Ortoargazki
Ortoargazkia geometrikoki zuzendutako airetiko argazkia da. Zuzenketaren helburua eskala uniformatzea da eta plano kartografikoetara egokitzea, hartara argazkia erabili daiteke distantzia errealak neurtzeko.
Ortozuzenketak kontuan hartzen ditu, besteak beste, lurraren topografia eta kameren lenteek eta angeluek sortutako distortsioak. Irudiak hegazkinen edo sateliteen bidez hartzen ohi dira eta, behin zuzenduta, erabiltzen dira besteak beste Geografia-Informazioko Sistemetan (GIS), topografian, urbanismoan, arkitekturan eta arkeologian.
Kanpo estekak
aldatu- Nafarroako geoataria
- Euskadiko geoataria: geoEuskadi
- Frantziako geoataria: Géoportail.
- Espainiako ortoargazkiak: Portal del Plan Nacional de Ortofotografía Aérea (PNOA)
- Deskarga zentroa: Centro de Descargas del Instituto Geográfico Nacional/Centro Nacional de Información Geográfica