Ontario[1] (ingelesez: Lake Ontario, frantsesez: Lac Ontario) Amerikako Aintzira Handietako txikiena (18.960 km²) eta ekialdekoena da. Iparraldean Kanadako Ontario probintzia du, eta hegoaldean Estatu Batuetako Niagarako penintsula eta New York estatua.

Ontario
Datu orokorrak
Garaiera74,1 m
Motaaintzira
Luzera311 km
Zabalera85 km
Azalera18.529 km²
Sakonera244 m
Bolumena1.639.000 hm³
Geografia
Map
Koordenatuak43°43′44″N 78°06′23″W / 43.7289°N 78.1064°W / 43.7289; -78.1064
Honen parte daAintzira Handiak
Ameriketako Estatu Batuak eta Kanada arteko muga
Estatu burujabe Kanada
Probintzia Ontario
Hidrografia
Betebidea
HustubideaSan Laurendi ibaia
Erresidentzia denbora6 a
Arroaren azalera690.000 km²
Arro hidrografikoaLake Ontario drainage basin (en) Itzuli

Aintziraren ertzean dauden hiri nagusiak Kanadako Toronto eta Estatu Batuetako Rochester dira.

Izena Skanadario hitzetik datorkio; irokeseraz «aintzira ederra» edo «ur dirdiratsua» esan nahi du izen horrek. Denborarekin, inguruko eskualdeak aintziraren izena hartu zuen.

Geografia

aldatu

Ontariok 18.960 km²-ko eremua, 311 km-ko luzera, 85 km-ko zabalera eta, batez beste, 86 m-ko sakonera ditu[2]. Betebide nagusia Erie aintziratik datorren Niagara ibaia da. Aintzirara isurtzen diren beste ibai garrantzitsu batzuk Humber, Trent, Cataraqui, Genesee, Oswego, Black eta Salmon dira. Hustubide nagusia, berriz, San Laurendi ibaia da.

Aintziran zenbait uharte daude, hala nola, Toronto uharteak eta Thousand Islands. Handiena Wolfer uhartea da, Kingstondik gertu eta San Laurendi ibaiaren sarreran kokatua.

Kanadako kostaldean, Toronto eta Hamilton barnean dituen Golden Horseshoe hirikidetza dago (ia 9 milioi biztanle ditu). Estatu Batuetako kosta landakoagoa da, hiri nagusia Rochester izaki. Syracuse hiria 30 kilometrora dago. Estatu Batuetako eskualdean ia 2 milioi biztanle daude.

Historia

aldatu

Europarrak iritsi baino lehen, Ontario aintzira huron eta irokes herrien arteko muga zen. Nahiz eta eskandinaviar itxura duten tresnak aurkitu diren, historikoki eskualdea bisitatu zuen lehenengo europarra Étienne Brûlé izan zen, 1615ean.

Bai britainiarrek bai frantsesek gotorlekuak eraiki zituzten, hala nola, britainiarrek Osewokoa 1722an eta frantsesek Rouillékoa 1750ean, Toronton. Zazpi Urteko Gerraren ondoren, britainiar kontrolpean zeuden. Eskualdean militarrak baino ez ziren bizi Estatu Batuetako Independentzia Gerra bukatu arte.

Ontario aintzira oso sakona izanik, oso gutxitan izozten da; XX. mendean, 1934ko eta 1976ko neguetan baizik ez zen izoztu.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
  NODES
Idea 2
idea 2