Osona
Osona Kataluniako ipar-ekialdean dagoen barnealdeko eskualdea da, Bartzelonako probintzia (48 udalerri) eta Gironakoaren (3) artean kokatutakoa.
138.630 biztanle zituen 2005ean, 154.588 aldiz 2012an. Vic udalerri nagusi eta hiriburu du (48.287 biztanle 2018an). 1.245,2 km²-ko azalera dauka.
Geografia
aldatuKokapena
aldatuIparraldean Ripollès, Garrotxa eta Berguedà, mendebaldean Moianès eta Bages, ekialdean Selva eta hegoaldean Vallès Oriental eskualdeak mugakide ditu.
Bisaura, Lluçanès, Plana de Vic, Cabrerès, Voltreganès eta Guilleries-Montseny azpieskualdeak dira.
Inguru naturala
aldatuIparraldean, Pirinioaurrean Milanys, Bellmunt eta Curull-eko medilerroak daude, ipar-ekialdean Cabrerès-eko goi-ordokiarekin (Serralada Transversal) lotzen direnak. Ekialdean, Ter ibarrak banatzen du goi-lautada hau Les Guillerieséko mendigunetik, Montsenyekin lotutakoa. Matagalls (1.698 m) da azken mendigune honen tontor nagusia. Pla de la Calma (Montseny) eta Bertí aldea hegoaldean kokatuta daude. Mendebaldean, azkenik, Moianès eta Lluçanès-eko goi-ordokiak daude.
Udalerri nagusiak
aldatuHauek dira Osonako udalerririk populatuenak, beti ere 2.000 biztanletik gorakoak:
- Vic: 42.498 biztanle 2015ean.
- Manlleu: 20.228.
- Torelló: 13.881.
- Tona: 8.021.
- Centelles: 7.372.
- Taradell: 6.262.
- Roda de Ter: 6.122.
- Balenyà: 3.711.
- Seva: 3.434.
- Sant Hipòlit de Voltregà: 3.429.
- Les Masies de Voltregà: 3.165.
- Sant Julià de Vilatorta: 3.104.
- Prats de Lluçanès: 2.580.
- Gurb: 2.545.
- Sant Pere de Torelló: 2.433.
- Calldetenes: 2.427.
- Folgueroles: 2.285.
- Santa Eugenia de Berga: 2.204.
- L'Esquirol: 2.150.
- Sant Quirze de Besora: 2.132.
- Sant Vicenç de Torelló: 2.001.
Ondarea
aldatu- Viceko katedrala
- Santuari de la Mare de Déu de l'Ajuda (Balenyà).
- Santuari de la Mare de Déu de la Gleva (Les Masies de Voltregà).
- Montesquiuko gaztelua.
- Castell de Quer (Prats de Lluçanès).
- Sant Vicenç de Torellóko eliza.
- Torellóko Mendi Zinemaldia
Pertsonaia ezagunak
aldatu- Andreu Febrer (1375?-1437?), olerkaria.
- Jaume Balmes (1810-1848), filosofoa.
- Ildefons Cerdà i Sunyer (1815-1876), ingeniari, politiko eta hirigilea.
- Jacint Verdaguer (1845-1902), olerkaria.
- Jaume Font (1894-1963), apezpikua.
- Àngel Colom (1951-), politikari subiranista.
- Quimi Portet (1957-), musikaria.
- Josep Anglada (1959-), politikari ultraeskuindarra.
- Melchor Mauri (1966-), txirrindularia.
- Francesc Homs (1969-), politikari nazionalista.
- Àlex Crivillé (1970-), motoziklista.
- Laura Camps (1976-), saskibaloi jokalaria.
- Carles Mundó (1976-), politikari subiranista.
- Marta Rovira (1977-), politikari subiranista erbesteratua.
- Raül López (1983-), saskibaloi jokalaria.
- Joana Serrat (1983-), kantautorea.
- Marta Pascal (1983-), politikari subiranista.
- Isaac Peraire (1985-), politikari subiranista.
- Irene Solà (1990-), idazlea.
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- (Katalanez) Osonako eskualde kontseiluaren webgunea