Orbita polar

Lurraren ekuatorearekiko 90°-ko inklinazioa duen orbita. Hori duen sateliteak bi poloen gainetik igaroko da bira bakoitzean.

Orbita polar Lurraren ekuatorearekiko 90°-ko inklinazioa duen orbitari deritzo; hala, orbita-eredu hori duen sateliteak bi poloen gainetik igaroko da bira bakoitzean.[1] Orbita polarrean sateliteak jaurtitzeko, espazio-anezka handiagoa behar da karga erabilgarri jakin bat altitude jakin batean jaurtitzeko, orbita ia-ekuatoriala altitude berean egiteko baino, Lurraren errotazio-abiadura askoz gutxiago aprobetxatzen baita orbita lortzeko. Jaurtitzeko gunearen kokapenaren eta orbita polarraren inklinazioaren arabera, jaurtitzeko ibilgailuak 460 m/s Delta-v ere gal dezake, Lurraren behe-orbitara iristeko behar den Delta-vren %5, gutxi gorabehera. Orbita polarrak Lurreko behe-orbiten azpimota bat dira, 200 eta 1.000 kilometro arteko altitudearekin.[2]

Orbita polarra

Erreferentziak

aldatu
  1. «ZT Hiztegi Berria» zthiztegia.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2022-01-01).
  2. (Ingelesez) «Types of orbits» www.esa.int (Noiz kontsultatua: 2022-01-01).

Kanpo estekak

aldatu
  NODES