Otolemur crassicaudatus
Otolemur crassicaudatus Galagidae familiako Otolemur generoko primate estrepsirrino bat da. Ingeleraz erabiltzen denaren itzulpena Galago Handia litzateke. Angola, Tanzania, Kenya eta Somalian bizi dira.
Otolemur crassicaudatus | |
---|---|
Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Klasea | Mammalia |
Ordena | Primates |
Familia | Galagidae |
Generoa | Otolemur |
Espeziea | Otolemur crassicaudatus |
Banaketa mapa | |
Eguneko zikloa | gaueko |
Buru biribildua dute mutur labur eta zabal batekin. Belarriak oso luzeak dira eta begiak bere ahaideetan baino txikiagoak. Larruaren kolorea aldakorra da, grisetik marroi ilunera. Argiagoak direnak normalki zonalde idorretan bizi dira eta ilunagoak direnak ur gehiago dagoen zonaldetan. Luzeran, 26 eta 47 zentimetro arteko tamaina dute (batez beste 32 cm), eta isatsak beste 29 eta 55 cm bitarte neurtzen du. Pisua, berriz, 0,5 eta 2 kg artekoa izan ohi dute.