Ohrid-eko aintzira
Ohrid-eko aintzira[1] (albanieraz: Liqeni i Ohrit; mazedonieraz: Охридско Езеро, Okhridsko Ezero), Ipar Mazedoniako Errepublika eta Albaniaren arteko mugaren hego-ekialdean dagoen aintzira bat da, 358 km²-ko azalera duena. Balkanetako aintzirarik sakonena da (288 m), eta munduko zaharrenetakoa, Titikaka eta Baikal aintzirekin batera.
Ohrid-eko aintzira Liqeni i Ohrit Охридско Езеро | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 695 m |
Mota | aintzira eta ancient lake (en) |
Luzera | 30,4 km |
Zabalera | 14,8 km |
Azalera | 349 km² |
Sakonera | 288,7 m |
Bolumena | 55.400 hm³ |
Geografia | |
Koordenatuak | 41°02′N 20°43′E / 41.03°N 20.72°E |
Honen parte da | Natural and Cultural Heritage of the Ohrid region (en) |
Hidrografia | |
Betebidea | ikusi
|
Hustubidea | Drin Beltza |
Erresidentzia denbora | 70 a |
Arroaren azalera | 1.414 km² |
Prespa aintziraren infiltrazioei esker elikatua, Itsaso Adriatikoan itsasoratzen da. Ur gardenak, batzuetan 22 metroko sakonera arte gardenak, eta fauna aberats eta askotarikoa izateagatik da ezaguna.
Erriberako ekialdean dagoen Ohrid hiritik hartzen du izena. Mazedoniako Errepublikaren hiriburu turistikoa da, eta aintzira, hainbat hondartza eta bizantziar monasterioz inguratuta dago, herrialdeko erakarpen handienetakoa delarik. Bestalde, 1979an gizon-emakume guztion ondare bezala izendatu zuten duen ohiz kanpoko izaera naturalarengatik eta 1980an sailkapena erriberako toki historiko eta kulturaletara ere zabaldu da.
Geografia
aldatuTopografia
aldatuHego-ekialdeko Europako Balkanetako penintsulan kokatzen da. Albaniak, mendebaldean, eta Mazedoniako Errepublikak, bi herenen jabe denak, ekialdean partekatzen dute.[2] Beste aintzira handi batzuek inguratzen dute, hurbilen duena Prespa aintzira da, Mazedoniako Errepublikak, Albaniak eta Greziak partekatzen dutena.
Ohrid-eko aintziraren uren gardentasuna fosforo maila baxuei dagokie, oligotrofia deritzon fenomenoari. Ohrid-eko aintzirak litroko 4,5 μg fosforo ditu bakarrik. Konparazioan, adibidez, Genevako aintzirak litroko 10 miligramo ditu, nahiz eta ez dagoen fosforo isuriengatik kutsatuta.
Naturaren degradazioa eta zaintza
aldatuAintzira faktore askoren erruz dago arriskuan, denak gizakiaren jarduerekin eta bertan egotearekin erlazionatuak.
Uraren kutsadura
aldatuUraren kutsadura lehendabiziko ingurumen-arazoa da. Urak erriberako nekazariek erabiltzen dituzten pestizida eta ongarriekin kutsatuta daude, eta baita tokiko isurketengatik ere. Adibidez, 2006 arte Pogradec hiriko hondakin-uren 30%a inolako tratamendurik gabe botatzen zuten aintzirara. Ordutik, hondakin-urentzako araztegi bat eraiki da.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskaltzaindia. Europako toponimia fisikoa. .. Ohrid leku-izeneko "h" letra gaztelaniazko "j" bezala ahoskatzen da
- ↑ (Ingelesez) Global environemental facilities, World Bank - Lake Ohrid conservation project.
Kanpo estekak
aldatu- (Frantsesez) Site de l'UNESCO, fiche «Patrimonio naturel et culturel de la région d'Ohrid».
- (Ingelesez) Ohrid hiriko gune ofiziala.
- (Ingelesez) Ohrid-eko aintzira Mazedoniako turismoko gunean.