Olifante
Olifantea elefante letaginetan tailatutako haize musika tresnak ziren. Erdi Aroko zaldunek, abisu seinale gisa jotzen zituzten.
Olifante batzuk, oso modu aberatsean apainduta zeuden, benetako arte obrak bezala kontsideratuak izan direnak. Oso ohikoa da, instrumentu hau adarrarekin nahastea, nahiz eta inongo zerikusirik ez duten.
Olifante ospetsuak
aldatu- Errolanen adarra, Orreagako guduan ustez erabila eta Errolanen Kantorean aipatua, baina erlikia gisa gorde dena mende batzuk geroagokoa dela konprobatu dena.
- Gaston IV.a Bearnoko bizkondearena. Alfontso I.a Aragoiko erregearentzat Zaragozako konkistaren buru izan zena. Bere olifantea herri honetako katedralean dago.