Oiloaren jokoa (ingelesez: game of chicken) automobilismo edo motoziklismo lehiaketa bat da, non bi ibilgailuk kontrako norantzan gidatzen duten; bere ibilbidetik mugitzen den lehenengoak talka ekiditeko, galtzen du, eta "oilo" bat bezala kiklitzeagatik umiliazioa jasaten duen. Jokoaren helburua atzera botatzen denaren gaineko presio psikologikoa egitea da. Joku estatiko bat da, informazio osokoa.

Joko honen adibide bat Rebel Without a Cause filmean agertzen da, nahiz eta kasu hartan bi gidariek labar baterantz doazen abiadura bizian, eta lehenengoa kotxetik aldentzen oiloa da. Kamikaze jarrera honetan bata bestearen aurka joaten den bertsioa ohikoagoa da. Praktikan ez da, hala ere, gertakari ohikoa, eta fikzioan erabiltzen den errekurtsoa da.

Jokoen teorian aztertzen den jokoetako bat da, eta gaur egun metafora gisa erabiltzen da ere, bi bandok ezer irabazteko ez duten egoera batean oldartzen direnean, inork atzera botatzeko asmorik gabe. Bertrand Russellen arabera Gerra Hotzan emandako armatze orokorra oiloaren jokoaren bertsio bat izango litzateke.

Kanpo estekak

aldatu
  NODES