Nostradamus
Nostradamus,[1] jaiotzez Michel de Nôtre-Dame edo Miquèl de Nostradama okzitanieraz (1503ko abenduaren 14a - 1566ko uztailaren 2a) munduko profezia iragarle ospetsuenetarikoa da. Les Prophéties liburua idatzi zuen; batzuen esanetan, haren 941 errimatutako lauko txikietan etorkizuna irakur omen daiteke.[2]
Nostradamus | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Michel de Nostredame |
Jaiotza | Saint-Rémy-de-Provence, 1503ko abenduaren 14a |
Herrialdea | Frantziako Erresuma |
Heriotza | Salon-de-Provence, 1566ko uztailaren 2a (62 urte) |
Hobiratze lekua | Collégiale Saint-Laurent de Salon-de-Provence (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: gaixotasun kardiobaskularra |
Familia | |
Aita | Jaume de Nostredame |
Ezkontidea(k) | Anne Ponsarde (en) ezezaguna (1531 (egutegi gregorianoa) - 1532 (egutegi gregorianoa)) |
Seme-alabak | ikusi
|
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Montpellierreko Unibertsitatea Avignongo Unibertsitatea |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | farmazialaria, astrologoa, mediku idazlea, matematikaria, medikua, astronomoa eta idazlea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | katolizismoa |
Liburua kaleratu zenetik, Nostradamusen gaineko gurtza handituz joan da. Hainbat gertaera historiko iragarri omen zituen, baina idatzitakoaren interpretazioak aldatzen dira interpretatzailearen arabera. Oraindik inork ezin du, gertatu baino lehen, Nostradamusen lauko txikietan oinarrituz ezer iragarri. Hala eta guztiz ere, iragarle harenganako interesa ez da gutxitu.
Biografia
aldatuHaurtzaroa
aldatuMichel de Nostredame 1503ko abenduaren 14an jaio zen (zenbaitek jaiotza urte bereko abenduaren 21ean kokatzen du) Saint-Rémy-de-Provencen, Frantziako hegoaldean, eta Jaume de Nostredame merkatariaren semea zen. Aitaren aldeko aitona Émile judua zen, baina Proventzako agintariek herritar juduak kristautzera behartu zituztenean, itxuraz behintzat, familia erlijio katoliko erromatarra besarkatu zuten.
Haurtzaroan, Nostradamusek matematika eta astrologiarako gaitasun handiak zituela erakutsi zuen. Irakasleak mindu zituen ez gutxitan, Kopernikok astronomiaren alorrean aurkezturiko teorien alde agertu zenean.
Ikasle-garaia
aldatu15 urte zituela, Nostradamus Avignoneko (Frantzia) Unibertsitatean sartu zen batxilergoa ikastera. Urtebetez, Triviuma —Erdi Aroan ikasten ziren hiru ikasgai garrantzitsuen elkarketa, hots, gramatika, erretorika eta logika— burutzea lortu zuen, garai hartako izurri beltzak Avignonen itxiera ekarri eta bere ikasketekin segitzeko beste erakunde bat bilatzeko beharrean aurkitu zen arte. Zenbait urteren ostean, Montpellierreko Unibertsitatean sartu zen, Medikuntza ikasteko, eta batxilergoko azterketak 1525an amaitu zituen.
Izurri pneumonikoaren agerpenak ikasketak eten zizkion berriz ere eta Frantzia osoan zehar bidaiatzera behartuta egon zen, gaixoei elikadura dieta egituratuagoak jarraitzen, oheko arropa erabiltzen, ura ematen eta korridoreak garbi mantentzen lagunduz. Bidaia haietan zehar, informazio ugari lortu eta partekatu zuen hainbat doktore, alkimista, kabalista eta berpizkundeko mistikorekin, klandestinoki. Botikari gisa eskuraturiko ezagutza oso erabilgarria gertatu zitzaion pilula arrosa sortzeko: botika hura garai hartan oso ezaguna bilakatu zen, izurriari aurka egiten zion C bitamina dosi gogorra izateagatik.
1530ean, Montpellierrera itzuli zen doktoretza bukatzeko asmoz, baina unibertsitateak kanporatu egin zuen, aurrez botikari gisa lanean ibilitakoa zela jakitean, espresuki debekatua baitzegoen unibertsitateko estatutuetan. Kaleratzearen ostean, oraindik indarrean zirauen izurriaz beldurturiko gizarte batean botikari gisa lan egitera itzuli zen.
Lehen ezkontza
aldatu1531n, Julius Cesar Scaliger medikuak Michel Agen herrira joatera gonbidatu zuen eta hantxe bere lehen emaztearekin ezkondu zen; haren izena eztabaidatua da oraindik, baina Henriette d'Encausse eta Anne de Cabrejas (Perpinyàn bizi zen gazte katalana) dira onartuenak. Bi seme izan zituen azkenarekin. 1537an, bai emaztea eta bai bi haurrak hil egin zitzaizkion, izurri pneumonikoaren ondorioz, ziurrenik. Une hartan, Scalingerrek eztabaida bat izan zuen berarekin, eta Elizako agintariek Okzitaniako Tolosan Inkisizioaren aurrean salatzeko eskatu zioten, Ama Birjinaren estatua baten eraikuntzaren inguruan eginiko iruzkin zakar baten ondorioz.
1545ean, Louis Serre fisikariarekin batera Marseillara joan zen izurriaren beste agerraldi bati aurka egiteko. Gero, Salon-de-Provence eta Aix-en-Provence eskualdeetan gaixotasuna errotik kentzen segitu zuen: Salon-de-Provence finkatu zen, hil arte.
Bigarren ezkontza
aldatuSalon-de-Provencen ezarri zenean, 1547an, Anne Ponsarde Gemelle izeneko alargun dirudun batekin ezkondu zen eta beste seme bat izan zuten.
Garai hartan, Medikuntzatik aldentzen hasi zen, praktika ezkutuetara hurreratzen zen ahala. Etorkizuna aurreikusteko omen zuen gaitasun horretaz baliatuz, zenbait almanaka edo urtekari idazten hasi zen (lehena 1550ean argitaratu zen); han, bere benetako izenaren itzulpen latindarra erabiltzen hasi zen, gaur egun erabiltzen dugun Nostradaums, alegia. Lortu zuen arrakastari esker, argitalpen gehiago (eta sarriagotan) idaztera bultzatua sentitu zen.
Aristokraziarekiko lotura
aldatuArgitalpen profetikoen sortaren arrakastaren ostean, frantses eskualde askotako jendea Nostradamusekin harremanetan jartzen hasi zen, horoskopoak erabiliz euren etorkizuneko bizitzan gertatuko zena jakitea helburu. Gero eta bezero gehiago zituela ikusirik, beste proiektu bati hasiera ematea pentsatu zuen: 1.000 lauko txiki edo zenturiaz osatutako liburua idaztea, alegia. Horietako, aurreko hiru almanaketako informazioa zabaltzen zuten profezia bertsoak ziren. Dena den, eta Inkisizioarekin sor zitezkeen liskarrak saihesteko, profeziak iluntzeko metodo bat asmatu zuen, hitz jokoak erabiliz eta hizkuntzak nahastuz (proventzera, greziera, latina, italiera, hebreera eta arabiera, esaterako).
Profeziak izeneko lan nagusia argitaratu zenean, jende askok haren edukia gaitzetsi zuen, deabruarengandik lorturiko informazioaz osaturik zegoela argudiatuz, eta Nostradamusi heretikoa izatea leporatuz. Hala ere, gizarteko zenbait sektorek argitalpenaren alde egin zuten, garrantzi espiritualaren ezaugarri batzuk emanez eta lana Bibliaren osteko obra egiazkotzat hartuz.
Bitartean, Katalina Medici —Henrike II.a Frantziakoaren emaztea— Nostradamusek argitaraturiko almanaka guztiak irakurri ostean, haren jarraitzaile nagusi gisan azaldu zen. Horren ondorioz, Parisera gonbidatu zuen, horoskopoen bitartez bere seme-alaben etorkizunari buruz galdetzeko.
Azken urteak eta heriotza
aldatu1566. urte aldera, hezueriak Nostradamus jo zuen eta edema bilakatu zitzaion. Uztailaren 1ean, bere idazkari Jean de Chavignyri adierazi zion hurrengo goizean, jada, ez zutela bizirik aurkituko.
Honela dio Nostradamusen epitafioak, zeinaren lehen profeziek jada ospe nabarmena eman zioten:
« | Hemen daude Michel Nostradamus gorenaren herio-hondarrak, hilkorren ustetan, luma ia jainkotiarraz eta astroen eraginpean munduaren etorkizuna idazteko gizon duin bakarra | » |
Haren lanaren interpretazioa
aldatuZenbait testu bibliografikoren arabera, Nostradamus heretiko izatea leporatu eta Inkisizioak jazarria izatearen beldurrez bizi zen. Izan ere, garai hartan ideia polemikoak zabaldu zituzten beste zenbait autore torturatuak edo sutan erreak izan ziren.
Nostradamusen zenbait interpretatzaileren arabera (izan ere, eszeptikoen arabera, haren hitzak guztiz askeak dira, eta ez dago zer interpretatu) arrazoi hori zela eta, eta inork etorkizuna bere profeziak erabiliz alda ez zezan, Nostradamusek guztiz kriptikoak bilakatu zituen, beharbada poesiaren metrika errespetatzeko balio zuten hitz kalifikatzaileak ezabatuz, profeziako beste zatien aipamenak eginez, eta esaldi enigmatikoak eraikiz, apokope, metatesi eta anagrama laburren bitartez. Lauko txikiak metaforaz eta Nostradamusek modu oso berezi batean erabilitako hitz greziar eta latindarrez beteta daude, Jorge Luis Borges eta Mateo Blancoren metodoaren antzera.
Lauko txiki horien iluntasunari esker, ziurrenik, lan haiek mende ugari irautea lortu dute: nolanahi ere, mendeetan zehar, aditu bakoitzaren araberako interpretazioak izan dira. Liburu asko idatzi izan dira haietan oinarrituta, argitalpen batzuetatik besteetara zenbaitetan edukiaren irakurketa aldatu bada ere.
Iragarpenetarako prestakuntza eta metodoak
aldatuHaren ikerketa medikoek Alberto Magnusek, Paracelsok eta Kornelio Agrippak eginiko idazkiak jasotzen zituzten, besteak beste. Nostradamusek Salomonen kodeei buruzko liburu bat zuen eta juduen kabala aztertu zuen, zeinak bizitzaren zuhaitza (hamar kontzientzia-mailadun bide mistikoa) aztertuz Jainkoarekin elkartzea posiblea dela baieztatzen duen. Sizilian mistiko sufiekin harremanetan izan zen eta beraien maisu Al-Ghazzalik idatzitako Muturreko Zorionaren Elixirra irakurri zuen. Horrez gain, De Mysteriis Aegyptorum (Egiptoar misterioak) lana ere aztertu zuen, IV. mendeko Iamblichus neoplatonikoak kaldear eta asiriar magiari buruz idatzitako liburua.
Nostradamusek teknika ugari erabili zituen etorkizuneko probabilitateak ezagutzera heltzeko behar zuen meditazio-egoerara heltzeko. Trantze egoerara heltzeko antzinako sugarraren kontenplazioan eta uraren kontenplazioan oinarrituriko teknikak erabili zituen (zenbaitetan, baita biak batera ere). Teknika horiek adimena gerarazi eta norberaren barnea ikustea lortzeko sortuak izan ziren. Horiez gain, Branchus Greziako profeta delfostarraren teknika ere erabili zuen, hots, brontzezko tripode batean eseri eta brontzezko ontzi baten barrenean kokaturiko urari, olioari eta espeziei begiratzea. Henrike II.ari idatzitako gutun batean honela dio Nostradamusek:
« | Nire arima, garuna eta bihotza kezka oroz hustu ditut eta adimena lasai eta bare edukitzea lortu dut; brontzezko tripodea erabiliz iragarpenak egiteko betebeharrak dira horiek | » |
Gaur egun, Nostradamusen garaian zegoen muturreko zentsura egoeran ez bezala, egoera meditatiboan edo garun frekuentzia thetan sartzeko teknikak azaltzen dituzten liburu ugari daude.
Eszeptizismoa
aldatuEszeptikoen arabera, Nostradamusen neurri gabeko ospea gaur egungo interpreteek eraiki dute, haren hitzak gaur egungo gertakarietara lotuz (nola gertatuko direla ziurtaturik daudenetara, hala nahitaezko kontsideratzen ditugun horietara), atzera-eraginezko aurrezagutza deritzon prozesu baten bitartez. Zenbaiten ustez, ez dago gertakari jakin bat gertatu aurretik modu egokian aurreinterpretatu den Nostradamusen lauko txikirik, eta hala direnak orokorregiak dira ezer frogatzeko (mendebaldean sute bat egongo da eta ekialdean guda izugarri bat hasiko da bezalako esaldiak, adibidez).
Interpretazio aldakor horiek demostratzeko bide eraginkor bat gaur egungo poeta edo konposatzaileren baten estrofak hartu (Bob Dylan abeslariarenak, esaterako) eta itxura profetikoa izan dezaketela egiaztatzea da. Gainera, badira iragarpenak egiteko erabil daitezkeen zenbait trikimailu (Nostradamusez gain Bibliak ere erabiliak, esaterako), iragarpen anbiguoak egitea, askotan gertatzen diren gertaerak iragartzea, etab.
Zenbait adituren ustez, Nostradamusek ez zuen profeta gisa idatzi, bere garaiko gertakarien inguruko iritzia emateko baizik: teoria horren arabera, idazkera kriptiko eta metaforikoa jarraitua izatea saihesteko tresna omen da. Horren adibidetzat har daiteke, esaterako, San Joanen Apokalipsiaren interpretazioa: autoreak beharbada bere garaiko gertakariak besterik ez zuen deskribatu nahi, baina denbora igaro ahala, haren idatziak profetikoak kontsideratuak izatera heldu ziren.
Lauko txikien zati handi batek askotariko hondamendiak deskribatzen ditu, izurriteak, lurrikarak, gerrak, uholdeak, hilketak, lurraren antzutasuna eta guduak, besteak beste.
Zenbait iragarpen orokorrak dira oso, lekurik edo garairik azaldu gabe; beste batzuek, aldiz, pertsonaia bati buruz edo talde txiki baten inguruan hitz egiten dutela dirudi. Batzuek herri edo hiri bakunei egiten diete erreferentzia, eta beste batzuek, aldiz, herri ugari aipatzen dituzte.
Akuareladun eskuizkribua
aldatu1982an, Enza Massa italiar kazetariak Italiako Liburutegi Nazionalean, Erroman, zegoen antzinako zenbait testuren azterketa bideratzen, dokumentu multzo batean 80 akuarelaz osaturiko 1629ko eskuizkribu misteriotsu bat aurkitu zuenean. Azken orrialdean irakur daitekeenez, Cinus Beroaldus anaia kartusiarrak jaso zuen liburua Cèzar de Nostredamerengandik, frantziar nuntzioarentzat, Maffeo Barberini kardinalarentzat, opari gisa (kardinal hura Urbano VIII.a Aita Santua izan zen gerora). Testu berean, aurrerago, norbaitek akuarelak Miguel de Nostradamusek eginak izan zirela iradokitzen du.
Zuzena ez dela uste bada ere, Javier Ruzok bere liburuan Cèzar de Nostredamere miniatura-margolari trebea zela aipatzen du, eta badirudi akuarelak antzinako Aita Santuen irudikapena direla. Gainera, ez dago Nostradamus margolari iaioa zenik frogatzen duen erreferentziarik. Liburua Joaquin de Forieren Aita Santuen irudikapenen liburuaren beste bertsio bat dela uste da.
Egun, lana Erromako Crisostomi Institutuak hainbat metodo erabiliz aztertu du (karbono 12aren frogaz eta tinta, mina eta koloreen analisia kimikoaz, besteak beste). Horri esker, koadernoko orriak, marrazkiak eta koloreak 1450. urte ingurukoak direla zehaztu da. San Malakiasen Aita Santuen sekuentzia osagabean oinarrituriko iradokizunak XVII. mende erdialdekoak dira. Azken orrialdeetako kaligrafia-idatziak (lumaz idatziak), aldiz, 1870. urte ingurukoak dira. Aurkikuntza horiek Vincent Bridgesek AEBn emaniko hitzaldi publiko batean aurkeztu ziren.
Lanik garrantzitsuenak
aldatu- Interprétation des Hyéroglyphes de Horapollo
- Traité des Fardements et Confitures, Lyon, 1556
- Les Vrayes Centuries et Prophéties de Maistre Michel Nostradamus, argitalpen originalak; 1556an Avignonen eta 1558an Lyonen
- Les Vrayes Centuries et Prophéties de Maistre Michel Nostradamus, Lyon 1568 (hamar zenturiadun hilondoko argitalpena)
- Les Vrayes Centuries et Prophéties de Maistre Michel Nostradamus, Troyes 1610 (errege-inprentaren edizioa, hamabi zenturiaduna)
- Vaticinia Michaelis Nostredami de Futuri Christi Vicarii ad Cesarem Filium
Zinema
aldatu- Nostradamus (1994)
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskaltzaindia. (PDF) 185. arauaː Errenazimentuko pertsona-izenak. .
- ↑ «Aldizkari Digitala: Nostradamusen iragarpenetan sinesten duzu?» www.ikasbil.eus (Noiz kontsultatua: 2022-08-26).
Bibliografia
aldatu- Gerson, Stéphane (2012). Nostradamus: How an Obscure Renaissance Astrologer Became the Modern Prophet of Doom. New York: St. Martin's Press. ISBN 978-0-31261368-6. OCLC 823711679.
- Mcmann, Lee (2018). Nostradamus, The Man Who Saw Through Time. A & D Publishing. ISBN 978-1-51543771-0. OCLC 103357083.
- Smoley, Richard (2010). The essential Nostradamus: Literal translation, Historical commentary, and Biography. New York: Tarcher/Penguin. ISBN 978-1-58542794-9. OCLC 441177954.
- Huchon, Mireille (2021). Nostradamus (French ed.). Gallimard. ISBN 978-2-07013801-2.
- Eugen Parker, « La légende de Nostradamus et sa vie réelle », Revue du Seizième Siècle, tome X, 1923, p. 93-106, 148-158.
- Edgar Leroy, Les Origines de Nostradamus : 1503-1566, p. 3-38, Mémoires de l'Institut-historique de Provence, Tome XVII, 1941
- Edgar Leroy, Jean de Saint-Rémy, bisaïeul de Nostradamus, p. 101-107, dans Provence historique, tome 10, fascicule 40, 1960 (lire en ligne) [archive]
- E.P.E. Lhez, Aperçu d'un fragment de la correspondance de Michel de Nostredame,p. 117-142, dans Provence historique, tome 11, fascicule 44, 1961 (lire en ligne) [archive]
- E.P.E. Lhez, Aperçu d'un fragment de la correspondance de Michel de Nostredame (suite),p. 205-229, dans Provence historique, tome 11, fascicule 45, 1961 (lire en ligne) [archive]
- E.P.E. Lhez, L'ascendance paternelle de Michel de Nostredame, p. 385-424, dans Provence historique, tome 18, fascicule 74, 1968 (lire en ligne) [archive]
- Éric Muraise, Saint-Rémy de Provence et les Secrets de Nostradamus, 1969
- Dr Edgar Leroy, Nostradamus, ses origines, sa vie, son œuvre, éd. Bergerac, 1972 (rééd. Jeanne Laffitte, Paris, 1993).
- Georges Dumézil, « ...Le moyne noir en gris dedans Varennes » Sotie nostradamique suivi d'un Divertissement sur les dernières paroles de Socrate (Gallimard, 1984).
- Louis Schlosser, La vie de Nostradamus, Paris, 1985.
- Michel Chomarat, avec la collaboration de Jean-Paul Laroche, Bibliographie Nostradamus XVIe - XVIIe – XVIIIe siècles, Baden-Baden et Bouxwiller, 1989.
- Michel Dufresne, Dictionnaire Nostradamus, Chicoutimi (Québec), éd. J.C.L., 1989.
- Robert Benazra, Répertoire chronologique nostradamique, 1990.
- Pierre Brind'Amour, « Nostradamus et l'histoire romaine », dans Hommage à la mémoire de Ernest Pascal, (dans Cahiers des Études anciennes, t. 23), 1990, t. 1, p. 55-65.
- Pierre Brind'Amour, Nostradamus Astrophile, 1993.
- Jacques Halbronn, Le texte prophétique en France, ormation et fortune, Thèse, Paris X-Nanterre. Dir.: Jean Céard, 1999. (à lire sur propheties.it)
- Roger Prévost, Nostradamus, le mythe et la réalité, 1999.
- Bernard Chevignard, Présages de Nostradamus, 1999.
- Dr Lucien de Luca, Logodaedalia, 2001.
- Denis Crouzet, Nostradamus. Une médecine des âmes à la Renaissance, Paris, 2011.
- Jacqueline Allemand, Michel de Nostredame de Saint-Rémy-de-Provence, M. Chomarat, 2013.
- Mireille Huchon, Nostradamus, Gallimard, 2021, 368 p. (ISBN 2070138011, présentation en ligne [archive])
Kanpo estekak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Nostradamus |
- (Gaztelaniaz) Profetikoak kontsideratzen diren lauko txikien adibideak
- (Gaztelaniaz) Nostradamus kultura herrikoian
- (Gaztelaniaz) Nostradamusen iragarpenak
- (Gaztelaniaz) San Malakiasen profeziak
- (Ingelesez) Nostradamus Prophecy