No Gun Ri-ko sarraskia

Koreako Gerran AEBetako armada errefuxiatuen aurka burututako sarraskia

No Gun Ri-ko sarraskia (Hangul노근리 양민 학살 사건) 1950eko uztailaren 26tik 29ra burutu zen, Koreako Gerraren hasieran, AEBen aireko eraso batean Hego Koreako errefuxiatu kopuru zehaztugabe bat hil zutenean. Nogeun-ri herrixkatik gertu zegoen trenbide-zubi batean, Seuldik 160 km hego-ekialdera, Zalditeriako 7. Erregimentutuko soldaduek arma txiki eta astunak erabiliz, errefuxiatuen hilketa burutu zuten.

No Gun Ri-ko sarraskia
Irudia
Map
Motasarraski
Denbora-tarte1950eko uztailaren 26a - 1950eko uztailaren 29a
KokalekuNogeun-ri (en) Itzuli
HerrialdeaHego Korea
Pertsona hilak163
Pertsona zaurituak55
ErantzuleZalduneriako 7. Erregimentua

Gertakariak

aldatu

1950ko uztailaren 29an, No Gun Ri-ko sarraskia amaitu zuten Korean AEBek. Hilabete lehenago hasi zen Koreako Gerra, bitan zatitutako herrialdea batu nahian Ipar Koreako armada Hego Korean sartu zenean. Ipar korearren indarrak sorpresaz harrapatuta, Hego Koreako eta AEBetako armadak hegoaldera egin zuten, baita errefuxiatu kopuru handiak ere.

Uztailaren 25ean, Ipar Koreako indarrek Yongdong hiria hartu zutenean, No Gun Ri-tik 11 km mendebaldera, tropa estatubatuarrek inguruko herriak ebakuatzen zituzten, Chu Gok Ri eta Im Ke Ri-ko ehunka biztanle barne. Baserritar horiei beste batzuk gehitu zitzaizkien errepide nagusitik hegoalderantz zihoazela, eta 600 errefuxiatu inguruk Ha Ga Ri herrixkatik gertu dagoen ibai baten ondoan igaro zuten gaua.

Zazpi errefuxiatu soldadu estatubatuarrek hil zituzten gauean taldetik desbideratu zirenean. Uztailaren 26ko goizean, baserritarrek ikusi zuten eskoltatzen zituzten soldaduak joan egin zirela. Bidean jarraitu zuten orduan, baina tropa estatubatuarrek atxilotu zituzten errepide kontrol batean, No Gun Ri-tik gertu. Trenbidera igotzeko agindu zieten, eta han soldadu estatubatuarrek labanak eta bestelako gauzak miatu eta konfiskatu zituzten.

Errefuxiatuak trenbidearen lubetan zehar atseden hartzen ari zirenean, eguerdi inguruan, hegazkin militar amerikarrek bonbardatu zituzten. Hegazkin erasotzaileak behin eta berriz itzuli ziren, eta anabasa piztu zen errefuxiatuen artean. Orduan, soldaduak agertu ziren berriro, eta zaurituak tirokatzen hasi ziren.[1] Soldaduen suak bizirik gelditzen ziren errefuxiatuak trenbide zubi baten azpiko tunel bikoitz batera eraman zituen. Zubiaren lurpeko pasabideen barruan errefuxiatuak tirokatuta izan ziren, metrailadore astunek eta errifle-tiroek erorita. Tiroak zubiaren bi aldeetatik 7. zalditeriako tropen aldetik jaso zituzten.[2]

Pertsona hauen artean mozorroturik soldadu ipar korearrak zeuden beldurrez, estatubatuarrek errefuxiatuak hiltzeko agindua eman zuten eta hiru egunetan 300 zibil inguru hil zituzten. AEBetako soldaduak erretiratu zirenean, ipar korearrek lagundu zieten bizirik irten zirenei. 2001ean, AEBetako Gobernuak "zoritxarreko tragediatzat" jo zuen.[3]

Erreferentziak

aldatu
  1. Munwha Broadcasting Corp., South Korea, "No Gun Ri Still Lives On: The Truth Behind That Day," 2009ko iraila.
  2. Committee for the Review and Restoration of Honor for the No Gun Ri Victims (2009). No Gun Ri Incident Victim Review Report. Seul: Koreako Errepublikaren Gobernua. ISBN 978-89-957925-1-3.
  3. https://www.argia.eus/efemerideen-kanala/no-gun-ri-ko-sarraskia-amaitu-zuten-korean-aebek

Kanpo estekak

aldatu
  NODES
Idea 2
idea 2