Oxalatoak azido oxalikoaren gatzak eta esterrak dira[1]. Gatzek C2O42- anioia dute eta esterrek honelako egitura izaten dute: R-O2CCO2-R'. IUPACen nomenklaturan etanodioato deritze.

Oxalato
Motacarboxylate (en) Itzuli
Identifikatzaileak
Gmelin132952
ZVG530072
MeSHD010070

Oxalato anioiak koordinazio-konposatuak eratzen ditu metal askorekin.

Kaltzio oxalatoa giltzurruneko harriekn sortzaile nagusia da eta susmoak daude burdina(II) oxalatoak hezueria sortzen laguntzen duela. Horregatik, eritasun horiek izanez gero, oxalatoa dute landareak ez jatea gomendatzen da.

Oxalatoak naturan

aldatu

Landare askotan ageri dira oxalatoak karbohidratoen oxidazio ez-osoaren ondorio izaten dira.

Sabi hostozuriak (Chenopodium album), mingarratz handiak (Rumex acetosa) eta mingotsak (Oxalis) oxalato-kantitatea adierazgarriak dituzte. Sukaldean usu baliatzen ditugun landareen artean piper beltza, perrexila, espinakak, zerbak, erremolatxa edo betearraba, intxaur eta antzekoak eta baiak aipa daitezke oxalatodunen artean.

Ondorio fisiologikoak

aldatu

Kaltzio oxalatoa giltzurruneko harrien sortzaile nagusia da eta susmoak daude burdina(II) oxalatoak hezueria sortzen laguntzen duela. Horregatik, eritasun horiek izanez gero, oxalatoa dute landareak ez jatea gomendatzen da.

Estekatzaile moduan

aldatu

Oxalatoa anioia ioi metalikoentzat estekatzaile bikaina da[2]. Normalean, estekatzaile bidentatu moduan lotzen da MO2C2 bost elementuz osatutako eraztuna eratuz.

Erreferentziak

aldatu
  1. «ZT Hiztegi Berria» zthiztegia.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2021-02-07).
  2. Basterretxea, Francisco; Zabala, Gorka; Mijangos, Fernando; Izurieta, Itziar; Etxebarrieta, Nestor & Martinez de Marigorta,, Edorta. (1998). Kimika Orokorra. UEU, 747-750 or. ISBN 84-86967-71-6..

Kanpo estekak

aldatu
  NODES