erlaxazioa eta baikortasun giroa sortzea oinarri duten hainbat estiloez osatutako musika genero bat da. Yoga, masajea, meditazioa eta irakurketa nahiz estresa kontrolatzeko ere erabili ohi da, bai eta etxe barnean edota beste espazioetan lasaitasun sortarazteko ere, eta maiz ekologismoa eta New Age pentsamoldearekin lotzen da.

New Age musika
Sorrera1960ko hamarkada
SorlekuaAEB eta Europa
HedapenaMundu osoan
Instrumentuakbiolina, banjo, gitarra, mandolina eta kontrabaxua
Azpigeneroak
New Age neoklasikoa, espazio musika, biomusika, New Age andearra, elektroniko progresiboa

1960ko hamarkadaren hasieran, AEBetan eta hippie kontrakultura mugimenduaren altxoan ezagutzera eman zen, Tony Scott musikariaren Music for Zen Meditation (1964) diskoa genero honetako lehenbizikotzat jo ohi delarik.

New Age musika elektronikoa edota akustikoa izan liteke, lehengo kasuan sintetizadoreak erabiltzea ohikoa izaten da, bigarrenean aldiz, txirula, pianoa, gitarra akustikoa eta mendebaldekoak ez diren musika-tresna ugari ere bai. Garai batean genero honetan giza ahotsak edo abestiak ez ziren batere ohikoak, baina denboraren poderioz ahotsak sartuz joan, eta gaur egun amerindiar, sanskrito eta tibetar abestiak sartu izan dira.

New Age generoko zenbait musikagileek New Age pentsamoldearekin modu irekian bat egiten dute, beste batzu aldiz pentsamolde horretatik guztiz kanpo daude, horietako askok genero honetan sailkatuak izatea ere ez dute oso gogoko, baina argitaletxe diskografikoek, musika dendek eta irratsaioek genero honetan sailkatu ohi dituzte.

Musikari nabarmenak

aldatu

Argitaletxeek eta irratsaioek honako musikari hauek New Age generoaren barnean sailkatu ohi dira:

Ikus gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
  NODES