Paella (valentzieraz paˈeʎa edo pəˈeʎə eta gaztelaniaz paˈeʎa ahoskatua) Valentzia (Espainia) jatorri duen arroz-platera da, egun mundu zabaleko toki askotan ere prestatzen dena. Etimologiaz, katalanezko paella hitzetik dator, euskaraz zartagina edo padera, platera prestatzeko erabiltzen den ontziari erreferentzia egiten diona. Jatorriz jende xumearen platera bazen ere gaur egun espainiar gastronomiako ikono bihurtu da eta 2021eko azaroaren 9an Kultur Intereseko Ondasun izendatu zuten[1].

Paella
arroz-platera
Osagaiakrice as food (en) Itzuli, oliba olioa, oilaskoa, untxi okela, leka, gatz arrunta, tomatea, Limako babarruna eta azafrana
Historia
JatorriaEspainia

Prestaketa

aldatu

Egun, aldaera anitzeko paellak badaude ere, arrozaz gainera, ohiko osagaiak azafraia, barazkiak eta haragia (bereziki, oilategikoa, untxikia eta barraskiloak) eta mariskoa izaten dira. Oinarrizko prestakuntza haragia eta barazkiak salteatu eta ura bota ondoren, dena irakiten jarri eta arroza botatzen da. Arrozak egosi eta ur guztia hartu ondoren zerbitzatzen da.

Jatorrizko errezeta

aldatu

Aurrenekoz Valentziako Albufera aldean dokumentatu zen XVIII. mendean. Jatorrizko errezetak aingira, barraskiloak eta lekak zituen, inguru hartan aurkitzen ziren osagaiak hain zuzen ere[2]. Valentziako Erkidegoan abeltzaintza oso urria izanik paellari gehitu zizkioten haragiak oilaskoarena eta untxiarena izan ziren, bai eta albuferako ahateena ere.

Paella motak

aldatu
  • Paella valentziarra: oinarrizko hamar osagai ditu; oilaskoa, untxia, leka, Limako babarruna (garrofón), tomatea, arroza, oliba olioa, ura, azafraia eta gatza. Hauei honako osagaiak gehitu dakizkieke; baratzuria, orburua, ahatea, piperrautsa, barraskiloak eta erromeroa.
  • Itsaski paella: ez du barazkirik eta haragiaren ordez itsaskiak eta arrain zatiak ditu eta uraaren ordez arrain salda erabiltzen da. Valentzia aldean "Paella d'hivern" ("neguko paella")izenarekin ere ezagutzen da, neguan jaten baitzen, lekarik ez zegoenean.
  • Paella mixtoa: Valentzian ez da apenas kontsumitzen. Espainiako beste eskualde batzuetan asmatu zen haragi sobrak erabuiltzeko. Itsaskia eta haragia nahasten dute eta ilarrak, tipula, txorizoa eta saltxitxak ere izaten dituzte.
  • Alacanteko paella: Arroz a banda ere esaten zaio. Salmorreta izeneko saltsa izaten du, baratzuri, piper, tomate eta olioz egiten dena.
Paella valentziarra Itsaski paella Paella mixtoa Alacanteko paella
       


Erreferentziak

aldatu
  1. (Gaztelaniaz) «La paella da un paso más para ser Patrimonio Inmaterial de la Humanidad» València Extra (Noiz kontsultatua: 2022-01-10).[Betiko hautsitako esteka]
  2. Pérez, Dionisio. (2005). Guía del buen comer español. Maxtor ISBN 84-9761-235-3. PMC 433269321. (Noiz kontsultatua: 2022-01-10).

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau gastronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
  NODES
Done 1