Osetiar
Osetiarrak[1], edo alanoak (osetieraz: ирæттæ, irættæ) batez ere Errusiako Ipar Osetia-Alaniako Errepublikan eta Georgiako Hego Osetian bizi den etnia-taldea da. Osetiarrak alanoen ondorengoak dira.
Osetiarrak (Ирæттæ) | |
---|---|
(ezkerraldetik eskuinaldera): Kosta Khetagurov, Gazdanov, Kocojti Arsen, Tokati, Gergiev, Artur Taimazov | |
Biztanleak guztira | |
720.000 | |
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak | |
Errusia: 528,515 Georgia: 38,028 Siria: 59,200 Turkia: 36,900 Uzbekistan: 8,170 Tajikistan: 5,300 Ukraina: 4,830 Azerbaijan: 2,340 Turkmenistan: 2,170 Kazakhstan: 2,090 Kirgizistan: 937 Bielorrusia: 784 Armenia: 392 Moldavia: 353 Letonia: 256 Estonia: 116 | |
Hizkuntza | |
Osetiera | |
Erlijioa | |
Eliza Ortodoxoa batez ere, gutxiengo musulmana. | |
Zerikusia duten beste giza taldeak | |
Eszitiarrak, sarmaziarrak, alanoak eta ekialdeko irandarrak |
Biztanleak
aldatuOsetiarren multzoa batez ere herrialde hauetan banatuta dago:
- Errusian, 515.000 biztanle
- Hego Osetian, 65.000 biztanle
- Georgian, 38.028 biztanle
- Turkian, 100.000 biztanle
- Armenian, 400 biztanle
Erlijioz, gehienak kristau ortodoxoak dira.
Hizkuntza
aldatuOsetiera indoeuropar hizkuntzen taldekoa da, irandar hizkuntzen adarrekoa. Irandar hizkuntzei dagokienez, osetiera ipar-ekialdean egiten den hizkuntza da. Nolanahi dela ere, irandar hizkuntzetatik bizirik dauden bi hizkuntzetako bat da osetiera, Tajikistango Errepublikan egiten den yaghnobi hizkuntzarekin batera.
Osetierak dialekto nagusi bi ditu: ironioa, nagusiki iparraldean egiten dena, eta digorioa, batez ere hegoaldean egiten dena. Era berean, azpidialektoak ere baditu, hala nola tualioa, algarioa eta kasanioa. Edozein modutan ere, iparraldeko ironio dialektoa da gehien erabiltzen dena.
Osetiar gehien-gehienek, osetieraz gain, errusiera eta georgiera ere egiten dute.