Nomada

leku batetik bestera egoitza mugitzen duen gizatalde bateko kidea

Nomada jendea edo nomadak bizileku finkoa eduki ez eta leku batetik bestera mugitzen diren gizataldeak dira. Munduan 30-40 milioi nomada inguru daude, azken hamarkadetan beheranzko joera. Kultura asko tradizionalki nomadak izan dira, baina ohiko nomada portaera gero eta txikiagoa da herrialde industrializatuetan. Badude herri erdinomadak, sasoiko mugitzen direnak, baina bizileku iraunkorra dutenak.

Timbuktuko gizon tuareg bat.

Nomaden adibideak dira: Groenlandiako eskimalak bezalako herri ehiztari-biltzaileak, Amazoniako populazioak Hego Amerikan, Saharako basamortuko tuareg bezalako artzain nomaden herriak, herri beduino arabiarrak eta Asia erdialdeko zenbait herri. Mongoliako gaur egungo biztanleen kopuru handi bat ere nomadak dira.

Jarduera ohikoenak ehiza, fruituen bilketa eta artzaintza dira tradizionalki.

Ezaugarriak

aldatu

Nomadismoa giza talde baten etengabeko desplazamendua da, baina horrek ez du esan nahi mugarik ez dutenik. Orokorrean, herri nomadek zenbait muga dituzte eskualde baten barruan.

Gizarte nomada batentzat, bizimodu bat da, existitzeko modu bat, eta antolaketa sozial, politiko, erlijioso, administratibo eta ekonomiko egokitua du. "Nomadismo" hitzak giza iraupenaren eta garapenaren forma zaharrenak izendatzen ditu. Historia, antropologia, arkeologia, soziologia eta, bereziki, etnografia ditu aztergai.

Herri nomadak, euren jatorria, bizi diren inguruneak eta irauten duten modua bezain ezberdinak dira. Hala ere, herri nomada batek, orokorrean, antolaketa politiko, administratibo eta ekonomiko bat izan aren, herri sedentario batek baino gutxiago landua dago. Tribuak eta klanak dira antolakuntza-egitura nagusia. Hauek batu egiten dira mehatxu-egoerei, ezkontza-egoerei, iraupen-egoerei eta bestelako egoerei erantzuteko.

Historia

aldatu
 
Mongoliako nomadak.

Herri nomada baten historia marraztea ez da erraza. Idazkera, inskripzioak eta beste elementu batzuk sozietate sedentarioen ezaugarriak dira. Herri nomadei buruz iraganean eta gaur egun ezagutzen dena iturri sedentarioetatik dator. Tribu nomaden testigantzarik antzinakoenetako bat Biblian aurkezten da, bereziki Genesi eta Ixodoaren kontakizunetan. Arkeologia, lurraren eta bere jardueraren bidez nomada diren herrien beste iturri bat da, beti ehizarekin lotua.

Azkenik, testigantza biziduna herri nomada garaikideak dira, antzinako haien ondorengoak eta gaur egun nomadismoa aztertzeko eta ulertzeko bizi-iturri direnak.

Herri nomadak

aldatu
Kontinentea Territorioa Herri nomada
Amerika Txile Pehuenche, Puelche, Kollas
Kolonbia Nukak Makú, Wayúu
Mexico Chichimeca
Venezuela Wayúu, Yanomami
Afrika Kenia Turkana
Sahara Tuareg, Saharaui
Mauritania Maurí
Afrika Erdia Pigmeos, Baka, Twa, Binga, Mbuti
Hegoafrika Joisán
Asia Ekialde Ertaina Beduino
Mongolia Mongol
Nepal Rají
India Gadulia lohar,​ Rabari
Iran Kashgai
Turkia Yoruk
Afganistan Kochi
Europa Europa Zíngaro o Gitano
Espainia Gitano
Espainia Merchero
Grezia Sarakatsani
Groenlandia Esquimal (o Inuit)
Siberia (Errusia) Evenis
Ozeania Filipinak Aetas

Erreferentziak

aldatu
  1. Pastor Gonzalez, Jose Mari. (2014-09-17). «Nazio-identitatea eta erreferentzialtasuna EiTBn: Gaur Egun albistegiaren kasua» Uztaro. Giza eta gizarte-zientzien aldizkaria (90): 59–74. doi:10.26876/uztaro.90.2014.4. ISSN 1130-5738. Noiz kontsultatua: 2021-05-11.
  2. «Nomad | Encyclopedia.com» www.encyclopedia.com Noiz kontsultatua: 2021-05-11.

Kanpo estekak

aldatu
  NODES
Done 1